Zenbat aldiz nahi eta ezin, nahiaren graduazioa da errealizazioaren ukazio edo ingurunea da ez duena posible egiten ezinaren ezeztapena? Horixe bera gertatzen zaie sarri bizioren batengandik askatu nahi dutenei, nahi dutela baina “ kanpo” zein “barne” faktoreak direla medio ez dutela lortzen planteamendua betetzea. Hori gerta ez dadin, zigarroak erretzeari utzi nahi dionak ( Adibidez ) zigarro paketea zakarrontzira bota beharra dauka, errutina aldatu behar du, gehiago jaten hasi ohi da. Bizioa erreproduzitzen duten oinarriak ordezkatu behar ditu beste batzuez. Horrez gain, bada zerbait erretzeari utzi nahi izatearen kausa dena, nahia ez baita sortzen nahitik, ideia ideiatik sortzen ez den moduan.
Mundua aldatu nahi duen komunitate politikoak ere zerbaitengatik nahi du mundua aldatu. Badakit bi kasuak ( Erretzailearena eta hau) oso ezberdinak direla hainbat ezaugarriri dagokionez, baina utz iezadazue jarraitzen… Langile kontzientzia lur azaletik altxatzen den sumendia da, beti oinarria ukitzen dago. Ezin du aldendu eguneroko problematiketatik, ogiaren prezioa zenbatekoa den jakin behar du prezioa zer den jakin behar duen maila berean. Etxe erraldoiak eta mailua behar ditu harreman eredu berria egikaritzeko. Haritik tiraka, erretzailearen kasuan bezala, harreman eredu kapitalistaren oinarriak aldatu behar ditu langileak ideologia burgesetik askatu ahal izateko. Guzti honekin azaldu nahi dudana da elementu ez material modura identifikatu ohi ditugunak ( Intentzioa, kontzientzia, ideologia…) ezin direla ulertu mundutik aldenduta.
Bestela, ahaleginak ez du jakingo zein den aldatu nahi duenaren baldintza materiala. Ahaleginak ezingo du moldatu irina ez badio gehitzen honi aldaketa posible egingo duen ura. Generoen arteko menpekotasuna erreproduzituko du ez badu lan banaketa sexualarekin amaitzen, diruak zeharkaturiko erlazio afektiboetan elkarrekiko erabilgarritasun partzialaren legea egongo da indarrean…
Egia esan, Nor da libre lau hormen artean? Nola burutu gitarrarik gabe artea? Nola lurreratu hegazkina lur egonkorrik gabeko partean ?
Badirudi intentzioa hutsala dela ez bada zerbaiten gainean eraikitzen, hori horrela da. Beste alde batetik, objektu berari erabilera ezberdinak eman ahal dizkiogu, baita erabilera intentzio ezberdinaren baitan kokatu ere. Hau da, bada nahimen bat baldintza material horietatik abiatuta bidea marrazten duena, bada marrazkiaren marrazlea, arkatzak ez du bizitza propiorik, etxe bizitza huts batek ere ez duen era berean. Hala ere, eskuak behar dira erabileraren bidez intentzioa betetzeko. Intentzioa, erabilera eta gaitasunak (Eta beste hainbat faktore) nahasturik ageri dira prozesu politikoaren xake-taulan.
Kontua ez da, behintzat, fenomenoen berezitasunaren azalkerian geratzea (hau da, begiekin ikusten dugun horretan), erroa den kapitalismoa ezin baita garaitu abstrakziorik gabe. Nola jakin, bestela, etorkina eta ni, berdinak garenez, borroka bakarrean lerrokatu behar garela? Nola identifikatu kolorearen ezberdintasunean margotu gaituen margoa? Errealitatean bereizita ageri diren gertakariek badute esentzia komuna. Hauxe da diametroak eta azalerak duten elkarrekiko dependentzia, edukia aldatzen ez duen independentzia ontzi hutsa baita, ez baita ezer. Izatekotan, preso dena eta libre sentitzen dena da, ezer inguratzen ez duen eta beraz bere baitan biltzen den papera, errealitateari entzun-gor egiten diona.
Hauek dira gai oso konplexu baten gaineko nire kontzeptuak; ez dadin geratu soilik hitzetan, aplika dezagun gure bizitzetan.
Nire esker ona Kontu lepoko irakurleoi, GIF eta telesail ikus errazen
aroan irakurtzeko tartea hartzeko esfortzua egitea ez da gutxi. Nekatuta dago
langileria, baita neu ere. Unibertsitatetik bueltan, Anari entzuten etorri naiz
autobusean. Onartu behar dut zapore gazi gozoa utzi didatela bere kantek
garuneko dastamen-papiletan.
Momentuko sentsazio horren eta gizartearen konfigurazio orokorraren arteko konexio saiakera bat egin nahi izan dut gertatzen zaidana hobeto ulertu ahal izateko. Konexio horren begirada orokorregi bat da artikulu hau. Justu justu bereiz ditzaket kable urdina eta marroia, baina tira.. Has gaitezen!
Gazi bezain gozoa zen
sentsazioa, minean plazerez galtzea zer den badakizuenok erraz ulertuko duzue
hori. Ulertzen dituzue Anariren letrak, erraietaraino iristen zaizkizue. Ederra
denaren bilaketan gabiltzan esteton bihotz sentiberak lasaitzeko bide dira bere
kantak.
Baina Ziakhusek dioen bezala, katarsia vs analisia. Gazte
iraultzaileona ez da “lamentazioaren” apologia, ez gabiltza zirkulu berdinean
biraka etengabe, errealitatea ez da subjektiboa. Ezagutzen dugu gure ezbeharren
oinarri materiala, badakigu ideologia burgesaren erreprodukzioa guztiz lotuta
dagoela ekoizpenarekin, banaketarekin eta kontsumoarekin. Badakigu lanak “pott”
eginda uzten zaituenez indarrak falta zaizkizula zenbaitetan benetan inporta
duen horri merezi duen denbora eskaintzeko, bakarrik sentitzen zarela, zeure
burua ez den beste norbaitez arduratzea araua baieztatzen duen salbuespena
dela.
Zenbait kantuk ez gaitzatela
eraman pentsatzera arazo “pertsonal” horiek norbere buruarekiko duelu
zentzugabe , abstraktu eta amaiezin bezain konstanteen joko zelaian aztertu
behar direnik ( Nire iritziz Anarik egiten duen bezala ). Krisiaren seme-alabek
ateratako txostenaren lehen puntuetan garbi asko ageri den bezala, bakardadea
eta egoismoa bezalako fenomenoak gizarte kapitalistaren baitan izan behar dira
ulertuak. Hemen txostenaren linka: http://www.kontulepo.eus/wp-content/uploads/2019/04/Krisiaren-seme-alabak-txostena-osorik.pdf
Bada bertan esku ikusezin bat “
balio “ ez duena baztertzen duena, bada gure arteko lehia. Merkantzia gara,
merkatuaren logikak barrenak jaten dizkigu, negarra eragiten digu, antsietatea.
Merkatuaren atzean erlazio sozialak dauden hein berean, erosten dugunaren
ekoizleak geu baikara, merkatua ez da harreman eredu berriaren eszenatokia.
Bera, konpetentzia eta enpatia ezaren hotza baita esentzian. Berarekin
harremanean gaude une oro. Harreman horiek egikaritzen gaituzte, ukitzeaz
soilik pozoitzen gaitu.
Subjektu ekoizlea objektu
bilakatzen da gizarte kapitalistan; objektua subjektu kapital forman. (
Subjektu – objektu eskema biratzen da ). Langilea kapitalaren menpe geratzen
da, beraz. Langileak bere eskuekin
sortzen duen horrek berak manipulatzen du, eguneroko jardunak, lanak, produkzio
prozesuak berak. Kapitala langilearen eskuen lanaren emaitza baita.
Kapitalista, honen jabetza duen agente kontzientea.
Langileak lan indarra saltzen
du, salgaia da, merkantzia. Beste edozein merkantzia bezala, merkatuaren
logikan integratua egon behar du ezinbestean.
Merkantzia berezi hauen arteko konpetentzia sustatzen du kapitalak, merkatuko
beste salgaiekin egiten duen moduan. Konpetentzia hori sustatzeko guztiz
beharrezkoak ditu langileen arteko elkartasun eza, isolamendua, egoismoa…
Esan bezala, merkatua eta
gizarte kapitalista bera konpetentzia eta elkartasun eza dira esentzian.
Esentzia piramidearen oinarria den heinean, oinarria ostikoz jo eta piramidea
suntsitzea tokatzen zaigu, sistema ezin baita aldatu, sistema baita aberia.
Hori egin ezean, etengabe erreproduzituko ditugu Anariren zein beste hainbaten
musa diren ideologia burgesaren ahalmenak. Aiztoz beteta dagoen gela batean
ezingo gara izan aske.
ZIKOITZ
Postdata
Aurreko idatzian jaso nuen erantzun baten harira, adierazi nahi dut ez
naizela jendeari nola jokatu agintzen dion tiranoa. Bai, ordea, irakurleengan
zentzuren batean eragin nahi duen esklabua. Nahiko nuke libururen bat
irakurriko balu aspaldiko partez lokaleko nire lagunak; nahiko nuke jendeak
Oliba gorriak gehiago entzungo balu Anariren ordez.
Baina hauek nahiak baino ez dira eta nire ordenagailuko teklatuak ez du nahi hauek errealitate bilakatzeko gaitasun “inmediatorik”. Horregatik naiz ni bitartekari hutsa, karta bat dakarren belea.
Baita gaztiek! Gaurkuen zorotasunen inguruen hitzeingoizuet. Hau definiukoet analisi zientifiko batek euki berko luken zehaztasunik gabe ( Eztalako nere intentziyue hori ) baño intentziyo osoz.
Zorotasune anomalia moduen ezautzea,
normalidade egoera bat zalantzan jartzeko gai dan izaera ( O jarrera
errepikakor ) bezela definiu leike. Zorotasune persona bati atxikitzeiou
normalea, pertsona partikular bat da zorue. Zorotasunek, anomaliye danez,
ingurunien rekonozidue izeteko baliyo du. Artalde txuriyen ardi beltza errez
antzematea.
Ardi
beltza diferentie da ta gaur egun diferentie izetie “guay”-e da. Bakoitzek
diferentie izen nahi du artaldetik
distingiu ahal izeteko ta iraultzailetasun kontzepziyo abstraktu, erromantiko,
zein indibidualistien bidez boteriei nolabait aurre iteiola pentsau ahal
izeteko.
Honen
adibide die astero pertsona diferente batekin liatzeienak ( Konpromisue
nolabaiteko kate moduen ulertuta ) , iye egunero mozkortzeana rutiniekin
hausteko ( Hau re nolabaiteko kate moduen ulertuta ) o esateuna pertsona danak
nazkie emateiobela.
Guzti hauek badakebe boterien kontzepziyo abstraktu ta borroso bat
(katien bidez irudika nahi izen detena ) ta
honen kontra iten saiatzeie nolabait, bizitza diferente baten aldeko
hautue iñez.
Eztaket intentziyoik esateko Iñoi ze in ber dun bean biziyekin, bakarrik
azaldu naet jarrera o izaera hauek eztakebela orden soziala iraultzeko iñongo
asmoik ta ezta efektibidadeik e. Eztie
konturatzen normaletik urruntzeko nahi hortan danak desbedin bilaka diela , asi
ke, zentzu baten, berdiñ. Kapaz gea horreatik, gu, kategori baten azpiyen
kokatzeko guzti hauek, “zorotasun inidibidualista” kategoriyen azpiyen, por
ejemplo.
Jarrera hauek langileriyen atomizaziyue dakebe ondoriyo. Kapitalai
zenbat komeni zakon hau ebidentie da. Ardi beltz bakar bat ezta kapaz artzaiei
kontra in ahal izeteko, ezta beste ardiyen liberaziyue lortu ahal izeteko re.
Ardi belltzak ezpau liberaziyo horrekin amesten kapazidade hori oaindik eta
ahulo da.
Eraiki
dezagun, beraz, zorotasun kolektibo bat, kapitalismuek inposautako
harremantzeko eredue konbatitzeuna elkartasunen bidez. Traszendiu dezagun
zorotasune harremantzeko eredu hauek hegemoniko bihurtuiez, bihurtu gaitezen
patología kolektibo!
Ugaldu daitezela langilion kontrolpeko guniek zein gure arteko sariek,
ikutu dezagun eskuekin iraultzie, materiyen autorrealizaziyuen parte baño askoz
gehio ez gea ta, dana lortu nahi deunak aldi berien!
Askotan aitu izen det lagunen ahotik filosofia teoria hutse dala, hauek asko hitzeñ ta gutxi itebela. Hori esatebenak badakebe arrazoi puntu bat.Filosofiak historiyen ziher plano teoriko ta praktikue separatzeko euki izen dun jarreriekin lotuta dao filosofiakiko daon iritzi komun hori.
Nietzsche
filosofo alemanak korronte filosofiko jakiñ horri ( Mendietan zehar indarrien
eon dana ) “Metafisika” o “Esentzialismo” deitzeio. Eskema filosofiko
jakiñ hori ibiltzebenak, berriz, Esentzialistak o Metafisikuek die. Eskema
filosofiko hori jerarkikue da, bertan, ideie plano praktikuen gañetik kokatzea.
Zeatiken? Realidade praktikue mobimientuen, aldaketan daolako, plano teorikue o
ideana, berriz, ez. Beste era batea esanda, Metafisikuen kontzeptu filosofikuek
estatikuek die, eztie moitzen, eztebe aldaketaik jasaten. Gustoa daude
espekulaziyo teorikuen tronuen ostik in gabe.
Realidadiek, aldiz, bai jasateu aldaketie, bertan kokautako objektu oro bai daola influentziauta aldaketa hauetaz. Horreatik, kontzeptu teoriko hoiek perfektuo die realidadeko objektuek baño.
Marxen obriei in al dakiokegu metafisikuei iteioun kritika hori?. Honek eztakar egi absolutu bat, marxen kontzeptuek eztielako estatikuek, alda iteielako denboran ziher, plano praktikuen daudelako kokauta ta horreatik mobimientuen daudelako. Bean obrie, guretzako herramienta gisa ulertze deu relidadie ulertu ta transformau ahal izeteko.
Ya
aurreko esaldiyen klaru gera dan bezela, kontzeptu hauek eztie plano teoriko
huts baten kokatzen, baizik eta kontzeptuek praktikan realizatzeie. (Praktikan
realizatzie ulertzeko iImajinau patinatzeko ranpla batetik behera
deslizatzean sujetu bat.) Horreatik, Marxek kapitalan formula orokorran
berri emateigunien ( D-M-D’ ) gero hau realidadien nola ikustean azaltzeigu,
hau da, ekoizpen ta zirkulaziyo prozesuen hau nola aplikatzean azaltzeigu
adibide konkretuen bidez.
Metafisikan inguruko ezkortasune azaltze deu militantzia esparruen, ( Ta ondo inda!), horreatik esate deu “ Elkartasun” kontzeptuek eztakela zentzuik ezpada praktika ematen, ez baiou albokuei laguntzen.
Esan deun bezela, Marxen kontzeptuek eztie egi absolutuek, aldaketan daude, gaur egungo langile klasiek realidade konkretu hontan jarri ber dtu operatzen, beraz, kontzeptu hoiek. Honekin eztet esan nahi eztienik baliagarriyek, baizik eta kondiziyo objektibo ta subjetibo konkretuek baldintzauek diela esan naet.
Kontzientziye ( Aparentemente elemento subjetibo bezela ulertue) kondiziyo objektibuez baldintzaue da. Kontzientziye ezta “porke bai” sortzen. Jendiek erosotasun maila jakin bat dakenien eztu iraultzien berra sentitzen, baño aber ze pasatzean hipotekie ezin dunien pagau o San sebastiantean ya ezin ditunien gulak jan. Ja! .
Ta
kontzientziyek zerbait guztiz abstraktue emateun arren, ezin tzakona eskuekin
heldu, kontzientziyek realiza in ber du praktikan egunerokotasunien aurrea
ematen ai gean iraultzien bidez. Zentzu hontan, filosofiye langile klasiek
realizatzeu.
Iruzkin berriak