Garai historikoaz eta honek suposatzen duenaz

Diego Riveraren muralgile Mexikarraren artelana New York-eko Rockefeller Center eraikinean, Lenin ageri da muralaren eskuin aldean.

 

Clase, grupo en fusión y valor de uso constituyen por tanto los clivajes estructurales que abren las oportunidades históricas de una nueva sociedad.

Alvaro García Linera

 

Suponíamos que al introducir la producción estatal y la distribución estatal, habíamos creado un sistema económico de producción y distribución diferente del anterior… Dijimos esto en marzo y abril de 1918, pero no nos preguntamos sobre los vínculos de nuestra economía con el mercado y el comercio.

Lenin

1921. urtean Francis Fukuyama politikari Estatubatuarrak historiaren amaiera “formalizatu” zuen, ustez ekialdeko blokearen desegitearekin batera (potentzia Sobietarra aspalditik ekonomiaren krisian sartua baitzen) indar harremana aldatuko zuen aldaketa historikorako ezintasuna sinatzen baitzen. XX. mende laburra, Eric Hobsbawn historialari Britainiarraren aburuz Iraultza Sobietarrarekin hasi (lehenengo mundu gerraren ondorioz eratua) eta amaitu zen, honen ezaugarri nagusia ordena sozialaren aldaketa burutzeko aukera zelarik. Ekialdeko mundua zein erdigune inperialista, ez zen munduan lurralderik posibilitate iraultzailerik ez zena, 1917. urteak baldintzatuko zituelarik hurrengo hamarkadak.

 

Sobietar Batasunaren eta Berlingo harresiaren eraispenarekin akabatu omen zen behin betikoz komunismo iraultzailea, sozialdemokrazia biziberritu zen (Alderdi komunistek XX. mendeko bigarren hamarkadan bete zuten posizio politikoa ordeztuz) eta “ezker” mugimenduak bere burua berrasmatu behar zuela zioten unibertsitateetan katedrak banatzen zebiltzan “pentsalariak”.

Dena den, errezelo handiarekin begiratu beharra zaie azaletik eta objektua ezagutu gabe burutzen diren arrazoiketei; fenomenoak (eta baita hauei azalpena eman nahi dioten ideia zerrendak ere) perspektiba historikoan kokatuz gero espero ez genituen emaitzak aurkitzen ditugu askotan, esperientzia soilak (enpirismo formalak) eskaini ezin dizkigun (bere metodologiaren barne- mugen ondorioz) aurkikuntzak agertzen direlarik.

Komunismoaren eta hari zegokion zientzia iraultzailearen (marxismoaren) porrota suposatu zuen Sobietar Batasunaren suntsipenak kultura politiko burgesarentzat. Dena den, komunismo iraultzailearen definizio historikoa aurkitu beharko genuke hedabide burgesen “egia kategorikoei” fidagarritasuna eskaini aurretik; zerk ezaugarritzen duen komunismoa bere oinarrizko definizioan eta zein ezaugarri izan zituen mundu Sobietarrak eta bere sateliteek (herri- demokraziek, Europa erdiguneko zein hegoaldeko Alderdi Komunistek, kolonialismoaren aurkako borrokek …).

Komunismo iraultzailearen lehen definizioa eskaini zutenen ahotan prozesu sozialista batek gizarte harremanen aldaketa osoa suposatu zedin “gutxienez” oinarrizko hiru ezaugarri betetzea zegokion:

 

1.-Ekoizpen indarren herritartzea, jabego kapitalistaren desjabetzea eta indar harreman burges ororen desagerpena. Prozesu hau, noski, soilik garai historikora egokitutako teoria eta estrategia batez hornituta behar da egon.

 

2.-Lanaren kategorizazio burgesaren amaitzea, eta honekin batera sozializazio berri baten eraikuntza. Lehen momentutik ekoizpen bitartekoekin haustura suposatzen duen lan forma pribatuarekin amaitzea, komunala izango den eredu baten eraikuntzarekin batera. Horrenbestez, teknika forma burgesak zein honi egokitutako lanaren banaketa sozialaren amaiera (genero bereizketaren amaiera, lan intelektualaren eta eskulanaren desagerpena …).

3.-Gizarte harreman berriari autonomia operatiboa (martxan jarraitzeko eta erreproduzitzeko ahalmena) emango dion indar politikoen eraikuntza, politika ulertu eta estrukturatzen 180 graduko aldaketa suposatuko duena. Estatu artikulazio modernoaren antinomia, komuna sozialistaren eraikuntza.

 

Lan askea aurrez aipaturiko hiru puntuen ezaugarri amankomun bezala, pertsonen arteko berdintasun formalean oinarritzen den harremanekiko haustura eta berdintasun (pertsonen arteko desberdintasunak kualitatiboki potentziatuko dituena) errealari hedakuntzarako aukera emango dion harreman ereduaren eraikuntza.

 

Sobietar Batasunean bete ez ziren ezaugarriak dira hirurak, signifikatu honekin XX. mendeko prozesu iraultzaile handienak suposatu zuen haustura historikoari baliorik kendu nahi ez dioten harren. 1922az geroztik kapitalismoa berrezarri zen herrialde Errusiarrean Leninen esanetan, aurreko urteetan kapitalaren metabolismoa gainditzea ezinezkoa izan zela onartu ostean. NEP planaren ondotik jaso zen historia ezaguna zaigu iada, kapital harreman liberalari kapital politikoa (kapitalaren monopolizazio estatala, funtzio burokratikoaren bitartez edifikatua) ordeztu zitzaion, 80. hamarkadan krisialdi orokorrean sartu bitarteko eredu soziala izan zelarik mundu Sobietarrean.

Historiaren amaiera aurreikusi zuten horiek erratuta zeudela esan dezakegu, komunismoa teoria politiko (osotasunaren teoria) bezala ez baitzen izan garaitua, garaitua potentzia mendebaldarrei konpetentzia egiten zebilen estatu monopolistiko Sobietarra zen. Bestalde, ustezko liberalismo orekatuaren ordena soziala krisialdi iraunkorrean da berriro, justizia soziala, demokrazia eta berdintasunaren ulermen burgesak euren kabuz agortzen ari direlarik. Maniobra ahalmen gutxi duena kapitalaren makinaria kategoriala (fundamentua) zalantzan jarri ezinda dabilen sozialdemokrazia historikoa da, kultura, komunikabide eta akademia esparruetan hegemonikoa bada ere.

 

Espazio propioaren eraikuntza, baldintza propioak, etsaiari indarra kontrajarri ahal izateko. Horra hor, historiatik desagertuta geundenon erronkak mende berrirako.

5 Iritzi

  1. The best solution to treat lymph nodes without having surgery with natural herbal ingredients. Find the information on our website. Thank you

  2. Ona davidriazanov.
    Extralurtarrek irakurtzen zaituztela dirudi, lehen iruzkina irakurrita.
    Hemen artikulu interesgarri bat:

    http://www.herramienta.com.ar/content/1917-revolucion-rusa-2017

  3. Oso testu ona!!!
    Horrialde honetan aurkitu dezakezun Matticken Introducción a “Comunismo Antibolchevique” testua ere oso gomendagarria da.

    http://www.geocities.ws/cica_web/consejistas/mattick/indice.htm

    • DavidRiazanov

      2018-01-25 at 13:50

      Milesker Akola eta Kolitza (extralurtarrarekin ez naiz gehiegi fidatuko badaezpada ere)!

  4. RealДави́дРяза́нов

    2018-01-26 at 16:25

    конечно, I dont standard Cara Tuntaskan Kelenjar Getah Bening Tanpa Operasi comment, please explain. Thanks, David Rioazanov. спасибо и приветствую.

Iritziak itxita daude.

© 2018 Kontu Lepo