Author: Pashukanis (1 garren horria 2 -etik)

Arduradunak, ardurak eta langile boterearen eraikuntza prozesua

Aupa,

Hauteskunde kanpaina bete betean sartuak garen honetan eta hausnarketa egunaren bezperaren bezpera dela aprobetxatuz, zenbait gogoeta orokor egin nahi nituzke bozka ematearen eta botere burgesaren dinamika elikatzearen artean dagoen erlazioaz, eta baita ere langile boterearen eraikuntza prozesuan ardura gisa ulertzen dudana azaldu.

Arduradunak eta ardurak izenburupean, beraz, instituzio burgesen kudeaketa eskumenak lehiatzen dituzten alderdiek, bozkaren mekanismoaren bitartez langile klasearen menderakuntza estrukturalean nola sakontzen duten laburki azaltzen saiatuko naiz, horri kontrajartzen zaion botere errealaren artikulaziorako ezinbesteko diren harreman sozial berriak ulertzeko oinarrizko printzipio bat eskaintzeko aukera irekitzen baitit honek. Honetarako, abstrakzio gradu handia erabiliko dut, abstrakzio gradu handiko hausnarketei edo hausnarketa orokorrei bide eman nahi diedalako.

Arduradun politiko instituzional oro, lurralde batean ematen den dinamika sozial edo botere dinamika zehatz baten ordezkari politikoa da. Berdin du erakunde internazional bateko, estatu bateko, erkidego bateko, herrialde bateko zein herri edo auzo bateko ordezkaria izan. Ekoizpen modu kapitalistan, dinamika sozialaren eragilea den oinarrizko harremana, kapital-lana harremana, goitik behera antolatzen da. Marxek zioen gizarte burgesaren oinarrizko harremanek (ekoizpen harremanek), formazio sozialaren zimenduek, zimendu horien gainean altxatzen zen eraikinaren nolakotasuna baldintzatzen dutela: zimenduen nolakotasunak berauen gainean eraikiko denaren forma baldintzatu egiten du. Guri interesatzen zaigunerako, hemen azpimarratu behar dena zimenduen nolakotasunari funtzionala ez den eraikinik ezin dela egin da.

Honen arabera, gizarte eredu kapitalistaren botere modalitate espezifikoa (botere burgesa) ekoizten duen oinarrizko harremanen nolakotasunak (klase arteko dominazio harremanak), sistemaren zimenduak, baldintzatuko du botere burgesaren kudeatzen den eremu ezberdinetan aurkitzen diren arduradun instituzionalek beren subordinatuekin harremantzeko duten modua. Harreman eredu hau dominazio harreman orokorrari funtzionala izango da, ala ez da izango.

Hau dela medio, gizarte kapitalistaren baitan, langileok institituzioak ere gure erabakimen gaitasun errealetatik at ulertzen ditugu, mistifikazio bat ematen da: gu kontrolatuko gaituen boterearen delegazio ariketa bat burutzen dugu, gu gara ariketa horren baldintza baina ez emaitza. Beste era batera esanda, instituzioak eta bere arduradunak, guk zilegitzen ditugu baina gu kontrolatzen gaituzten instantzia gisa ageri dira. Fenomeno hori hauteskunde garaietan alderdi politikoen programetan eta ekintza propagandistikoetan behin eta berriz elikatzen da, enfasi bereziz: “gu arduratuko gara” zure bizitzaz. “Hauta ezazu”, nolako kudeaketa eredua nahi duzun. “Nirea hobea da”. Finean, indarrean dagoen botere erregimenaren kudeaketaren  nolakotasuna da hauteskundeetan jokoan jarri ohi dena, honekin boterearen ekoizpen modalitatea de facto ekuaziotik desagertzen delarik,

Alderdi politikoetako hautagaiek, desklasatutako herritarren arduradun instituzional izateko, programa politiko definitu baten aldeko konpromisoa berresten duen bozka darabilte zilegitasun printzipio gisa. Hala, botere delegazio formal baten instituzioa da bozka. Ondo aztertuta, ikusiko dugu ariketa honek bozkatzaileari aitortzen diola boterea, berau delegatu dezan. Baina delagazio hau ez da nolanahikoa: bizitzaren gaineko kontrola ukatzea da bozka ariketan zilegitzen duguna. Langile klaseak, botere burgesak ekoitzi eta erreproduzitzen duen klase menderatu gisa, oso kontuan izan behar du beraz bozka ariketan egiten ari denak bere bizitzaren gain duen inplikazioa. Epe laburrean, bozka ariketa, berehalako interesen gauzapenerako erabilgarri gisa ager baldin badaiteke ere, ikuspuntu estrategiko batetik, langileriaren kateak estutzen ditu, langileria despolitizatzen du, bere botere propioa programa politiko burges eta sasi-langileei delegatuz. Honela ikus dezakegu bozkaren ariketak bere fundamentu propioen arabera antolatutako langile botere baten eraikuntza prozesuan soilik izan dezakeela zentzua langileriarentzat. Beraz, sistema kapitalistaren baitan langileriak duen posizio objektiboa ulertu gabe, bozkaren ariketak klase menderakuntzan sakontzen duten estrategia politikoak elikatzen ditu. Alderdi politikoen eta euren arduradunen kontsigna eta bandera faltsuek, kapitalari funtzionala zaion kudeaketa eredua besterik ez dute eskaintzeko.

Marxen esaldi famatura itzultzen bagara, konturatuko gara orain arte aipatu dugun langileriaren ardura eta betebehar propioaren delegazioa bermatzen duten Estatuaren administrazio instituzioak, botere burgesari funtzionalak izanagatik, ez direla zertan ukatu borroka eremu gisa. Izan ere, goitik behera egituratuta egoteak, ez du suposatzen nahitaez honela funtzionatu behar dutenik. Dinamika orokorrak baldintzatuak daude eta dinamika horri funtzionalak dira, bai, baina ez du horrek dinamika sozialaren azken instantzian dagoen faktoreak, klase borrokak, hor paper garrantzitsu bat joka ez dezakeenik esan nahi. Instituzio kapitalisten funtzionamendu zehatza, aspektu honetan, esparru politiko guztietan bezalaxe, bertan parte hartzen duten indarren arteko korrelazioaren araberakoa izango da. Behetik gorako indar politiko antolatu bat eraikitzera goazen heinean, instituzio burgesetan ERE borrokatu beharko dugu, hauetan dagoen boterea gure beharren arabera kudeatu eta geure instituzio propioak elikatzeko palanka gisa erabiltzeko; parte hartu bai, baina erauzi ahal izateko.

Honekin esan nahi dudana zera da: langile boterearen eraikuntza prozesuan langile klaseak bere beharrei bizitzako esparru guztietan erantzungo dien programa politiko propio bat gauzatzen ez duen bitartean, ezingo duela instituzio burgesetan bere interesen arabera eragin. Programa horren eraikuntzak, behetik gorako artikulazioa beharko du izan, proletalgoaren gidaritzapean beharrizan propioei modu unitarioan, klase batasunez, erantzungo dioten instituzioen eraikuntza prozesuak baldintzatuko duelarik programaren bideragarritasun erreala. Programa komunista gauzatzeak ezinbestean galdegiten du, beraz, langile klaseak bere buruarekiko duen ardura politikoa bere gain hartzea.

Hala, proletalgoaren instituzio propioetan zein instituzio burgesetan, botere modalitate propio horren zimendu edo oinarrizko printzipioei funtzionalak izango zaizkien eta horien arabera antolatuko diren arduradunak instituitu beharko dira. Honela formulatuta, arduradun hauek ez dira langile klasearen mandatari burokratiko gisa agertzen; bere beharrei modu kontzientean erantzuteko ardura bere gain hartuta antolatzen den langileriaren beharren subordinatu gisa baizik. Programa komunistari subordinatuta alegia.

Gaurdanik hasita, langileriaren eguneroko ardura da botere burgesaren instituzio pribatu zein publikoetako arduradunen interesak, bere behar eta interes propioen ikuspuntutik aztertzea, ulertzea, kritikatu eta konfrontatzea. Berdintasun eta askatasun ideien baitan artikulatzen diren diskurtso ezberdinek eurekin dakarte langileriaren despolitizazioa eta, ondorioz, erabakimen ahalmenaren anulazioa. Baina langileriaren ardura historikoa ez da soilik zentzu kritiko batean errealitatea azaltzeko gaitasunera edo betebeharrera mugatzen. Ardura historikoa behar propioei erantzuteko modu eraginkorrenean antolatzean datza. Garai hauetan, horixe da Euskal Herrian gorpuzten ari den langile mugimenduak eraikitzen jarraitu behar duen prozesua. Antolakuntza eredu sozialista, non geure eta geure ingurukoen bizitzen gaineko ardura geure egiten dugun. Finkatzen ari garen zimenduek, beraz, gauzatu asmo ditugun proiektuen nolakotasuna baldintzatu beharko dute, hauek haiei funtzionalak izan, azken instantzian behar propioei erantzutea, harreman eredu berriak eraikitzea delako. Antolatzea, harreman eredu hauek modu eraginkor eta koherentean instituzionalizatu eta ordenatzea da. Langileok ezin dugu ardura politikoa delegatu, modu ahalik eta eraginkorrenean banatu baizik.

Ondo segi eta hurrenarte!

Teoriaren ezinbestekotasunaz

Aupa jente. Opor luze batzuen ondoren bueltan gatoz berriz ere. Euskara batuan. Azpeitiarrez idaztea ez omen da oso ulergarri egiten eta beno,belaunikatu egingo naiz, hemen bederen.

Gaurko honetan, modu arinean idatziko dut nire ustez langile mugimenduaren autoantolakuntza prozesuan ezinbestean modu bateratuan agertu behar diren, baina teorikoki azaltzeko ezinbestean banatu behar diren bi momentuz: teoriaz eta politikaz ari naiz.

Tentagarria suerta dakiguke, Euskal Herriko langile mugimenduan printzipio iraultzaileen (eta bertatik eratortzen diren antolakuntza formen) nolabaiteko loraldia bizi dugun honetan, borrokaren funtsa soilik politikoa dela ebaztea. Carl Schmitt pentsalari alemaniarrak definitu moduan, laguntasun edo etsaitasun sentimenduen artean ebazten den auzia litzateke esentzian politika. Beste modu batera esanda, lagunaren alde eta etsaiaren aurka parte hartzeko beharrak definitzen du politika.

Zergatik diot tentagarria? Bada, kapitaletik haratago joatea eta etorkizuneko bizi formak eraikitzeko borondatearen adierazpideak Euskal Herrian hamaika ditugun uneotan, oso erraza suertatzen baita etsaiaren identifikazioa. Borroka espontaneoek kapitalaren diktadura elikatzen dutela jakina da. Argi; ez dut esan nahi horrekin bizi baldintzen aldeko borroka espontaneoek ez dutela baliorik. Kontrara, borroka orok du bere baitan antagonismoaren ulerkera eta, beraz, politikoki kapitalaren etsai moduan ekoizten gaitu borrokak.

Baina, kapitala gainditzeko ezinbesteko premisak ez datoz borrokatik soilik. Borrokak baldintzak jartzen ditu autoantolakuntzarako. Egun, une hori pentsatzen eta ekoizten ari garela esango nuke: zalantzaren unea da beraz, kapitalaren eta berari funtzionalak zaizkion agenteen begietara. Horregatik, langile mugimenduaren jardun politiko kontzientea antolatu nahi dugunoi, bere gordintasun osoan agertzen zaigu kapitalaren diktadura, berari funtzionalak zaizkion pentsamolde eta instituzio guztiak modu espontaneoan zein esku artean duten boterearen kontzientzia osoz baitatoz gure jarduna erasotzera. Honekin esan nahi da jardun antikomunistak ez duela zertan poliziaren edo instituzio publikoen forma hartu; aurreiritzien edota eszeptizismoaren forman ere agertzen zaigu. Sistematikoa da. Baina, esan moduan, hartzen duen forma hartzen duela ere oinarrizko sentimendu batera murriztua izan daiteke inpultsu honen motorra:beldurra. Arrazoiaren aurrean irrazionaltasuna gailentzen den unea.

Honetaz ari naiz momentu politikoa argi bistaratzen dugula diodanean. Baina, errealitatean, barruan irakiten diguten sentimendu horiei soilik kasu egiteak, perspektiba estrategikoa galtzeko aukera plazaratzeaz gain, etsaiaren kontzepzio deformatu bat eraikitzera eraman gaitzake. Une honetan sartzen da joko zelaian gaur defendatu nahi dudan ideia, teoria komunistaren beharrezkotasuna. Teoria komunistak bizi dugun miseriazko errealitate dekadente hau gainditzera bidean eraginkorrak diren ikuspuntuak eta antolakuntza printzipioak mahai gaineratzen dizkigu. Teoriak gure beharren hierarkia ulertarazten digu eta honela, borrokaren norabidea zehazten laguntzen digu; berehalakoan etsai gisa nabarmentzen dugun horrek epe ertainean izan dezakeen bilakaera ulertzera behartzen gaitu adibidez. Noski, teoria ez da “epistola” edo “dogma”. Ez da kanpotik txertatzen den zera bat; momentu teorikoa, borrokak, praktikak edo antolakuntzaren eraginkortasunak bere muga jotzen duenean agertzen da aurrera egiteko baldintza saihestezin bezala. Ez da borrokaren prozesuan metaturiko ikaskuntzaren hausnarketa soilik, hortaz, agorpen une horretan galdegina dena: bereziki antolakuntza printzipioen egokitzapenaren beharra da erantzun bat eskatzen duena.

Teoria da, borrokaren momentu politikoak dakarren ezinbesteko sentimenduen dantza arrazionalizatzen duena. Baldintza objektibo estrukturalak aztertzetik haratago, une zehatz bakoitzean baldintza horiek hartzen ari diren forma zehatzak hautemateko baldintzak jartzen dituena. Helburu estrategikoak marrazteko gaitasuna emateaz gain, egunerokoan zein epe labur eta ertainean gauzatu nahi ditugu tresna eta proiektuen nolakotasuna ikusarazten laguntzen diguna. Edota, momentuko porrot bat garaipen bat dela ulertzea posible egiten duena.

Funtsean, momentu teorikoak politikarako gaitasunak biderkatzen dizkigu: hemen dago militante iraultzailearen ezaugarri bereizgarria, umiltasuna. Honek ezaugarritzen du borondate komunista. Etengabeko kritika eta analisiaren pean kokatzea praktika oro, akatsak edo porrotak estrategikoki aztertuak izatea ahalbidetuz. Teoria ezinbestekoa dugu borrokarako. Ez dezagun hau sekula ahaztu.

Ondo segi!

Ramon Etxezarretan gaurko zutabien irakurketa politiko bat

Iepa jente!

Gaurko hontan gure herriko apologista burges batek Vocento taldeko egunkari baten idatzi dun artikulue aztertuko det, eduki aldetik bere diskurtso konfuso horrek esan nahi duna garbi utzi ahal izeteko erramientak eskaintzeko asmoz.
Gure launen zutabetxo konfusue “parece ser” batekin haste zaigu, tabernan o aitu dun nunbaiteko festatan gertau ahal izen dan gertakari posible bat azaltzen hastealaik. Beak azaltzeitun gertakariyen zehaztasunen asuntue albo batea utziko deu (ya que solo parece ser), ta bere mezuen eduki politikue azaleratzeben zitai emangoiou garrantziye.

Segi letzen!

Altsasu, Martxoak 11 ta justiziyei buruzko hausnarketak

Beste gauza batekin lanien neon baino gaurko egunek ustet, baldintzak ematebenan barrun, Altsasu ta Oreretako kasuen sententziyen, ta bereziki proportzionalidadien ta justiziyen inguruko hausnarketa minimo bat eskatzeula. Altsasuko kasutik bakarra librau da “zulotik”, oreretako kasun laurek. Besarkada bat hauentzat eta beste bat barrura dijuztenantzat Kontu Lepotik.

Bi kasutan, prozesuen zehar “probauta” gerau dien gertakariyek “terrorismo” delituen deskribapenien barrun sartze eztien ekintzak diela ebatzi da sententziyetan. ETB2ko “Yo, Claudio” tertuliye ikusten ai naizen hontan, Altsasuko gaztien sententziyekin lotuta, asaldadurie ta hasarrie dao, “terrorismo” tipifikaziyo horren baitan gertakariyek kokatzie izen zalako prezeski ahalbideratu zuna gure gaztiek madriden kartzelaratuek eta epaituek izetie.  Segi letzen!

Galdera batzuk

Gaurkoako, denboriek jan naunez, nere amai kaso ein ta hainbeste afirmaziyo infumable botaberrien, galdera batzukin natorkizue. Ia baliyo dun ariketa honek kontu lepoko partehartzie pixkat animatzeko (hori bai, kaka zarra re baliyo eztun adierazpen askatasunen jabe diela uste deben prepotente danai beto fulminante bat jarrita). Segi letzen!

Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye (V). Ondoriyuek

Azken artikulu honekin hasi aurretik, gauzak garbi uztie gustauko zitzaiten. Artikulu serie honek eztu izen jopuntu bezela langile klaseko emakumie, ta are gutxiyo langile klaseko emakume militantien jardune. Militante guztiyen burrukiek ahalbideratzeu gure autoezagutza prozesue, ta militante feministak gaur arte in dituzten ekarpenak ezinbestekuek izen die, beste eremu ezberdinetako militantienak bezelaxe, kapitalismuen emateien explotaziyo ta dominaziyo harremanak ber dan moduen ulertzen laguntzeko, ta etorkizuneko estragiyek diseinatzeko baldintzak sortzeko. Beti izen dan bezela, oinarte indako burrukai esker eingoie etorkizunekuek.

Beraz, eskerrak lehenengo ta behin emakume burrukalayei. Enuke nahi hemen in dana deslegitimaziyo ariketa bat bezela ulertzie; lehenengo artikulun idatzi bezela, sarien ta kalien daon eztabaida teoriko bat euskera ekartzie izen da serie honen jayotza arrazoie. Gure arteko zatiketiek eta hasarriek etsaiei bakarrik mesede iteiola jakinda, eztabaidie elikau ta elkarlana sustatzeko intentziyuekin publikau det material hau. Argipen hauek emanda, azken atalakin hasiko naiz. Segi letzen!

Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye (IV). Lan produktibue ta erreproduktibue.

“Considerándolo según su forma real, el dinero -esa parte del capital que el capitalista gasta para adquirir capacidad de trabajo- no representa nada más que los medios de subsistencia existentes en el mercado que entran en el consumo individual del obrero. El dinero es tan sólo la forma modificada de estos medios de subsistencia; no bien lo ha recibido, el obrero lo convierte de nuevo en medios de subsistencia. Esta transformación…no guarda ninguna relación directa con el proceso inmediato de producción, más exactamente con el proceso de trabajo; antes bien se efectúa al margen del mismo”.

“De todos modos, la parte del capital gastada en el salario aparece formalmente como una parte que ya no pertenece al capitalista sino al obrero, tan pronto la misma ha adoptado su forma real de medios de subsistencia que entran en el consumo del obrero”.

 

Karl Marx. El Capital. Libro I, Capitulo VI (inédito)

 

Zita honek ondo laburbiltzeu aurreko artikuluen hain luze azaldu zana (barkakoizue hango txapadie). Era berien, serie hontako azken aurreko kapituluen landu nahi dituten kontzeptuen sarrera egokiye emateigula ustet. Ia asmatzetan azaltzen Marxen obrientzat insultantie izen gabe, produkziyuen ta erreprodukziyuen artien daon harremana.

Esango nuke zailtasun haundiyek dauzkeula gaur egun ulertzeko gaur landuko dien kategoria hauek, eta de hecho, feminismue klase perspektiba batetik ulertzeko zailtasunek konfusiyo hoietatik datozela. Kalien asko aitzea emakumien etxeko lanik gabe kapitalismue ezinezkue dala. Guazen horri erantzuten sayatzea. Segi letzen!

Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye. Kapitala, soldatie, klasiek, zapalkuntzie (III)

Ieu!

Oain arte serie hontan idatzi detenan sintesi modura, bi idea azpimarrau nahiko nituzke:

1.-Kapitalismuen botere harreman esentziala klase harremana da, bitarteko produktibuen jabetziei esker produkziyo eremuen kontrola dun klasiek (burgesiye), bere burue birproduzitzeko hauen aginduta lanea jun ber dun klasiekiko (langileriye), dun kontrola.
2.-Genero zapalkuntza o gizonezkuek emakumiekiko dun botere harremana ez da transhistorikue, hau da, beti ezta existiu; jaiotze data bat dauke, aberastasune esku pribatutan metatzeko (dirue) aukerien agerpenakin bat datorrena. Nun gizonak jabetza honen defentsako biologikoki ditun kondiziyueatik (indarra) eta jabetza honen akumulaziyuek emateun botere sozialaatik, emakumien posiziyo soziala ta bere rolak determinatzeko gaitasune hartzeun.

Gaur soldatien ta kapitalan kategoriyei buruz hitzeingo deu; hurrengo ta seurunez serie hontako azkenengo artikulue ulertzeko ezinbestekuek dien bi puntu. Guazen ba.

Gaur egun botere burgesan jatorriyei buruzko analisiye konfundiuarazi dezakeben zenbait fenomeno “moderno” konkreto eman arren (langilien perfile eztalako bakarra, autonomuek o enpresa txikiyek kasu), produkzio modu kapitalistie definitzeun ezaugarri bereizgarriye, Kapital-soldatapeko lana harremana eo prozesu produktibuen hasieran soldatien bitartez ematean pertsonan salerosketie, intakto segitzeun oinarrizko botere harremana da. Oinarrizko esateanien, gainontzeko botere harremanan formie determinatzeuna esan nahi da.

Segi letzen!

Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye (II). Jabetza pribatuen oinarriyek ta ondoriyuek

Aurreko produkziyo moduetan, adibidez, esklabotzan oinarritutakuen (erroma o grezian), “gizon askien asanbladak” etzien posible izengo, hauek denbora librie euki ahal izeteko esklabuek ez balituzkete euki beaien etxaldetan, gizon aske hauentzat izengo zien produktu ta ondasunek sortzen.

Garai hartan e bi klase sozial antagoniko zeudela ikuste deu, bitarteko produktibuen jabetza pribatuen oinarrituta; esan genun bezela baten jabetziek bestien ez-jabetza suposatzeulako.Kasu hontan etzien esklabuek lanea juten soldata baten truke; esklabuek gerratako galtzailiek zien, bizi osoako baldintza hori zeukeben “gauzak” zien, ta ez pertsonak.

Horreatik zuzenbide erromatarrak “askatasune” definitzen zunien, “erosi ta saltzeko gaitasune” bezela definitze zun. Gauzak ezin debe ez erosi ez saldu. Gaur egunien danok erosi ta saltzeko gaitasune eukitzie, ta zuzenbidiek beste marko normatibo (morala, erlijiosue…) guztiyek gainditzie, kasualidadie izengo oteaba?

Segi letzen!

Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye. Abstrakziyue ta orokortasune (I)

“Lo concreto es concreto porque es la sintesis de multiples determinaciones” K. Marx

Urtie bukatzeko, Olentzerok, ein ahal zigun erregaloik onenetako bat ekarri zigun; Berrian lehenengo, Teresa Larruzea ta Jule Goikoetxeak idatzi zeben “Marxen kapitala egungo patriarkatuan” artikulue lehenengo, ta segidan, Kolitzak Borroka garaia da! blogien “Marxismo y opresión de género” izenakin biali zun erantzune. Ta justu gaur etorri da Jule ta Teresan erantzune; barkakoizue baino hori letube ezin nun hau iyo.

Lehendabizi artikulu bakoitze atea zan ordenien lasai irakurtzie komeni da, honekin segiu aurretik. Estekak hauek die:

https://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2017-12-28/marxen_kapitala_egungo_patriarkatuan.htm
Marxismo y opresión de género- respuesta a Jule Goikoetxea y Teresa Larruzea
https://elsaltodiario.com/polirika/sobre-monoteismo-capitalismo-y-patriarcado-respuesta-a-kolitza

Nik eztauket ekarpen berririk iteko gaitasunik eztabaida hontan. Baino inguruko jendiekin (gizon zein emakumiekin) hizketan, bigarren artikulu honen inguruen “eztet oso ondo ulertzen” dexentetan aitu det. Hain garrantzitsue iruitze zait eztabaida hau, hankie sartze baldimaet irakurliei parte hartu ta bildurripe zuzentzeko inbitaziyue luzaiez, “Marxismo y opresión de género” artikuluen ulertzie kosta laizken idean inguruen, argi pixkat jartzeko asmotan idaztea animau naizela.

Dana ezingotenez artikulu baten azaldu, serie bat ingo det artikuluen segitzean sekuentziye errespetatzen sayaiez (lenuo o geruo iyoko det landukoien puntukin). Gaurkuen sarreran ta artikuluen zehar azaltzeien kontzeptu ta kategoria nagusiyekin hasiko naiz, realidade abstraktutik konkreturako bidie iten laguntzeko asmotan. Ia zemouz ertetzean.

Egunero emakumiek gizonengandik tratu txarrak jasotzen ai dienien, eo gizonan kontrolpien (sozialki zein indibidualki) daudenien o gizonek erahilek dienien, ezinbestekue da, fenomeno hauen kontzientziye hartziez ta hauei erantzun zuzenak ematiez gain, botere harreman hauek, bizi deun realidadien (kapitalismuen) pertsonan arteko botere harremanan mapa orokorrien ber dan bezela kokatzie, hauen jatorriye zein dan argi identifikatzie, ze pasatzean ulertu ahal izeteko, ta botere harreman hoyen txikiziyoa ta superaziyoa emangoben harremanak, botere harreman horizontalak, eraikitzeko ta zapalkuntza modalidade guztiyek deuseztatzeko. Segi letzen!

Sarrera zaharrak

© 2019 Kontu Lepo