Bertsiyo diferentiek

Bertsiyo gaue deituiez atea dan bideuek zurrumurru haundiye eragin du majiña bat bazterretan. Kritikie eiten lelena Loiolako Biltegiko Animalisten Elkartea-ko kuadrillatxue izen da, olluei mikrofonue aurrea atea izenaz kejau die hauek: “ez al duzue ikusten mikro aurrean ez direla ondo sentitzen? Badakigu bertsio gaua data garrantzitsua dela, eta mundua bertsioen bueltan mugitzen den garaiotan, geuk ere parte hartuko dugu hegemonia lortzeko, baina utzi oiloak bakean geuk akabatu bitartean”. Hala idatzi debe iñok irakurtze eztun kontulepo blogien, beste iñun eztitubela onartzen da.

Halare bideuen azaltzean ollo punkiyek esan du erabaki propiyoz azaldu zala bea hor, plaza-ollue omen dala bea, plazan ondo sentitzeala ta beake parte hartu nahiko lukela bertsiyo gauien. Kantautore bezela Lenito BERTXIOundi izenakin jungoala, ta kantuere aukerauta omen dauke (beyen dakezue linke).

Arnaldo Otegirire etzayo geyegi gustau gaztetxien ekimen hau, bertsiyuen asuntue beai kopiautako idea bat dala esan omen diyo bere lorituei: “No hay derecho, joder! Ahora que yo versiono a Ibarretxe van y me plagian, voy a denunciarlos!”.

Otegi ezta honen harira erten dan politiko bakarra izen ta Azpeitiko alkatiere posizionatzea behertuta ikusi omen da sokamuturrien pasautakuek kontatzea ez bezela. Diru laguntzaik ez omen du jarriko baño beai geyen gustatze zakon era lagunduko omen diyo gaztetxiei: Twitterreko BERTXIO baten bidez, haiñ zuzen.

Natulekuek pozarren hartu due notiziye ta BECeko txapelketiei hemendik aurrea “Bertsio Txapelketa Nagusiye” hotseingo zako Azpeitiyen. Gañea uztarrian bidez eskerrak eman dixkiyo gaztetxiei, “EZ HAI IZEN OLLOBUSTIYE” ibilli duelako bideuen, beaien proiektue fruituek ematen ai dala ikustiek poz emateiobela esanez.

Eztakit jende askok ingoun parre, “bakarren bati graziye in BER TZIOk!” pentsatzet neuretzako, baño bueno, umore saiakera bat zan ta espero iñor ez sentitzie minduta, barkaizue bestela. Azkenien sarrerie hutsik laga baño hobe nun denbora pixke honen inBERTSIYUE inda. Batemat entretenitzeko baliyoko zulakuen…

7 Iritzi

  1. Marta Santxezzz

    2018-02-21 at 18:42

    Gaztetxeko bertsio gauerako ‘ikno’ proposamena:
    https://youtu.be/rA9Ood3-peg

  2. Azken parrafue da gustau etzaten bakarra nei. RT, please.

  3. Kaktus bat logelan

    2018-02-22 at 0:28

    Jajjajaja oso oso ona.

  4. Gaztetxeko Komunikaziyoko peñie

    2018-02-22 at 9:05

    Kontulerduen artikulue aproetxayez, akordarazi nahi dizueu otsailak 26en, illuntzeko 9tan, Bertsiyo Gaueko billerie eongoa. Parte hartu nahi deben danak azaltzie komeni da.

    Bide batez, eskerrak emateko aproetxau nahi deu. Hasteko, eskerrak ematie nahi dixkou Axintxioi bere poseik onenakin aktuatzeatik gure kamaran aurrien. Ta bestetik, Natuli, gu ehun peztako hitzez hornitzeatik raka raka mamaxa sortzen.

    Animau Bertsiyo Gauien parte hartzea ta ekarri hire launek!

  5. Kaixo! Ezta bereziki gai hontaz, ta ezta bereziki hau idatzi dunai zuzenduta , hemengo ohitu batez baizik.
    Dudie: Beste batzun izenak aipatzeitugunien (kritikak iteko, txistiek iteko…) ez ote litzeke egokiyena gure izena ere jartzie?
    Bestiek epaitzeko hain ausartak geanez, zeatik ez jarri norbere izena? Besten batek gu epaituko gaitulako iual? Gure kontraesanak ateako dizkigulako iual? Bestiek ze esango debenak bildurre emateigulako? Azkenaldiko artikulu batzuk letutakun sortu zaiten dudie.

    • Trans akziyue

      2018-02-24 at 19:45

      Justu oaintxe registro zibilien eon gea maite larrañaga ta biyok, azkenien erabaki du bere gorputze, bere erabakiye slogana bere itie, ta genero indeterminado jarri du.

      Portzierto, Maitete izena ezteu registruen topau.

  6. Nik eztet nere izena jarri ez naizelako atrebitzn. Klaru esanda. Hola idaztiek e palu emateik ba pentsa…

    Zeozerrek molesta dizu? Esan dituten “txorradai” erantzuteko enpeño haundiye jartzen ai zea eo nere inpresiyu da?

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo