Gaurkuen giza harremanai buruz idaztie pentsau det berrize. 3.komunitatien eta familiyen zentratzen sayako naiz. Eztakit akordatze zeaten, baino kontukomerin azken bigarrengo idatziyen 1, 2 eta 3 komunitatie zerri otzeitegiyon azaltzen sayau giñen ta gaur horren gainien idatzikoet.

 

  1. komunitatie: Familiye bea da zentrue eta bakarra, norbanakuek pisu haundiye hartzeu. Adibidez hiriye/herriye, hemen familiye da prioridade bakarra. Inguruko bizilagunekin harremantziek zentzue galtzeu, eztao beharrik. Lantokira trasladaukoa harremantzeko behar hori, baino ez osotasunien, boteredunei (Burgesiyei) etzakolako komeni.

 

Famili eo guraso hitzeK ibiltzeitutenien, eztauke zertan odoleko loturaik eonberrik. Gure hazkuntza prozesuen denbora eta konstatzi haundiz bidelagun izen ditugun pertsona hoyei buruz hai naiz.

Askotan pasau izentzat, lagun baten gurasuek ezautu ta harritu, zenbat informaziyo eman diben nere lagune hobeto ulertzeko. Naiz ta geyenok gaztetan gure ustez gurasuek emateizkiguben eskemak hausten sayau, modu batea eo bestea, oinarri asko birproduzitzen bukatze deu. Azkenien konstiente izen ber deu 3. Komunitatien parte gean momentutik, gu pertsona gisa hazi ahal izeteko behar ditugun oinarriyek jasotzeko bidiek oso mugauta dazkeula. Familiyen esku daudela neurri haundi baten. Baino konstiente izenber deu baita, gaur egungo famili eredue eztala gai behar ditun balore danak trasmititzeko. Familiko kide baikoitzek jaso zitun momentutik balorien degeneraziyo bat dao ta martxan, trasmititzea allatzean arte. Baino hau ezta kasulidadie, hau gizartie ahuldu helburu deben enpresa-burgesiyen mezuekin lortzea, gizartie zenbat eta ahulo, beayen era ibiltzie errezo baita. Testuinguru hontan familiyei geo ta geyo kostauko zakobe kalitatezko trasmiziyo hau burutzie.

 

Oinarri hauen garrantziye azaldu ta azpimarratzeko adibide bat ipinikoet, neuri baliyo dit beintzet oinarri hauen garrantziyez jabetzeko. Jarrayen datorren adibide hontan, ¨pertsona gisa hazi¨ kontzeptue, gaztelu baten eraikuntzien metafora batekin sayako gea azaltzen. Harrika dezentie da, ez bildurtu esperimentu bat da!!

 

Gaztelu hau harriz harri eraikiko deun gaztelu bat da. Gaztelu hontan dauden harri batzuk bereziki haundi eta astunek die, harri hauek die gainien ipinikoitugun harri danan oinarriye. Harri haundi bakoitzek bere leku zehatza eukitziez gain, harri hori eskurako deun mendiye ezin da aukerau, ezta aldaure, bere ezaugarriyek diela ta. Alegiye, autopista bat iteko mendi hori paretik kendu baebe eo kantera bat indebelako bertatik guk bergenun harriye atea baebe, harri hori gabe gerauko giñeke. Behin oinarriyek hartu beharreko formie hartu ta geo, honen gainien ipini berreko harriyek datoz. Harri hauek ezin ditube inoiz oinarriko harriyek ordezkau, hauek txikiyo izetiez gain eztatoz mendi egokitik eta. Naiz ta guk nahi izen. Harri haundiyen gainien jarri berreko harri hauen jatorriye ta ezugarriyek eztie horren zehatzak izengo, baino oinarriye iteko erabili ditugun harriyen ahalik eta antzekuenak eta inguguko menditakuek izengoie. Ingurue ezautuko baiteu ta harri horrek konfiantzei emango baitigu. Oinarte ezteu aipau, baino gaztelu hau eraikitzeko denbora epe bat daukeu ta horrek mugaukoigu erabili laikeun harri kantitatie eta kalidadie.

 

¨Pertsona gisa hazte¨ hau, oinarriz-oinarri, balorez-balore, irakaspenez irakaspen ematen jungoan hazte prozesu bat da. Berau oinarriyen gainien burutukoa. Pertsona bakoitzek jasokoitugun oinarriyek bat eta bakarrak izetiez gain, berauek jasokoitugun bidieke bat eta bakarrak izengoie. Ezindeu aukerau ezta aldaure. Alegiye, guri oinarri gatzuk trasmitiziez arduraberdeben pertsonak ezbaie gai hori iteko momentu zehatz hortan, oinarri gabe geratze gea. Behin oinarriyek hartu berreko formie hartu ta geo, hoyen gainien jungo gea jartzen jasokoitugun balore eta irakaspen danak. Irakaspen eta balore hauek inoiz ezingoebe gure baitan oinarriyen lekue hartu. Naiz ta guk nahi izen. Oinarriyen gainien jarrikoitugu balore, irakaspenak…etab-en jatorriye ezta horren zehatza izengo, ezta bidiere. Baino berauen bille noa jute gean asko baldintzatzeu oinarriyen jaso ditugun herramintak eta bidiek. Gure biziyek denboran muga bat dauke, honek mugakoigu eskura leikuen irakaspenan , balorien… etab-en katitatie eta kalidadie.

 

Oiñ bisualki sayako gea ekartzen adibide hau.

 

1go gaztelue, gaztelu perfektue da eta pertsona batek bizi osuen jaso laikena iruditzeu. Harri gorriyek familiyek trasmitiu beharreko oinarriyek die. Beste harriyek leku ezberdinetatik jaso diteun irakaspenak, baloriek…etab luze bat irudikatzeitube. Harri txikiyen posiziyo eta koloriere kontuen hartzekue da, batzuk oinarritik oso gertu daudelako eta beste batzuk berriz oso urrun, gure biziko fase ezberdinek irudikayez. Esan beharra dao gure oinarriyek gure biziko lenengo urtietan jasotzeitugula. Zenbaki bakoitzek harri gorri bakoitzei iteyo erreferentziye.

 

 

  1. gazteluen gauzie desoreka inda, honek oinarri batzun faltan sortu laiken desorekak irudikatzeitu. 2.3 eta 2.7ko oinarri eza. Naiz ta ondoren jasotako balore, irakaspen… etab-ak modu eta ordena egokiyen jaso.

 

 

 

  1. gazteluen, 2. gazteluen bezela bi oinarri faltaziez gain ondoren jasotako irakaspen, balore… etab-ak eztie modu eta ordena egokiyen jarri. Oinarri hoyek falta ditugula onartu hortik abiyau berrien eraikitzen, beste bertute bat indartzen sayau da 3.3 kasuen 3.4ri kenduta. 3.7 kasuen berriz, 3.6ko harriyek jarri die baino ezta lortu hau gora iyotzeik, harriyek lekuz moitzen gastau baiteu hazten behar genun energiye. Ondoriyoz 3.6re naiz ta oinarriyek ondo izen, hazte prozesue eztu guztiz burutu. Fase baten faltan gerau da.

 

 

Irudi hauekin ikustarazi nahi deuna harri gorriyen zentzue da, familiyena alegiye. Pertsonie bere inguru gabe ulertu ezin dan eñien, familiyek pertsonien eraikuntzan jokatzeun papela azalerau nahi da. Gure biziko lenengo fase hortan oinarrizko baloriek jasotziek daken garrantziye. Adibidez; gaur egungo ¨ohiko¨ famili bateko kidiek ezin diyobe belaunaldi berriyei talde bizitzie zer dan trasmitiu. Inork eztuta hori bizi izen. Horrek eztu esan nahi ezingoebenik inoiz taldien bizi, baizik eta lenengo onartu  inberkobe herramintak falta ditubela talde bizitza hori ondo eman ahal izeteko, ta geo herramintak lortu berkoitube. Desberdintasun bat dao berez jasotzeitugun herramintan (harri gorriyekin) eta guk eskurakoitugun herramintan(harri txiki danak) artien. Berez jasotako herramintakin ba berez ertengo liguke taldien bizitzie, natural, ta guk eskurakoitugun herramintakin berriz ikasketa konstante mouen planteau berkogenuke talde bizitza hori, ze berez eo modu naturalien ¨ohiko¨ famili baten eskeman reproduziuko genituzke. Dana da posible, bai, baino nundik gatozen jakin ber deu.

 

 

Eztakit nola jaso dezuten gazteluen pedradada hau, baino neuri baliyo dit konturatzeko gaur egungo gizarte zoro hontan familiyek dauken papela. Guri gustau eo ez danok gea famili bateko parte, eta seguru gure famili honek gauzak eztitula in guri gustauko liguken bezela o zeatik ez, gauzak oso gaizki inditul sentiu laikeu, baino jaso deuna onartu beste aukeraik etzagu geratzen. Kontestuen kokatzen asmau ber deu familiyen gertau dana. Pertsonie ingurukuek gabe ulertu ezin dan mouen, familiyere ezin da ulertu gizarteko egoerie ulertu gabe.

 

Bestalde bukau aurretik ¨pertsona gisa haztie¨ kontzeptuei buruz pare bat gauza esan nahiko nituzke. Iruitzezat kontzeptu hau gaur egungo gizarte idibudalista hontan gaizki ulertzie erreza dala. Pertsona bat jayo orduko talde baten parte da, gaur egun familiye otzeiteyouna. Ondoren lagunek iten jungoa pertsona hori, ikastolan, kalien, asanbleatan, lanien… Hau da, beti talde baten parte izetie bilaukou, hor sentiuko baitu ¨pertsona gisa hazteko¨ berditun herramintak jasokoitula eta hor sentiuko baitu taldekidiei bere herramintak baliyo diyobela eta azkenien taldiei baliyo diyola osotasunien, taldien helburuek bete ahal izeteko.

 

Hauxe zan dana nere partetik!!! Kritikau lasai hortako dao ta!!

 

Kontukomeri