Author: kontukomeri (1 garren horria 2 -etik)

AXUN

Danok ezautze deu Axun, naiz itxuraz eztun destakatzen. Axunek presentzi haundiye dake, bai gaztaruen ta baita zahartzaruene bere presentziyek pixu haundiye eukitzen segitzeu. Axunek eztiyo iñoi eze txarrik ingo, kontrakue bere oinarriyek aberastukoitu, bere oinarriyek konpartitzie nahi debenak ze jana eukitzeko. Baino ojo! Batemat beakin sartzeba, zast!! Axunek eztu barkatzen, lenengo kontakturako garbi lagatzeu noaño allatzeko gai dan bere ahala. Hori izen laike arrazoi inportatetako bat jendie ez fiyatzeko beakin…

Baino naiz ta gaurko protagonistie Axun dan, ezin deu aipau gabe utzi bere lagun Mentxu. Biyek geyentan, oso antzeko lekutan ibiltzeie, oso anbiente antzekuek gustatze zaixkobe ta elkar babestebe gerta laiken eozerren aurrien. Mentxu ezta Axun bezelako gogorra ekintza zuzenien, honek bere lurriñekin hurrun mantentzeitu etorri laiken eozein arazo. Kapazidade berezi bat dakela ezango deu arazuek ekiditeko. Sinbiosi hortan bizi diela esango deu Axun ta Mentxu. Dauden lekuen daudela elkarrekin daudenien eroso daude, nahi eran, seguru.

Daonekoz garbi utzi deu erasuen aurrien babesteko dakeben kapazidadie gure gaurko bi protagonistak, baino kapazidade maila iguala dakebe errespetuz eta konfiantzan beayena gerturatzeanai laguntzie eskeintzeko orduene, hortane eztie txikikeitan ibiltzen.

Eske Axun eta Mentxu, Axun eta Mentxu die… baino… zein die Axun eta Mentxu? Danok ezautze homen diteu Axun eta Mentxu, baino ondik eztakigu zein dien Asune eta Menta.

Hemendik aurrea landare hauena errespetuz gerturatzeanai ze eskeintzeko gai dan azaltzen sayako naiz. Gaur gaurkoz Axuni buruz kontakoizuet dakitena, irakurri detena, probau detena. Mentxu hurrengo bateako utziko deu.

Asune (Urtica dioica)

Landare hau helburu desberdiñekin analizau leikeu, baino gaur bi funtziyo emangoixkou.

  1. Elikagai modura nola erabili eta ze aportakoigun.
  2. Medikamentu modura nola erabili eta ze helburukin.

Oharrak:

  • Hosto zaharrak edo landarie lorau ondoren ondar partikula sortzeitu ta txixe bidiek irritau laike. Kasu hauetan denbora asko euki egosten.
  • Danok dakigun bezela asunek azala irrita leike. Gordinik jatie nahi bada beste landare dexentekin nahastu. Bestela egosi eta derrepente jungo zako azala irritatzeko daken gaitasune.
  • Diabetes eta hipertentsiyuen kontrako medikamentuek hartzen ai dien pertsonak landare hau gutxi erabiltzen saya berkobe.
  • Eztebe erabiliber haurdun dauden emankumiek eta ezta titiye emante ai dienake. 12 urtetik beherako umieke eztebe erabiliber.
  • Bihotzeko arazuek dauzkebenak(kardiopatia) eta giltzurrunek ez baebe lanik iten(insuficiencia renal) ez ibili landare hau medikamentu bezela. Elikatzie nahi izen eskeo neurriz jan.

1.Elikagai modura.

Sustarrak jatie nahi bada udaberriyen bildutakuek eta sukaldauta.

Hostuek jatie nahi ba, gordiñink, entsaladan beste landare batzukin nahasiyen eta saltsa batekin lagunduta hobeto. Ondo txikiuta mantekilla naiz oliyuekin tostada gaiñien lagungarri bezela erabili laike. Sukaldauta jatie nahi ba, beste eozein landare bezela erabiliko deu. Sopa, menestra, salteauta, tortillan… okurritze zatzuen dana. Zaporie espinakan oso antzekue da, t adibidez pesto bezela oso goxue geatzea.

Propiedade aldetik ze aportatzeigu landare honek. Landare hau nutriente aldetik oso aberatsa da. Mineralai dagokiyonez esnie baino 4 aldiz kaltziyo geyo dake, burniye berriz rekesoie baino 10 aldiz geyo ta haragi gorriyen doblie ta magansiyue berriz esnie baino 5 aldiz geyo. Mineral kantidade haundiye ta bariaue eukitziez gain hauek xurgatzeko disponibilidade haundiye dake landare honek. Bitamina C berriz, brokoliye baino 3 aldiz geyo dake eta naranjie baino 4 aldiz geyo. Loraldi aurretik bere pisuen(lehorrien) %25-40 proteina artien euki laike. Soja baino geyo.

Landau berrik eztao, zaitu berrik eztao ta lepo ertetzeu!! Goxue da ta osasunentzat daonik onena!! Zeba ezteu jaten?? Ba bai histori luzie da…

2.Medikamentu modura.

Landare honek daken gauzaik interesantienak hauek die.

  • Odola garbitzeko eta odola birsortzie aktibatzeko daon landaraik interesantiena da.
  • Kaka itie estimulaukou, beraz gorputze garbitzen laguntzeu.
  • Mineral eta bitamina aportaziyo handiye. Burniye, Bitamina C eta Maganesiyue inportantienak.

Aipautako 3 puntu hauek oinarri hartuta landare hau arazo hauen aurrien erabili daiteke.

Gorputz barruko tratamentuek:

  • 1go tratamentu posiblie infusiyue da. 1kutxarilla bete 1/4litro ureko. Ez irakin asune. Gaixotasun larriyenta egunien 2litro eran.
  • 2. Tratamentue posiblie tinturie da. Hau iteko udaberriko lenengo asunen sustarra hartu, garbiu, txiki-txiki in ta botella baten sartu. Dana 38-40graduko aguardiente batekin tapauta 15 egun eguzkitan eo bero iturri baten onduen euki. Geo asune filtrau eta gorde leku fresko eta illun baten. Hau tanta pare bat infusiyuei nahastuta hartu leike eo konpresa batekin gaizki dakeun lekuen jarri.
  • Pankreasien arazuek badazkeu infusiyo eran hartuta odolien dakeun azukre kantidadie jetsioku.
  • Txixe bidetako gaitz eta inflamaziyuek sendatzeko gai da. Infusiyo eran.
  • Udaberriyen iñ oi dien depuraziyotako landare oso aproposa da. 4 aste, egunien 3- 4 infusiyo hartzen pasau. 1go infusiyue goizien gosaldu baino 0.30 minutu lenuo hartu. Hartzeiteun infusiyo danak trago txikiyek iñez eta pixkanaka efekto geyo iteko.
  • Gibel eta biliseko arazuentzat infu eran.
  • Bareko(Bazo) edozein gaixotasunentzat infu eran.
  • Urdaileko naiz estetako ultzerentzat infu eran.
  • Biriketako arazoentzat. Infu eran.
  • Burdin faltie dakebenantzat oso landare egokiye da. Lanadare freskue ta bildu berriye ibili hortako. Landarie uretan ez irakin. Infu eran.
  • Alergiakin laguntzeu. Infu eran.

Gorputz kanpoko tratamentuek:

  • Tratamentu posible bat landarie bea igurztie da sendau nahi deun gopurtzeko atalien.
  • Beste tratamentu posible bat asun urekin bañuek hartzie da. 200gr asun lehor eo 6-8litroko kuboka bat asun fresko berkoiteu. Prozedurie hau da; gau osuen asune ur hotzetan euki, goizien berotu, belarrak kendu eta bañako gean lekuko urekin nahastu. 20 minutuko bainu bat hartuko deu eta bihotza denbora osuen uretatik kanpoa eon ber du. Bañau ta geo ez gea sekauko, toalla haundi batekin eo bata batekin bilduko gea ta ohien izerdiye botako deu ordubetez.
  • Tintura da beste tratamentu bat goyen aipau deun bezela.
  • Tratamentuek oso emaitz onak emateitu ziatikakin. Urtebetien 6 bañu gutxiyenez.
  • 1 eta 2 tratamentuek ziatika, lunbago ta neuritisentzat baliyo debe.
  • Illie galtzen ai danak, eo indartzie nahi dunak, asun hosto freskuekin ta sustarrakin indako infusiyuekin garbiu burue.

Argi lagatzie nahi det gaixotasuntzat eta trabatzat identifikatzeitugun prozesu oro, gure autoezagutza bultzatze gaituen prozesuek diela. Gure barrueta beitzea behartze gaituela. Landarak orokorrien prozesu hortan lagundu bakarrik ingoigube, margena emanez gure barruko etxeko lanak iteko. Zentzu hortan gure autoezagutzako prozesu hauek talde , lagun eo kolektibo baten babesakin ematiek asko errezteu bidie, azken finie danok dazkeulako elkatrukatzeko esperientzi eta herremintak.

Goyen aipautako dana bi liburutatik hartue izen da. Elikaduriei dagokiyona ¨usos de 113plantas silevestres de los campos norteños¨ liburu eta fitxatatik atea det eta medikamentu modura nola erabili berriz. ¨Salud de la botica del señor¨ liburutik atea det.

kontukomeri

 

Azpeitian ere… Fracking-a!!

Bada denbora pixka bat hitz hau gure herrian entzun ere ez dugula egin, Fracking. Baina ez gure herrian soilik, E.A.E osoan ere nahikoa isilik ibili da, gasteiz inguruan zeresana eman duen harren…  Baina kantu batek zioen moduan, barearen ostean dator ekaitza. Eusko jaurlaritzan boterean dagoen PNV-ek ohiko duen moduan SHESA (Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi) enpresa publikoaren bitartez, eta enpresa handiei men eginez berauen eskuetan jarri nahi du gipuzkoako lur zoruaren %40, bertan ezarri dituen bi fracking proiektu berrirekin. Landarre eta Sustrai dira bi baimen hauen izenak. Hauekin batera Lore deituriko baimena esleitu du Bizkaiako bihotzean. Beheko mapan ikusi ahal dugun moduan Arabako lurraldearen %80a, Bizkaiako %60a eta Gipuzkoako %40a gas ez konbentzionalak ustiatzeko arriskupean ditugu, fracking-a egiteko arriskupean ditugu. Nafarroan ere ez dira libratu ereasotik eta baimen 1 dute indarrean bertan, beste 2 eskatuta baina oraindik esleitu gabe dituzte.

 

Segi letzen!

DENA EZ DELAKO GEZUR EDO EGIA

Paseoan noa etxera bidean, eguna joan da jada, ilunak gain hartu du berriro, eguneroko norgehiagoka amaigabean. Haizea leun dabil udaberriko gau eder honetan, zerua… ez, zerua ez da oskarbi nahiz han hemenka ilargiak muturra ateratzea lortu. Paseoan noa, gaurko gauaz hausnarrean, gau polita gaurkoa, aspaldi atera ez ziren konbertsazioak atera dira gaurkoan, gaurkoa erreza izan da. Hitz batek bestea ekarri du atzetik, galdera batek bestea eta zalantza… ongi etorria izan da, arrazoia izatearen rankinga gaur, itzalita balego moduan.

Ederra da inora heltzeko presarik izan gabe oinez ibiltzea, ibiltzea soilik hurrengo pausua… Ostia!!! Hori dek sustue!! Zerrek heldu zik eskutik??? Metro bateko jauzia eginaz batera begiratu dut atzera, berton marrokiar itxurako gizon bat dago begi ilun eta handiekin niri begira, ixilik, eta ni bere begiei begira. Gizon begi handi honek azalean zerbait arraroa du, aurpegiko eta eskuetako azalak zuri itxura hartzen baitu lehorraren lehorrez, azala hautsi diotela dirudi. Ile motz eta beltza du, bakantzen hasia, 40-50urte artean ibiliko da. Segundo batzuk pasa dira erreakzionatzea lortu dudanerako, orduan, eskutik heldu elkarri eta paseoari ekin diogu berriro. Ixilik goaz, behin elkarri helduta hitzek baliorik ez balute moduan, baina bat batean bere hitzek nire barrunbetatik atera naute.

– – Gau ederra
– – Ederra gaua bai.
– – Gaurkoa berezia da.
– – Ba egia esan aspaldi duk ez niala horren gustura gauez pasiatzen. Hi ere ze paseatzera atera haiz?
– – Bai beno, horrelako zerbait… familiarekin gelditu naiz, etorri nahi?
– – Bale, zeatik ez.

Berriro ere ixiik goaz, nire barnean sartu naiz berriro, eta elkarri heldutako eskua da kanpoko mundurako lotura. Neure buruari galdezka nabil ea nor ote den gizon hau, oraindik izenik ere ez dakidan gizon hau. Baina jada izena galdetzeak zentzua galdu du, ez da garrantzitsua, eskutik helduta goaz. Bat batean eskua askatu dit.

– – Iritsi gara.
– – Nora? Non daude?
– – Orain etorriko dira.

Hori esan bezain laster, hor agertu dira bi emakume, ama eta alaba. Alaba ni baino urtebete gehiagoko neska bat da, bizitza guztia inguruan ibili baina guztira lau hitz egitera iritsi ez naizen pertsona horietakoa, ama ez dut ezagutzen eta maleta handi batekin datoz. Elkar ikusi orduko besarkada eta muxuak izan dituzte elkarrentzat opari. Ni atzean nago, lasai bezain harraro, begira. “Alde egiteko momentua iritsi ote?” pentsatzen hasia naiz, baina bat-batean moztu nau.

– – Goazen, bagoaz.

Bakarrik hasi, eta orain lau gara paseoan goazenak, beno gu laurok eta maleta handi bat. Ixilik goaz berriro, hilaran goaz zabal, espaloi guztia guretzat hartuaz, furgoneta pare baten odora iritsi garen arte. Furgoneta inguruan gazte talde bat dabil bidaiaren bati ekiteko trasteak sartu eta sartu, ozen hitzegiten dute gaueko ordu txikiak izanagatik, marruekosera eskalatzera doaz entzun dudanagatik. Begiek dir-dir eigiten diete, adrenalina nabari da giroan, lanean pasatako hilabete luzeen ordaina iritsi da antza.

Gazte taldearengana hurbildu dira bi emakumeak maleta eskuan, gu biok elkarri eskutik eutsi eta begira geratu gara.

– – Iepa gabon, ze bidaiatzeko gogoz?
– – Bai desiatzen, ordu dexente ditugu aurretik baina, gero, puafff lekuak merezi du!!!!
– – Dena hitzeginda bezala ezta?
– – Bai, beno, maleta horren neurria izan ezik beste guztia bai.
– – Sartuko duzue ezta?
– – Beharko!!
– – Ongi zaindu gure txikia bale?
– – Lasai egon horregatik, gure kontu, etxeko ate aurrean utziko dugu.
– – Eskerrikasko, ikusi arte!
– – Ikusi arte.

Gugana hurbildu, eta niri eskua emanda dagoen 10 urte inguruko neskatoa agurtu dute ama alabek, jarraian begiak malkoz beterik hurrundu dira gaueko iluntasuenan ezkutatu diren arte.

Ni xok egoeran gelditu naiz, 40 urte inguruko gizon bati eskua emanda egotetik, 10 urte inguruko neskato bati eskua emanda egotera pasa naiz eskua ireki gabe, xok eogeran nago. Xok egoeran eta neskatoaren begi ilun handi eta azal leunari begira. Ez da ganorazko hitzik atera nire ahotik.

– – Baina nola…
– – Nire aitarengana itzuli behar dut, gaixo dago, oso gaixo. Gorputz guztiko azala lehorraren lehorraez hautsi eta erori egiten zaio. Hankak lurrean ipintzeko gai den artean ikusi nahi dut. Familiarekin gelditu naiz, etorri nahi?

Hori esan, masailean muxu bat eman eta furgonetara igo da neskatoa. Ni begira gelditu naiz, eta begira nengoen artean furgoneta arrankatu eta joan egin dira, besterik gabe, itsasoa zeharkatzeko asmoz.

Nik berriro paseoari ekin diot gertatua ulertu ezinik, berriro bakarrik. Gertatua amets bat bailitzan ekin diot aurrera. Etxera iritsi eta ametsa idatzi dut, ametsa balitz gustatuko zitzaidalako idatzita edukitzea, eta nork jakin, agian egun batez kontulepon idaztea.

Dena ez delako gezur edo egia, gora ametskeria.

kontukomeri

ZAD: ZONE A DEFENDER

 

Ze momentu egokiyo hau baino, Bretañan kokaute daon iye 2000 hektareatako azalerie dauken ZADei buruz idazteko, hitzeiteko, babesa ematea juteko… Ontxe, momentu hauetan, ZAD-en desalojue emateko saiakera garratzitsu bat ematen hai baitie. 2500 polizi arma, tanketa, gas lakrimogenue etb… erabiltzen hai da frantziko estatue 250 pertsona bialtzeko. Baino ezta lenengo aldiye egoera oso antzeko bat gertatzeala ta zoze argi badao, hau hasi bakarrik indala da.

 

Gu 2017ko abuztuen jun giñen berta bixitariyek hartuko zitun eraikuntza bat eraikitzeko lanetan esku bat botatzeko aitzakiyen. Aitzakiye idaztet ze egun hauek bi helburuei beira antolauta zauden, bat eraikiñe altzatzeko ta bi eraikin hori ta ZAD bea ahalik eta jende geyenak bere sentizeko. Nerekin neurri baten lortu zebela esan leike, han garauta zakenbenak momentu askotan aho zabalik utzi nindun da. Azpiegitura garapen mailie , lurrek landutako kantidadie ta horren perfil desberdineko jendie puntu komunek bilatzeko erakusten hai dan gaitasune izentzien geyen harritu ninduen gauzak, hori da goue gauzak iteko!! Esatie nahi det ni ez naizela inoiz bertan bizi, ordun garbi utzi eztetela bertako egoerie horren ondo ezautzen, idazteten eozer gauzai buruz geyo dakiyena eo zuzendu berra ikusteunak, faorez, eskertukoet zuzenketie.

Segi letzen!

ZAHAR, ZAHARTU, ZAHARTZEN…

Zahartzaro hitzei bildurre diyou, ta espreziyo hau gure biziko azken urtiei buruz hai geanien ibiltze deu. Baino bildur hori askoz lenuo hastea azaltzen, 30 urtea gerturatzen haste geanien pizteie lenengo alarmak. Baino zeatik? Berez edade hortan sasoi betien gaude, berez edade hortan 20-25 urtekin baino herraminta geyo dazkeu tokatzeien zaltasunei aurre iteko. Baino berez hauei arau sozial eta biologiko  batzuk gain hartzeyobe ta hor pixu haundiye hartzeun kontu bat umiek die. Kontue ezta ordie umiek ekartze soilien geatzen, baizik eta hoenk sortzeitun beharrai erantzuteko ezintasunetik\zailtasunetik ordurarte euki deun bzimodue erabat aldau beharrien baitao arau sozial ta biologiko hauei erantzuteko. Garai hau ikuspegi produktibista batetik, biziko momentu produktibuena da.

Segi letzen!

BILDURRE, bildurre, bildurre…

Zahar, etsi, hurrun,

betirako ote?

ezta betirako denik,

gure begien ikusteko

modua soilik,

beldurra, paradisuko agintari

betikotzeko beldur

nahi ez dugun hori.

Norbaitek esana

 

Zertaz ai gea hizketan bildurrez ai geanien? Wikipedian billau deten definiziyo onena hau da: Beldurra arriskutsutzat jotzen den beralako estimulu edo egoera batean sentitzen den emozio bizia da.

 

Adibidez:       A- Nei txakurrek kiston bildurre emate ziben.

B- Asanblea hartan ze pentsatzeniñan esatea enitxiñan atrebiu.

C- Jo, ba momentuen ondo, baino egoera hau luzeako planteatziek bildurre  emate zin.

D- Lana lagatzeko deziatzen natxion, baino enaun atrebitzen.

Segi letzen!

HAIZETIK LURRERA

Haizearen erara zebilen hosto hura,

pago hosto hark jada ez zuen sostengatuko

zuen adarraik, pagoak, uko egin baitzion.

Haizearen erara zebilen, baso, zelai, gialur, erreka

eta imagina ditzakegun leku guztietan barna,

egun batez, elurrak lur hartzera behartu zuen arte.

Hotz zen lurra hasieran, baina goxatu zen gero

bide bakarra hori zela ulertuta, prest zen

jatorrira itzultzeko.

Segi letzen!

GIZA HARREMANAK ETA FAMILIYE

 

Gaurkuen giza harremanai buruz idaztie pentsau det berrize. 3.komunitatien eta familiyen zentratzen sayako naiz. Eztakit akordatze zeaten, baino kontukomerin azken bigarrengo idatziyen 1, 2 eta 3 komunitatie zerri otzeitegiyon azaltzen sayau giñen ta gaur horren gainien idatzikoet.

 

  1. komunitatie: Familiye bea da zentrue eta bakarra, norbanakuek pisu haundiye hartzeu. Adibidez hiriye/herriye, hemen familiye da prioridade bakarra. Inguruko bizilagunekin harremantziek zentzue galtzeu, eztao beharrik. Lantokira trasladaukoa harremantzeko behar hori, baino ez osotasunien, boteredunei (Burgesiyei) etzakolako komeni.

 

Famili eo guraso hitzeK ibiltzeitutenien, eztauke zertan odoleko loturaik eonberrik. Gure hazkuntza prozesuen denbora eta konstatzi haundiz bidelagun izen ditugun pertsona hoyei buruz hai naiz.

Segi letzen!

HOTEL+EZ ASANBLADARI ELKARRIZKETA

 

 

Aspaldi xamar aurreatu nun bezela, turismue gaye lantzen hai dan asanblada bati elkarrizketie in, ta one ekartzeko aukerie euki deu. Hurrengo esaldiyetan aldan informaziyo geyena ateatzen sayau gea, baino zeoze faltan bota ezkeo esan, ta sayauko gea erantzuten.

 

Turismoa lantzen ari zarenten talde bat zaretela aurreatu dugu jada, baina zeintzuk ari zarete zehazki lanean  eta zein da zuen lan esparrua ?

Izatez taldea ez da oso definitua izan, herri mugimendutik datorren jendeak osatzen duen kolektiboa da, okupazioa kapitalismoaren erasoari aurre egiteko tresna gisa erabiltzen duena. Egun, Parte Zaharrean zentratzen da gure lana, baina, Donostia mailako mugimendu bat izatera heldu nahi dugu. Honen baitan HOTEL + EZ! taldea dugu, konkretuagoa dena.

Segi letzen!

Giza harremanak

 

Aurreko idatziyen aurreatu nun elkarrizketie  ezin izen det ekarri azkenien, hurrengoako iuel…

 

Gaurko idatziyekin hasi aurretik bi kontu.

 

  • Ekoizpen hitze ibiltzetenien, ekoizpen intelektual, sozial, espiritual eta materialaz hai naiz.
  • Bitarteko hitze ibiltzetenien, bitarteko intelektual, sozial, espiritual eta materialaz hai naiz.

 

Gaur giza harremanan inguruko analisi bat iten sayako naiz datozen ileratan. Hemen idatziye, ezta inungo Doktoren tesitik hartutakue, neure buruko nahasmenai forma bat emateko saikera bat da. Beraz badakizue kritikau , iritziye eman ta gaizki daola iritziz geo zuzendu!

Segi letzen!

Sarrera zaharrak

© 2018 Kontu Lepo