Author: Alex Delarge

Identitatea, hegemonia eta diskurtso populista

Subjektu historikoaren eraikuntzan identitatearen jabe izatea beharrezkoa da, Kanten identitatearen ikuskera tautologikotik (ni=ni) haratago, identitatearen eraikuntza prozesu dialektiko baten baitan kokatzen du Hegelek. Izatearen eta pentsamenduaren arteko batasuna oinarrizkoa da dialektika Hegeliarrean. “Pentsatzen dut beraz banaiz” a prioriko baieztapenetik, prozesu historiko baten baitan, autokontzientziaren baitan, kokatzen du Hegelek identitatearen ulerkera absolutua. Autokontzientzia prozesu dialektikoaren ondorioa baino ez da.

Autokontzientzia hori prozesu historiko baten baitan kokatzen du Hegelek. Nor-bere egitearen prozesuan hain zuzen ere. Euskarazko adierazlearen epistemologiak agertoki argigarri batera garamatza: nor-bere (das Selbst) egite prozesua ezinbestean nork besteekiko duen posizioaren gainean eraikitzen da. Identitatearen eraikuntza prozesuan beraz, enajenazio hegeliarraren beharra dago, dialektikaren kontraesana: subjektuak identitatea (batasuna) ikustearekin batera, aurkakotasuna (diferentzia) ere ikusten duelako (ni=ni, ni≠ni).

Langile klasea bere izatearen enajenazioaren menpeko da: langilea langile izatearen kontzientziaren menpeko da bere zapalkuntza gainditzeko, bere izatearen erreprodukzioa beharrezkoa du bere izatea bera gainditzeko. Aurrekariaren (a priori) eta ondorioaren (a posteriori) dialektikaren menpeko da, eta hori ezin daiteke izate tautologiko baten bidez gauzatu.

Tesia-antitesia-sintesia: hiruko prozesu horretan kokatzen du Hegelek identitatearen prozesu dialektikoa: negatibitatearen, diferentziaren -modu positiboan ulertuta- kontzientzian hain zuzen ere. Hegelentzat, momentu negatibo hori, kontraesana, beharrezko urratsa da identitate sinplearen tautologiatik irteteko. Segi letzen!

Zigorra, biolentzia eta ideologia: Altsasutik Iruñera

XVIII. mendearen amaieran, festa punitiboak amaierara heldu ziren, urkatze publikoak kasu. Gaizkileen aurkako heriotza zigorrak ikuskizun ziren. Ordura arte, publizitatu egiten ziren eta, gainera, espazio publikoan egiten ziren. Helburua, noski, zehapena (gaizkileari ezartzen zaion santzioa, zigorra) edonork ikustea. B. Rushek (1787) dio “ ezin dut gehiago itxaron pikota, orka, patibuloa, gurpila eta latigoa, zigorraren historian, gaur egungo zigor mekanismoen ankertasunaren adierazgarri izan daitezen”.

[“[…] He aquí el momento de castigar el crimen: no lo dejen escapar; apresúrense a hacer que confiese y a juzgarlo. Levanten patíbulos, hogueras, arrastren al culpable a las plazas públicas, llamen al pueblo a voces. Entonces, lo oirán aplaudir la proclama de vuestras sentencias, como la de la paz y de la libertad; lo verán acudir a esos horribles espectáculo como el triunfo de las leyes”

J.M Servan, Discurso sobre la administración de la justicia criminal, 1767, pp. 35-36.]

XIX. mendearen hasierarako, ordea, zigorraren zeremonia (urkatze publikoa, tortura, mutilazioa…) itzaletara igaro zen, jada ez zen zehapena publizitatzen, ez eta plaza edo anfiteatroetan gauzatzen. Hala, zigorrak, pixkanaka, ikuskizun izateari utzi dio.

Zehapenaren zeremoniak irudikatzen zuen, ordura arte, delituaren itxiera. C. Beccariak (1764) idatzita jaso zuenez, “ Orain, exekuzio publikoa bortxara deitzen duen foko gisa ikusten da”. Gainera, zigorra prozesu penalaren aurpegirik ezkutuena bilakatu da: kartzela edo antzeko itxitako eraikinetan gauzatzen da, espazio publikotik at. Estrategia aldaketak eman dio bide, hurrengo mendeetan, zehapenaren arkitektura penal osoaren garapenari. Bide horretan, “helburua zigortua izateko beldurra eragitea da, ez zigorraren intentsitatea handitzea”.

[“Peligroso de todos modos, por el apoyo que en él encuentran, una contra otra, la violencia del rey y la del pueblo. Como si el poder soberano no viera, en esta emulación de atrocidad, un reto que él mismo lanza y que muy bien podrá ser recogido un día: acostumbrado “a ver correr la sangre” el pueblo aprende pronto “que no puede vengarse sino con sangre”. […] “

A.Boucher d´Argis, Observacion sobre los criminales, 1781,pp.125”]

Segi letzen!

Zinema Klasikoaren hausturatik Sobietar Batasuneko zinemara

Zinema klasikoaren apurketa 50. hamarkadan eman zen. Bigarren abangoardia New Yorken gorpuztu zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Testuinguru horretan kokatu behar ditugu hamarkada hartako eskubide zibilen aldeko mugimenduen presentzia, Ikasle Mugimenduaren oldarketa Paris eta New Yorken eta deskolonizazio prozesuak.

Estrukturalismoaren zein Gizarte Zientzien teoriaren laguntza izan zuten zinema klasikoarekin apurtu nahi izan zuten zinemagileek. Kritika zinematografiko berri bat bilatu zuten eta hiru arazo nagusi hautematen zituzten zinema klasikoan; hiru ziren kritika nagusiak:

  • Indar ekonomikoen eragina
  • Ikusle Pasibo eta akritikoen sustapena
  • Egilearen lana ezkutuan geratzea

“Zinema politko” gisa definitu zen garaian sortzen ari zen desobedientzia korronte berria. Zinemagile gazteen artean ukatze sentimendu bat orokortu zen, kolokan jarri zuten jasotako ondarea. Orokorrean autokontzientzia linguistikoa hartu zutela esan daiteke. Egiten zuten zinemak esanahi narratibo/linguistikoa izan behar zuenaren konbentzimendua zeukaten. Horregatik egilearen eskua/ikuskera filmetan agerian geratu beharra zegoela uste zuten. Lehen pertsonan egindako zinema da, egileak hartutako erabaki teorikoari ematen zaio protagonismoa: egilearen politika.

Zinema berriak funtsean zuen jarrera edo sentimenduak izan zuen luzapen praktikoa ere: taldean lan egiten hasi ziren eta manifestuak argitaratu zituzten. Lehena Polonian argitaratu zen 1954. urtean

Zinema berria, “Zinema politikoa”, krisiaren zinea da. Lelotzat ere hartzen da krisia. Izan ere erabateko krisi egoeran sortutako zinea da, eta ziur asko korronte hau ulertzeko ezinbesteko aldagaia.  Lehen aldiz narrazioa negozioaren gainetik jartzen da. Zinemagile hauek produkzio egitura dela eta produkzio industriatik kanpo lan egitea posible zela erakutsi zuten. Aldarri guzti hauek manifestuan ageri ziren zinearen narratiba izango dute aldarri eta horretarako kolektiboki antolatzen hasiko dira.

Segi letzen!

“Gobernatzea sinestaraztea da”; iruzkinen atalaz komunikazio politikotik.

Azkena idatzi nuen testu koiuntural hartatik asteak pasata, hemendik aurrera idatziko ditudan artikuluetan irekita, edo planteatuta, dauden eztabaidak hartu eta horiei komunikazio politikotik ekarpen bat egiten ahaleginduko naiz; asko ziurrenik ahaleginean baino ez dira geratuko.

Oraingo honetan, Topatuko blogari batek (Iraitz Arizkorretak) mahai gainean jartzen duen baieztapen bati tiraka arituko naiz. Baieztapenak, azken aldian ohikoa bilakatzen ari den jokamolde bati ez ezik, komunikazio politikoan “mugimendu sistemikoen” marko organikoetatik kanpo garatzen ari diren mugimendu autonomoen aurkako taktika bati ere egiten diolako erreferentzia.

Segi letzen!

Emakumea zezen bilakatu zutenekoa

“Cierta discreción al arte de hacer sufrir, un juego de dolores más sutiles, más silenciosos, y despojados de su fasto visible, ¿merece todo esto que se le conceda una consideración particular, cuando no es, sin duda, otra cosa que el efecto de reordenamientos más profundos? Y, Sin embargo, tenemos un hecho: en unas cuantas décadas, ha desaparecido el cuerpo supliciado, descuartizado, amputado, marcado simbólicamente en el rostro o en el hombro, expuesto vivo o muerto, ofrecido en espectáculo.”

Michel Foucault, vigilar y castigar el nacimiento de la prisión.

Badira egunak gaur argitaratu beharrekoaz idatzi nuenetik. Sokamuturrak 500 urte betetzen dituela eta horren inguruan idatzi nahi nuen nire lehenengo artikulua. Herri hedabideak, udaletxea, ikastetxeak… publizitate kanpaina: egunen batean norbaitek tesi batean aztertzekoa.

Segi letzen!

© 2018 Kontu Lepo