…el  amor  es  gasolina  para  los  coches  que  somos
viejos prototipos olvidados por la razón mercantilista…

 Carlos Desastre

 

Gaur arte, KontuLepon aipatu izan diren eraldaketa marko, ideia iraultzaile eta proiektu guztiak ezinbesteko dute harreman sozialen eraldaketa. Kultura berri baten sorrera. Gizartea benetan, errotik, eraldatzeko (astintzeko) ezinbestekoa da aldaketak plano guztietan ematea. Lehenik eta behin, gure arteko harremanak ulertzeko modua aldatzea.

Aldaketa bat ezin da eman bestea gabe. Ezin dugu harreman sozialen eraldaketa erreal bat eman gaur egungo gizartearen markoan, eta ezin dugu gaur egungo gizartea aldatu lehenengo ez bagara gure arteko harremanak beste era batera ulertzen hasten. Noski, hau ez da egun batetik bestera emango. Baina gaurtik hasi behar da. Gure eskuetan dago elkarren arteko harremanak beste modu batean ulertzen hastea, kode berriak sortu eta hauek praktikan jartzea, eta batiz bat, harreman hauen sorrera eta indartzea ahalbidetuko duen marko bat sortzea. Kultura.

Elkartasuna, laguntasuna, zaintza… maitasuna? Hitz honi muga asko jarri izan zaizkio. Batzuek esango dute oso “kontaminatuta” dagoela. Egia da, maitasunaz ari garenean oso harreman afektibo konkretuak ditugula buruan: bikote harremanak, lagun gutxi batzuekiko sentitzen duguna eta gertuko familiarekin duguna.

Harreman sozialak errotik eraldatzeaz ari garenean biziko garen gizartean, sortuko dugun kulturan, aipatutako harremanetan berez ematen diren balore hauek de facto emango diren marko bat sortzeaz ari gara. Hau da, eraiki nahi dugun horretan, elkartasuna, laguntasuna, zaintza  eta maitasuna bezalako baloreak oinarrian biziko ditugu. Kontzienteki baina modu inkontzientean, transzenditu eta aurrera pauso bat emanez. Gu ezagutzera behartuko gaituen pausoa, baina gu ezagutzeko modu bereizi bat, besteengandik hasiko dena, kolektiboa. Kolektiboki garatzen goazen heinean, bakoitza bere baitan garatuko delarik. Honek, nahitaez, elkartruke harreman bat eskatzen du, erabat beharrezkoa, garapen indibidualerako eta garapen kolektiborako. Izan ere, indibidualismoan oinarrituriko gizarte honen kodeekin amaitzea dakar, pertsonen garapena, beren pentsamenduak, ezin dira indibidualismoan oinarritu. Finean, kolektiboaren bidez norbera ezagutzea eta garatzeaz ari gara.

Eta hau ez ote da, azken finean, maitasuna?

 

ZINE ZIKLO AMOROSUE:

Urtarrilak 18, osteguna, 21:00tan Gaztetxien.

The Lobster (2015) Yorgos Lanthimos