HAU NEKIE!

Behobia-San Sebastianeko antolatzaileen mezua.

Nekatuta gaude gizarte kapitalistan bizi garela esateaz. Nekatuta, ez dugulako gure bizitzen gaineko burujabetzarik. Nekatuta gaude gu eta gure ingurukoak behin eta berriz engainatuak direla ikusteaz. Nekatuta egongo dira lanean orduak sartzen dituztenak. Eta nekatuak egongo dira igandean Behobian parte hartuko duten guztiak. (Ze nezesidade?)

Horrenbeste korrika egitearena gaixotasun bihurtzen ari da gure herrian. Urteak dira zenbait ikerketa burgesek langileek jarduera fisikoa eginez gero euren produktibitatea igotzen zutela egiaztatu zutela. Zortzi orduko lanaldiaren ondoren, ordubeteko korrikalditxoa eta indarberrituta. Esan liteke asteburuaren eta oporren funtzio bera duela, beraz. Eta,  gure osasungileek nola ez zuten ba gaixotasun hau bultzatzeaz gain gure aisia merkaturako esparru gisa aprobetxatuko?

“Running” deituriko fenomenoa ez da kasualitatea argi ikusten denez. Osasunaren izenean ikaragarrizko merkatua zabaldu dute Nike bezalako enpresek (zapatilen salmenta bikoiztu egin zen 2009-2013 urteen artean nahiz eta prezioa ere asko igo) edota edari bereziak saltzen dizkiguten enpresek. Baita aste honetarako Behobia-San Sebastian lasterketa prestatzen duen enpresak ere. Lasterketa popularra deitzen diote 20 kilometroko ibilbide bati, parte hartzen dutenek auto-superazioaren izenean euren buruei direnak eta ez direnak eskatzen dizkieten bitartean metara iritsi daitezen. Zentzugabekeria hutsa, jarduera fisiko osasuntsuaren izenean. Ideal batzuk jartzen dizkigute, sanoak, gainera. Kaka zaharra! Ideal horiei erantzun ezinda urte osoko lana betetzera behartzen dute euren burua 30.000 lagunek Behobia dela eta ez dela. Parte hartzea 45 euro ordainduta, atera kalkuluak eta gehitu babesleek jarriko dutena. (Earra negoziyue!)

Gainera, urtero egon ohi da jarduera hori askorentzat basakeria hutsa dela erakusten digun ez-beharren bat gutxienez. Azken hamabost urteetan lau hildako izan dira lasterketa honetan bertan (San Ferminetan bi, urte bakoitzean zortzina entzierro eginda ere), baina ez dugu onartzen gure buruaren aurkako lehia konstante bat dela, gorputzaren mugak gainditzera behartzen gaituen eta bizitzako esparru garrantzitsuagoak ere alboratzera garamatzan kapritxo bat.

Baina azpeitiarrok gustura irtengo gara Azkoitia aldera Forum Sport berriaren ondotik lasterka, bertan erositako arropa berrienekin (200 euron bueltan zapatillakin), pultsometroa ongi kokatuta eta pausu kopurua eta abar kontatuko dizkigun kronometroa (bota beste 200 bat euro) martxan jarrita.

Txorradak utzi ta has gaitezen gozamen hutseatik nekatzen.

2 Iritzi

  1. Bekelen katekesiseko lagun bat

    2017-11-13 at 9:53

    Ados nao testuakin. Aurreko baten hirugarrenez behobia itea zijon lagun batekin eztabaidan aittu nintzan, justo gai honen ingurun. Beak etzun ulertzen Behobia zerbait negatibo bezela nola ikustenun, ta nik testune azaltzeian puntu batzuk komentatze nizkion. Beak, merkantilizazioa ta argi ikusten zitun arren (laister bidegorrin korrika iteko pagau in barkoa!), esatezian bazeola jendea behobian harira 20 kg jetsitakoa gure ingurun, ta beste askok aitziki oi dala ta jarraitzeuela jarduera fisikoa iten adin batetik aurrea.

    Nik behobia dala-ta korrika in izanak jende askoi (batzuk palmau e indue ondo aipaezun moun testun, oseake kalte in dion jendea daola re argi dao) onura haundik ekarri dizkion arren, arazoa pertsona horrek zeatik korrika itenzun dala esatenion: hau da, nere ustez ezta gauza iuala behobia jarduera fisiko itten gustoa ibiltze zealako mugarri moun aukeratzea ta korritzea, edo behobia helburu hartuta hastea entrenatzen eta kosta ala kosta lasterketa hori korritu. Behobia korritu edo ez, lehenengo pertsonak beti segikou (gehio edo gutxio) JF iten, ta behobia pasatzeanen biziketan ibilikoa, mendia jungoa, korrika itea jungoa eo pelotan ibilikoa launekin. Bigarrenak, aldiz, aitzikia (Behobia) galtzen dunen, seguraski utzi ingo dio korrika iteai.

    Ta kapitalak osasunan bandera geroz ta gehio saltzeko erabiltzeun hontan, flipantea iruitzezait ze mailata aiatzen ai gean, bidegorritatik kanpo re. Exeita denbora luzez eoteak ditun efekto negatibo pila demostrau izana aprobetxauz, gaur egun ofizinako lanetako alturan regulablek dien mahai pila saltzen hasi die, ofizinako lana zutik in ahal izateko, eta osasunantzat hain kaltegarria izan ez dadin. Noski, 8 orduz ofizinan sartuta eon behar izatea bea ez due momentu baten e zalantzan jartzen.

    Bukatzeko, “Contra el running” liburue argitarau zuen oindala urte bete eo, ta irakurri ezteten arren, interneten liburu horren analisi/laburpen pikantek daude, perspektiba pixkaten irakutzekok. Interesatzezaionantzat http://www.playgroundmag.net/sports/abajo-running-viva-correr_0_1850214995.html .

  2. Raul Mtnez de Santos Gorostiaga

    2017-11-13 at 12:09

    Oso interesgarriak artikuluak eta iritziak bera ere bai. Aupa IVEF

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo