Author: Orrazirik gabeko lamia

Urratsak

Kafe bat eta dezentez gehiago hartu dituzte azken aldiz Kontu Lepon idatzi zutenetik. Hilabeteotan gutxi ibili dira zerutik urrun, lainoen azpitik, lurrean etzanda izar handiak ikusten saiatzen diren gizagalduen tabernan. Azken boladan ez dituzte ikusi barruan erre egiten duten eta kanpoan beti ongi etorriak ez diren hitzen eszenatokian. Baina Kontu Lepo dituzte esateko eta pentsatzeko, eta ez dira geldirik egoteko sortu.

Historian zehar ereindako borroketatik iraultza noiz loratuko zain daude, baina egunero zaintzen dute etxe barruko lorategia, zain egotea aski ez dela sinetsita. Ez zementu, ez pareta… haientzat mugarik ez da. Sistema kapitalistaren jazarpenak itzalitako argiek sua piztuko dutela diote, eta oroimena eta borroka eskutik doazela pentsatzen dute; oroimena delitua ez dela eta hitzek eta ekintzek elkar behar dutela. Langile boterea elkartasunez eraikitzeko oinarriak jarri dituzte, eta borroka komunitatea altxatu dute sozialismoaren zoruan. Ametsak piztu eta helburuak puztu dituzte, proletargo iraultzailea esnatzea eta hauspotzea xede. Dominazio burgesaren zapalkuntza forma oro gainditzeko grinak elkartu ditu, eta klase batasuna gorpuzteko ekuazio zuzenaren bila dabiltza. Jabetza zaindari zapaltzaileen oldarraldi basatiak utzitako panorama desertiko arrakalatuan ireki dituzte arrakalak, eta hor dabiltza, hari meharretik dindilizka. Aurrean dute sistema kapitalistaren dekadentzia, eta hark sustatutako diru-dependentzia. Baina pixkanaka hedatzen doa harreman komunisten esentzia. Jabetu dira norbanakokeriaren eta lekuan lekukokeriaren gezur huraz, eta hausnartu dute antolakuntza ereduen mugaz. Harreman kolektiboen aldeko hautua egin dute, krisi kapitalistaren kausa ekonomikoa den arren, krisiaren ondorioak sozialak direla jakitun. Horregatik ikusten dute garrantzitsua dela elkartasunean oinarrituko diren harreman kolektiboak eraikitzea eta horiek gorpuzteko espazioak irabaztea. Langileen kontrolpeko txoko izango direnak okupatzea eta zaintzea.

Ezin izan dute haginpean egon, baina itzalpean egoteko aukera hor dute beti, edo bestela, burdin hesiaz babestutako gerizan. Ia-ia gorantz eror daitezke, baina hankak lurrin mantentzen dituzten bitartean. Eztena ere badelako, egurre atera nahi dute, eta dagoeneko hasi dira autodefentsa sareak ehuntzen, borroka garaia dela jakitun. Bestelako harreman ereduak hazteko lanean dihardute, itaiaz baliatu bitartean. Langileen gedarra zabaldu nahi dute, eta ahotsa eman nahi diete krisiaren seme-alabei, bateginez. Mundu berri bat desio dute, eta ez berria erdizka.

Bide onetik dabiltza.

Kafe bat?

Azken asteotan konturatu naiz kafea gauza preziatua dela gehienontzat. Izan esnatzeko, espabilatzeko edo ohitura hutsagatik hartzeko. Kafe makinaren falta eta horren beharra agerian gelditu dira biziberritutako gaztelu zaharrean. Izan ere, zenbaitentzat ez da atsegina udazken goizetan kafe berorik gabe esnatzea. Eta ez da gauza goxoa larunbat goizez hala moduz  (esaterako, filtroa lapiko batean jarrita) egindako kafea edatea. Hori nabaritu nion Kalekatu bati lehengoan. Azkenean, kaleko kafea hartu behar.

Kaleak egiten gaitu, eta kalean egiten gara. Kaleko jardunak eragiten digu, baina guk ere jarduten dugu eta eragiten dugu. Bi modutara eragin daiteke: zikin edo zintzo jokatuta. Baina ezinbestekoa da jokatzea. Kalean egotea ezinbestekoa da. Jendearekin hitz egitea eta bizipenak lehen pertsonan kontatzea. Garrantzitsua da jendea hausnarketara gonbidatzea. Eta gogoetari ondo ematen dio kafeak.

Kafe grinez egonagatik, azken asteotan ohartu naiz kafe asko utzi ditugula hartu gabe. Eta kafeak izan dezake politikotik. Babes soziala egituratzeko zimentua izan daiteke kafea. Eta da. Betiere asmoa hori bada. Horregatik, datozen egunetan har itzazue kafeak harekin eta bestearekin. Lagunekin nahiz lagunen lagunekin. Nahi duzuenarekin. Baina hitz egin. Batzuen ezintasuna arma politikoa den gisa, eragiteko tresna izan dadila krisiaren seme-alabon hitza.

Itzuleran kafe mordo bat egingo ditugu gure sukaldean, eta nahi bezalako geroa prestatuko dugu. Bor-borka. Eta denok egosiko dugu zerbait gutxi batzuk dena egos ez dezaten. Iraultza gure etxeko sukaldean hasiko da. Eta ordurako, ez da kafe beharrik izango, deskafeinatu gabe jarraitzen badugu, behintzat.

Ostiral arratsaldez-gauez (ere) kafe bat hartzeko eta testu sakonagoa idazteko denborarik ez duen Orrazirik gabeko lamia.

Lokaleko leihotik

“ Ez da argi falta; ez dira itsu.

Baina ireki ditzatela leihoak”.  

Jakin nahi nuke zer pasatzen den egunak lokalean sartuta igarotzen dituzten gazteen buruetatik. Eskolatik edo lanetik irten, eta lokaleko besaulkian esertzean zertaz hitz egiten duten. Zein film ikusten dituzten telebistan eta zer egiten erretzen duten denbora. Egunkaririk, aldizkaririk edo libururik irakurtzen al duten; egunean zehar gertatutakoak elkarbanatzen dituzten jakin nahi nuke. Jakin nahi nuke zer ikusten duten beren lokaleko leihotik begiratzean edo gimnasioko beiratetik. Nola ulertzen duten “hor kanpoan” gertatzen ari dena.

Segi letzen!

Azpeitiko Cool Tour-a

Orrazirik gabeko lamia naiz ni. Hau nire aurreneko kolaborazioa da. Lamiak haserretu egiten omen dira orraziak kentzen badizkiete. Niri ere orrazia lapurtuko zidaten, antza. Haserre egoteko motiborik badut, behintzat. Kontu Lepora nola iritsi naizen kontatzen hasi ninteke, baina gaur nahiago dut beste bide (tour) baten inguruan hitz egin. Izan ere, Azpeitiak aukera asko ematen ditu Cool Tour-a (kul tur-a) egiteko.

Azpeitiko Kul Turra egin nahi baduzu hainbat bide har ditzakezu, Azpeitiak Experience asko eskaintzen dituelako . Turismoa eta kultura eskutik doazelako zenbait pertsonen ahotan. Hasteko, Inaziotar Bidea aukera dezakezu. Duela ia 500 urte inguru, 1522. urtean, Loiolako Inazio gure patroi handiak Azpeititik Kataluniara egin zuen bidea da hori.

Segi letzen!

© 2019 Kontu Lepo