Author: Trabis (1 garren horria 2 -etik)

Parlamentarismoaren auziaz – György Lukács

Gaurkuen ezin izan det denboraik hartu artikulue idazteko ta György Lukácsen idatzi labur bat gomendakoizuet: “Sobre la cuestión del parlamentarismo”. Nahiz ta oindela iye 100 urte idatzi, oindik parlamentarismuez pentsatzeko baliyo digu idatzi honek, ta dakizuen bezela, bizitzen ai gean koiuntura politikuek auzi hortaz e hausnartzie  exigitzeigu. Gazteleraz badao liburu bat Lukácsek 1919 ta 1929 bitartien idatzi zitun artikulu politikuek biltzeituna ta ahalbaezue irakurri, etzeate damutuko: Táctica y ética. Escritos tempranos (1919-1929), Herramientak argitarautakue. Bide batez, esan testue agintea hausten webgunetik hartu detela ta ez baldin bazue ezautzen sartu saitezte berta: https://aginteahausten.wordpress.com  Segi letzen!

Helburuak, bitartekoak eta Maquiavelo

Askotan errepikatzen du jendeak formula hau: “helburuak bitartekoak justifikatzen ditu”, edota, “helburuak ez ditu bitartekoak justifikatzen”. Gogoratzen naiz, adibidez, nola joan ginen “Asier ETA biok” ikustera orain dela bost bat urte edo gure herriko zinemara. Eta hala zioen jendeak: “eta zu zer, zer uste duzu, helburuek bitartekoak justifikatzen dituztela hala ez?”. Formula horrek jendea posizio bat edo bestea hartzera behartzen zuen eta bakoitza izugarrizko malabara argumentatiboak egiten hasten zen bere jarrera justifikatzeko: “Independentzia bai, baina armak ez, sozialismoa bai edo …”.

Segi letzen!

Boezio eta etsaia garaitzea

Boezio (480 – 524/5) erromatar filosofoa izan zen. Familia onekoa eta bere bizitzan botereduna izan bazen ere, Bizantziar Inperioaren alde konspiratzeagatik denbora gutxian bere ondasun guztia galdu zuen. Atxilotu, kondenatu eta erbesteratu egin zuten, azkenean heriotzeraino jipoitu zuten arte. Erbestean Filosofiaren kontsolamendua obra idatzi zuen, etengabeko exekuzio mehatxupean. Azpiko testu zatia obra horretako I. liburuko pasarte bat da. I. liburuan, Boezio desterratuta eta gartzelan aurkitzen da justizia eta egia lortu nahi izateagatik eta Filosofia agertzen zaio andere handi eder baten forman kontsolamendua emateko. Zera esaten dio:

Segi letzen!

Neutraltasunen kontra

Hola esantziten aurreko urtien andre zahar batek: “azken fiñin, guztiyen gañetik, pertsonak gea”. Roman Polanskin El Pianista (2002) pelikulien azken eszenien inguruen ai zan hizketan. Nunbait, pasio humanistie pizte zion pelikula horrek emakumiei. Egiye esan, horren aldien pelikula onak dazke zuzendai honek, bñ horrek eztigu asko inporta.

Segi letzen!

Atomoa eta askatasuna

Atomoak azal dezake askatasun burgesaren problematika. Atomoa materia da, besteekin batera ematen den substantzia, norbanako soziala. Zentzu horretan, independentzia ezaren mugimenduari makurtua zaio, ez da bere mugimenduaren agindupekoa, besteen mugimendutik (de-) zintzilik (-pende) dago. Baina, horrez gain, unitate absolutuaren forma du: independentea eta askea da. Bere baitarako bizi den norbanako pribatu eta independentea. Atomoa, ἄτομον, banatu (τομον) ezin (α-) dena. Nola da posible?

Segi letzen!

Lanaren eta denboraren diziplinamendua

El labrador levantaba en ocasiones a sus propios braceros yendo a sus cabañas; y sin duda el aldabonazo de aviso empezó con las primeras fábricas.

E.P. Thompson.

Resultado de imagen de disciplina del tiempo

Ezaguna da Aristotelesek nola definitzen duen denbora: “el tiempo es el número del movimiento según el antes y el después”. Analisirik egin gabe eta sinpleki esateko: mugimendu batek bestea neurtzen du; adibidez, eguzkiaren mugimenduak eguna neurtzen du, edota harea-erloju batek korrikaldi bat. Mugimendu bat (eguzkiarena) denboraren neurria da, beste mugimendua, aldiz, neurtutako mugimendua (eguna). Bata bestearen neurria da.

Logika horri jarraituz, begi bistakoa da lanaren eta denboraren arteko harremana: “dado que el trabajo es movimiento, su medida natural es el tiempo” (K. Marx, Grundrisse, T1, p.140).  Lana mugimendu bat da (tiene un antes y un después), zeina beste mugimendu natural batek neurtzen duen; adibidez, lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen mugimenduak. Ez da ebidentea, ordea, lanaren eta denboraren arteko harremanaren nolakotasuna, izaera zehatza, erlazioa bera baizik. Egia esan, lana ez da beti modu berean neurtua izan.   Segi letzen!

Amores Perros

Barkatuko didazue baina gaurkoan ez dut denborarik hartu artikulua lantzeko. Bart gauean ikusitako pelikula bat gomendatzera eta iruzkintxo bat egitera mugatuko naiz gaurko honetan.

Segi letzen!

Krisia, kritika eta autokritika

Mi voz está en mi espada

Shakespeare

El pensamiento político, sin un “movimiento real” que lo guiara, no podía dar frutos.

Perry Anderson Lucio Magriri buruz.

 

“Kritika” eta “krisi” terminoen jatorri etimologikoa ikustea interesgarria da. Kritika eta krisia “krinein” grezierazko aditzetik eratortzen dira, zeinak “bereizi”, “aztertu” edo “erabaki” esan nahi duen. Krisia hautsi egiten den zerbait da, beharrezkoa delarik hautsitako zatiak aztertzea edo analizatzea (kritikatzea). Hortik dator kritika terminoa: judizio edo epaiketa bat egiteko egiten den analisia edo azterketa da. Adibidez, kritikoak ongia eta gaizkia bereizten ditu, aztertzen ditu. Aldi berean, irizpide edo kriterio terminoak ere jatorri bera du, eta “arrazoibide egokia” esan nahi du.

 

Segi letzen!

Gabonak, opariak eta beste kontu batzuk

Jada ez dakigu zer ospatzen dugun. Antzina zentzu jakin bat zuten festek, normalean komunitatearen existentziarekin zerikusia zutena, baina gaur egun funtzio hori galdu dute. Eta ez da harritzekoa, sistema kapitalistak gizarte kapitalista sortzen baitu; hau da, ekoizpen sistema kapitalistak bere antolaketa sozial propioa eratzen du: gizarte kapitalista, eta bertan komunitatearen lotura eta harreman afektiboak etengabe desegiten dira, edota lotura afektibo horiek logika konkretu batera subordinatzen dira. Hori da gaurko gaia.

Segi letzen!

Askeak gara?

Belano, le dije, el meollo de la cuestión es saber si el mal (o el delito o el crimen o como usted quiera llamarle) es casual o causal. Si es causal, podemos luchar contra él, es difícil de derrotar pero hay una posibilidad, más o menos como dos boxeadores del mismo peso. Si es casual, por el contrario, estamos jodidos. Que Dios, si existe, nos pille confesados. Y a eso se resume todo.

Roberto Bolaño.

Artikulu honetan hitz potolo bati barre egin baino, bere pisu eta sakontasuna ikustea nahiko nuke, eta ez hainbeste termino hori ulertzea, berau benetan ulertzeak errealitate praktiko bat bizitzea eskatzen baitu, testu honen muga edo helburuak gainditzen dituelarik. Iruditzen zait, eta agian oker egongo naiz, gaur egun aske izateak azaleko esanahi bat hartu duela edo gero eta gehiago hartzen ari dela, eta horretaz hausnartu nahiko nuke modu orokor batean hurrengo lerroetan.

Segi letzen!

Sarrera zaharrak

© 2018 Kontu Lepo