Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Hitzaldia: Basalandare Jangarrien Jardunaldiak

27 urria, 2017 - 19:30 - 28 urria, 2017 - 10:00

Basalandare jangarrien inguruko jardunaldiak burutuko ditugu Urriaren 27 eta 28an Gipuzkoan.
Galiziatik Cesar Lema (Biologoa, okina…), Madridetik Felix Rodrigo ( idazlea, historialaria) eta Lezotik Dani Perez ( etnobotanikoa…) etorriko zaizkigu basoko landare jangarriak erakusteko.  “Usos de 113 plantas silvestres de los campos norteños” eta “Manual de Cocina Bellotera para la era Post Petrolera” liburuak aurkeztuko dituzte.
Balio nutrizional eta Sendagarri handiak dituzten landare hauen ezaugarri onuragarri eta kaltegarrietaz mintzatuko gara, errezetak, biltzeko oharrak …eta nola estatuak zein gizarte modernoak ezagutza hauek kendu dizkiguten….ezer gizakiak bihurtuz.
Elikagai osasuntsua dira basalandareak, eta oso merkeak gainera, inguruko basoetan hainbat landare jangarri topatuko baitugu biltzeko zain. Probatu beharreko gastronomía goxoa dugu ezagutzeko eskura!
Egitaraua:
Ostiralean 19:30 tan liburu aurkezpena (Usos de…..), basa afaria eta musika
Azpeitiko Gaztetxean.
Larunbatean 10:00tan bilketa txangoa, bazkaria,eta  liburu-solasaldi aurkezpena “ Manual de cocina bellotera para la  era post petrolera”…..Irungo Lakaxitan
 

Xehetasunak

Hasiera:
27 urria, 2017 - 19:30
Amiera:
28 urria, 2017 - 10:00

© 2018 Kontu Lepo