No podía hacerlo porque los presupuestos sociales de la constitución de la moral de clase y de su valor dentro de una clase- es decir, la igual orientación de los intereses individuales y de clase- solo están presentes en el proletariado. La solidaridad, la supeditación de los intereses personales a los colectivos, solo en el caso del proletariado coincide con el interés individual adecuadamente concebido.

György Lukács

 

Garai historiko (bueno, azken hau soilik gure aburuz, beste askorentzat baitirudi historiak esanahiri ez duela) likido batean bizi omen gara, non gure indarretatik haratago (eta gure konplizitatearekin, esan badaiteke) edifikatzen den bakartzen zein auto- bakartze egoera batera egokitu behar den politika erreala.  Historia alde batera utzi dugula esatean zera esan nahi dut; alde batera utzi dugula historiaren puntu honetara iristearen arrazoiketak, porrotak, garaipenak eta erreformak.

 

Azken mendea mundu mendebaldarrean “kapa ertainen” fenomenoaren bitartez ezaugarritu daiteke, azken hamarkadan dekadentzian sartu den eszenatoki soziala bada ere.  Ongizate estatuaren hastapenaren nondik- norakoak azalduko ditut testu honetan, ariketa historiko labur bat eginez, fenomeno honen amaiera suposatu zuen haustura iraultzailea aipatzearekin batera.

Politika erreala  XIX. mende amaieran sortu zen erreforma politiko eredua da, non estatu jakin bateko gizartearen gehiengoa erreforma konstituzional bitartez artikulatu zitekeen. Ongizate gizartearen hasierarekin erlazionatzen dugu  “Realpolitik” zelakoa, industrializazio basati baten eraginez ekoizpen ahalmen ikaragarria zuen Alemanian garaturiko mugimendu politiko gisara definitu genezakeena. Alemaniak zuen ekoizpen tasa munduko gainerako herrialdeekin alderatuz ikaragarria zen (Ingalaterra gainditu zutelarik 1890eko hamarkadan), baita bertatik ateratako etekina ere. Gizartearen proletarizazio egoera batean gertatzen da hau, non jaiotzen ari zen langile klase industrialaren aldarrikapenak eta antolakuntza ahalmena oso indartsua zen, SPD alderdi sozialdemokrataren inguruan bildurik. SPD ren indarra ahultzeko erabili zen lehen aldiz politika erreala, baina ordudanik sozialdemokrazia beraren aldarri historikoa bilakatu zen, baita estrategia politikorako elementu filosofiko- politikoa ere.

 

Kapitalaren zein ekoizpen- indarren hamarkadetako garapenaren ostean krisialdi ekonomiko larri bat bizitu zen Europan, honi eman zitzaion irtenbidea lehen mundu gerra izan zelarik. Krisialdi testuinguru horretan bi irtenbide zeudela ebatsi zuen Lenin iraultzaile Errusiarrak; langile klasearen heriotza masiboak burgesia nazionalen interesen defentsan edota klaseen arteko guda zibila forma nazional zein internazionalean. Elite ekonomikoen aterabidea bestelakoa zen, azpigaraturiko herrialdeetako etekinaren banaketa zen jokoan zegoena, herrialde txiroetako langileriaren zein nekazarien esplotazio basatiaren bitartez. Realpolitikaren garapena bideragarria bazen mundu Europarrean, azpigaraturiko herrialdeetako beharginen kalterako izango zen berau.

 

Sozialdemokraziaren barnean haustura suposatu zuen “ildo ofiziala” (alderdi sozialdemokratetako eskuin sektoreak) lehen mundu gerraren alde lerrokatzeak, langileen arteko elkartasuna haustea suposatzen baitzuen honek. Milioika langile hiltzera kondenatuak ziren munduko ekonomia arduradun nagusien mesedetan. Honez gain, herrialde garatuetako langileriaren eta herrialde txiroetako langileen arteko banaketa burutu zen, beharginen arteko elkartasunari indibidualitate abstraktua (burgesa) gainjarriaz.

 

Haustura historiko honetan elkartasun unibertsala garatu zutenak eratu berriak ziren Alderdi Komunistak izan ziren, zeinak guda zibil maniobrak burutu zituzten gaitasun errealak zituzten marko nazionaletan, langile estatua eraikitzea lortu zutelarik Errusian. Langileen arteko banaketa internazionalaren aurkako posizioak praxiaren bitartez borrokatu zituzten, Europa erdigunean (geopolitikoki funtsezkoa lur eremua zena) kapitalak bestelako aterabideen bitartez berretsi bazuen ere bere boterea (lehen mundu gerraz geroztik demokrazia liberalak eta estatu totalitarioak eratzen joan baitziren).

XX. mendea mundu mendebaldarrean Keynesianismoaren bitartez definitu dezakegu, estatu- nazio Europarretako biztanleriaren gehiengoak bermatuak baititu (edo bazituen, orain arte behintzat) subsistentziaren gainetik bizitzeko beharrezko dituen ondasunak. “Ongizatea” posible egiten zuen errealitatea ezkutatzen dugu askotan, berau inperialismoan aurki dezakegularik. Langile internazionalismoa noizbait existitu zen, baina garaitu ziguten, militarki eta eroskeria bitartez.

 

Testuinguru ekonomiko- sozialak hamarkada gogorrak opa dizkigu azpian gaudenontzat, hala diktatzen baitu kapitalaren legeak (bilakaera logikoak), erreskatatu ditzagun noizbait izan genituen altxor biziak.