Ikasleon kurtso hasieraren nondik norakoak

Aurreko urtean amaitu genuen antzera hasi dugula aurten ere ikasturtea aipatu nuen lehen idatzian, aurreraxeago honela jarraitu nuelarik: “Ikaskideak antolatu gara, prestatu eta defendatu ditugu herri eskolak, herri unibertsitateak, borrokatu ditugu inposatu nahi dizkiguten nahiz jada indarrean dauden lege eta dekretuak, egin eserialdiak, oroitu erahilak izan diren borrokalariak, boikoteatu irakasle autoriarioak, klaseak galarazi eserialdi masiboen bidez eta elkartasun sareak eraiki gainontzeko heziguneetako ikasle zein irakasle borrokalariekin.” Oraingoan, baieztapen  honen erakusle diren aurtengo gertakari batzuk ekarri ditut, hausnarketa eta proposamen txiki batekin batera.

Denak jartzea ezinezkoa denez batzuk aukeratu ditut, beraz, norbaitek gehiago gehitu nahi izanez gero gustura hartuko nuke. Izan ere, hauek, adibide hutsetik harago, esperientzia eta irakasgai bikainak dira, ez soilik aurrera eraman dituztenetzat, borroka beraren parte garen ikasle-langile guztiontzat baizik.  Aipatu beharrrekoa da, jarri ditudan gehienak unibertsitate eremuetan burututakoak direla arrazoi ezberdinen ondorioz:

  1.  Ikasle ugari biltzen dituen egiturak dira unibertsitateak, ikasle ugariren indarrak puntu batean kontzentratzea ahalbidetzen dutenak. Honi esker, borrokak eraginkorragoak dira eta oiartzun handiagoa lortzen dute.
  2. Tokian tokiko komunikazio bideak dituzte, borrokak heziguneetatik kanpora islatzen dituztenak. Ikastetxeetako borrokak sozializatzeko zailtasunak oso nabariak dira bestalde.
  3. Lan teorikoa aurreratuago daramate hezigune hauetan, honek borroka praktikorako gaitasuna eta beraren eraginkortasuna biderkatzen duelarik.

Honek aldi berean, ikastetxeetan ahalik eta lasterren burutzen joateko eginbeharrak erakusten dizkigu:

  1. Ikastetxetako ikasleak ere elkarren arteko sareak sortzen joan behar gara. Herriko ikastetxetako ikasleon artean, eskualdeko beste ikasleekin, herrialde bereko ikasleekin, Euskal Herriko  ikasleekin eta mundu guztiko ikasle eta langileekin sareak sortzen joan behar gara gaurdanik.
  2. Komunikabide propioak sortu edo daudenak erabili, gure herriko Kontu Lepo kasu! Beste eragileekin konpartitu zalantzak, garaipenak eta porrotak, elkarrekin dinamikak martxan jarri besteei eskua bota eta besteei botatzeko eskatu… Borroka guztiak, iraultzaile guztionak dira.
  3. Lan teorikoa (gure praktikari zuzenean loturikoa) burutzen joan, bai geure kasa, bai beste espazioetan (Gaztetxeko mintegiak esaterako).
  4. Geure egoeraren diagnostikoa egin (klaseka, ikastetxeka, herrika,..), borroka planifikatu eta aurrera eraman!!

Bueno, gehiegi luzatzen ai naun/k…

Hemen ekarri dizkizuedan aurtengo gertakariak:

  • Irailak 14, Ibaetako kanpusean ikasturte hasierako ekitaldian, etxeratekin batera presoen eskubideak eta askatasuna aldarrikatu ziren eta poliziaren aurkako ohiuak ere izan ziren ertzaintzaren eta seguraten presentziaren aurrean.

  • Irailak 15, Ibaetako kanpuseko proeiktu komunikatiboa jaio zen bertako ikasleen eskutik, ikasle borrokarako tresna berri bat izateko asmoz: @ibaetamartxan.  Beste toki batzuetan ere badira antzeko proiektuak, esaterako @Hara_ba (Arabako kanpuseko proiektu komunikatiboa), @Leioatik (Leioakoa) eta @Buiakainfo (Sarriko, Deustu eta San Mamesekoa).

 

  • Irailak 20, Kataluiniako langileriari klase elkartasuna adierazi genien Ikasle Abertzaletatik. Honekin batera ikasleria mobilizazioetara deitu zen. Hemen irakurketa:  https://t.co/beo3qpZaVu

“Deia egiten diogu Katalunian den euskal ikasle orori auzo eta herrietan antolatzen ari diren Komiteetan parte-hartzeko.” Ikasle Abertzaleak.

  • Irailak 27, gudari eguna. Ikasle elkarteratzea Sanjuandeiko rotondan eta ekitaldia Nuarben.

 

 

Gasteizko kanpuseko bideoa:  https://www.youtube.com/watch?v=zKuSr1JeBQs

Eta laster hasi dira albiste gehiago heltzenn:

Ivef-eko kideen partetik: https://t.co/LNEa2WbHgc

Zientzherriako kideen partetik: UPV eta armagintza. https://t.co/gUthYJvzEK

Historiako kideak: https://www.youtube.com/watch?v=vnB_Quoz6qY

Farmazia fakultatekoak:  https://www.youtube.com/watch?v=TXEWpPRyiSg

 

  • Urriak 12, hispanitatearen eguna, sarraskien eguna, gorrotozko eguna. Herri eskolak antolatu eta defendatu ziren herrietan, tartean, Azpeitiko Gaztetxean.   http://www.ikasleabertzaleak.org/2017/10/13/urriak-12ko-irakurketa-eta-herri-eskolen-balorazioa/

 

 

 

“Herri Eskolak gure borroka tresna dira, iraultzaile eskolak, zapalduok gure egoeraz jabetu eta gure jardun propioa garatzeko espazioak.” Ikasle Abertzaleak.

  • Gizarte ta komuzikazio zientzietako asanbladak kontrol sozialerako pausu berriak salatu zituen. “UPVk, hurrengo 2 urteetan ikasleok kontrolatu eta jazartzen jarraizeko 7.124.937,02€ xahutu ditu. Segurtasunaren izenean, noski.”

  • Urriak 25, Ibon Iparragirreren askatasuna exijitzeko ekintza batzuk.

  • Urriak 25, erreformismoaren eta estatuko sindikatuen aurkako adierazpenak.

 

  • Urriak 26, Heziguneetako garbitzaileek hitzarmen duinago baten aldeko mobilizazioetan. Ikasleria iraultzaileak ere klase elkartasunez, bere egin zuen garbitzaileen borroka.

  • Urriak 30, “Ikasleok ere Audientzia Nazionalean gaude auziperatuei elkartasuna eta babesa erakusteko! Animo gazteak!” Ikasle Abertzaleaken adierazpena errepresioaren aurkako Iruñako manifestazioaren harira auzipetutakoei erreferantzia eginez.

Baita Oreretako gazteak aske gelditzean ere:

  • Azaroak 6, 7, 8, 9 … Formakuntza mintegiak urte guztian hezigune desberdinetan. Hemen adibide bat:

  • Azaroak 7,  iraultza boltxebikearen 100. urteurrenean, Iraultzaren gaurkotasuna eta beharra azpimarratu genituen. beraren inguruko lanketa eta mobilizazioekin batera.

  • Alfredori elkartasun kanpaina, Tosu, genero indarkeraren salaketa, espazioen okupazio saiakera desberdinak eta kontu pila bat utzi ditut komentatu gabe… Bete dezagun iruzkinen bidez!!

 

Azkenik, ikaslerik gazteenentzat, (10-16 urte, gutxigorabera) gomendio batekin amaitu nahiko nuke klasean aspertuta bazaudete irakurtzeko: El libro rojo del cole, zahartu xamarra gelditu den arren, eta hobetzeko gauzak badituen arren, lehenengo borroka esperientzietarako oso baliagarria. Interneten pdf formatuan eskuragarri duzue.

Agur bero bat, hurrengoan gehiago eta hobeto!

 

2 Iritzi

  1. Ikasle bat

    2017-11-24 at 21:32

    Hemen bidaltzen dizuet Leioako mobilizaziotik urtebetera Ikasle Abertzaleak eragileak eginiko irakurketa, pasaden azaroaren 24ko errektoretza “hauteskundetatik” urte osoa pasa ostean:

    – Ikasle borrokaz gurea eraiki
    http://www.ikasleabertzaleak.org/2017/11/24/ikasle-borrokaz-gurea-eraiki/

  2. Ikasle bi

    2017-11-27 at 9:06

    Eskerrik asko ikasle!!

    Ez da harritzekoa irakurketa hau ateratzea errektoretza hauteskundeetatik urtebetera, izan ere, oso oso interesgarria izan zen testuingurua. Ikasketa asko atera ditzazkegu hauteskundeen bueltan gertatu ziren mugimenduen harira. Baina idatziz gelditu den interesgarriena ikasleontzat seguruenik, ikasleon antolakundeak (IAk) sekula publikoki eman duen elkarrizketarik zintzoena izan da:
    https://borrokagaraia.wordpress.com/2016/11/22/entrevista-a-ikasle-abertzaleak-el-modelo-educativo-capitalista-en-euskal-herria-esta-tocando-fondo/

    Ikasleon jarreraz aparte ere ondo aztertzekoa litzateke Berria eta Garak, unibertsitateko sindikatu guztiek (LAB irakaskuntza barne), mundu akademikoko iritzi sortzaileek… jokaturiko papera. Oso urduri jarri zen jendea eta bakoitzak bere tresna guztiak jarri zituen mahai gainean, honela bere burua mozorro guztietatik libratu eta garbi ikusi zen zeinek zer planteatzen duen.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo