Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

Jardunaldia. Hitza eta Ekintza

azaroa 24 - 11:00

Langile klasea, bere antolakuntza esperientziak Euskal Herrian, nazio auzia… izango ditugu eztabaida gai hiru hitzaldi/eztabaida ezberdinetan. Horretarako, denbora historiko eta esperientzia ezberdinen partaide zein ikerlariak diren norbanakoak izango ditugu gurekin azaroko hiru larunbatetan, hilaren 3an, 10ean eta 24an burutuko diren hitzaldietan. Datu biltze eta esperientzia kontaketa hutsetik haratago kokatzea gustatuko litzaiguke ere, Euskal Herriko esperientziak iparrorratz hartu eta egungo militantzia eremuetan jaso ditzakegun ikasketak gaurkotuz.

Izan ere, 50. urtemuga dugu ETA erakundeak V. biltzarra burutu eta antolakunde bereko Txabi Etxebarrieta militante sozialista iraultzailea akabatu zutenetik, eta 40. urteurrena Argala, Pertur eta Naparraren hilketetatik. Uste dugu 70. eta 80. hamarkadetan badela esperientziarik jasotzeko, teorian zein praxian, mugimendu politiko ezberdinetan, langileen ezagutzaren ikuspegitik eta askatasunez ekiteari dagokionean.

Azaroaren 24an nazio auzia eta langileriaren antolaketa politikoaren gaineko mintzaldia izango dugu, herri mugimenduko militante baten eskutik iritsiko zaiguna. Egungo testuinguru politikoaz solastearekin batera hausnarketa teorikorako beta ere izango dugu bertan, klase borrokaz, Euskal Herriaz, nazio kontzeptuaren esanahi historikoaz etb. 11:00tan, Azpeitiko gaztetxean.

Xehetasunak

Data:
azaroa 24
Ordua:
11:00

Egoitza

Azpeitiko Gaztetxie
Urola Kalea 5 + Google Map

© 2018 Kontu Lepo