Kolaborazioa: Kalekatu

 

Urteberri on! Urteberri on! Urteberri on… entzute deu egun hauetan baztar guztiyetatik. Urteberri on esateigue telebisiyotiken; egun zoriontsuek izen ber baitie hauek guztiyentzako: argi eruek edozein txokotan, papanoelizautako olentzero, jan-eana lepo, erosi errealuek, erosi perfumiek; sistemin kiratsa tapau berra dao nolabait, biziye lanin lagatze deunon izerdi usaye etzaiobe gustatzen antza…  Baldinbadakeu gastau pagaestrie oso-osoik ta ez badakeu dazkeun ahorro gutxi hoyei eman zapla ear bat.

 

Urteberri on! Urteberri on! Urteberri on… esateigue gure biziyen jabe diela uste debenak; instituziyotatik, errege jaunak, partido politikuek,   patronalak… Baloraziyo momentue izete baita honakue, ta ze nolako baloraziuek… Krisiye bukau dala, brotesh berdesh etabarrak… batzuk euskolabel ta guzti. Pena bat dakebe ordie, entzuliek eztula ezer xinixten. Zeba xinixtu ber deu ba?! Zoritxarrez beayentzat, krisiyen dinamikie ondo ulertu deu, krisiyena o hobeto esanda kapitalismuena, ta badakigu hemendik atea ber badeu gure kasaka izengoala ala eztala izengo. Keynes berpizten intentatzebenak e badie, ongizate estatue o holako zeozerren bila dabiltzenak piratiya galduek bezela, mapa natualik gabe itsaso zabalien kofre baten bila. Esanda bezela badakigu nun, noiz ta ze eratan bizi gean; badakigu zentru inperialistan, beste herrialde guztiyekin konpetiu ber debenez arazo larriyek dauzkebela plusbaliye bermatzeko. Horrek ekarri duna ta ekarrikouna begi bistan dao; enpresan deslokalizaziyuekin, benetako aberastasune (materiala, egunero ber diteun gauzak) betikuen poltsikun geratze zana (dirutan),  sortzeko kapaz ez dan hirugarren sektorien ta turismuen oinarritutako ekonomi antzu bat, guztiz dependientie, prekayue, itogarriye, nazkagarriye; ta hau guztiye geratzeko etorri da. Krisiyen seme-alabak gaitunk, hauxe bakarrik ezautu diñau ta ya eztiñau ezer xinixten, pentsau iteñau!

 

Urteberri on! Urteberri on! Urteberri on… esateigue, asko jota datorren urtikin bakarrik zentratzeko. Pentsau… a ez desirak eskau hurrengo urtea beira, hamabi mahats jan eta dana konponduko balitz bezela. Ez pentsau ez aurregi, ez atzegi… ur peligrosuek die hoyek. Obsesionau ezinezkuek dien edertasun ereduekin, alperritako izengoyen gauza material morduekin, printzipe urdin ta printzesa roxakin… Egunerokotasunin zentrau, jantzi muturrin karetie aurreko bi metro bakarrik ikusteko, inguruen pasatzeanakin ez enteratzeko, piztu tv ta ez sartu jaleotan. Bizi heu hire mixeriyetan irrifartsu…

 

Eta guk urteberri on bat opatzeizuegu benetan, krisi urteberri on, burruka urteberri on! Memoriye ezabatzen saiatzeyen hoyen gainetik aipau nahi det pasa dan 2017 urtie urtemugaz beteta eondala: 150 urte Marx dalako batek kapitalan lehen tomue atea zula, 100 urte iraultza bolcheviquiena, 50 urte Che  Guevara akau zebena, 50 urte ETAn V. Asanbleiena… eta auskalo zenbat gehio… izen dielako gea! Ta hain hurrutira jun gabere, gaurko egunetan Euskal Herriyen, oaindik aitziye garraxi ohiartzun batzuk ixiltasunin, argi izpi batzuk iluntasunin ta hortan gabiltxink sasi guztiyen gainetik eroriz ikasten!

 

Bereziki akordau nahi det urte hontan kapitalan eta bere dinamikan ondoriyoz jazartuta segitzeben danakin. Urteberri on ta animoik xume baino beruenak akau dizkiguen langilien senidiei,  etxeik gabe dauden ehundaka desjabetuei, lan indarran bakarrik dakenai, emakume zapalduei eta hil dituenan ingurukuei, bere denboran jabe ez danai eta nola ez ziega usteletan bahituta segitzeben presuei….  Hiltzen gaituen pozoinen esklabuei, orokorrin zapalduei ta burrukan dabilen guztiyei; ezerazan jabiei, geuri. Iñona eztana danona izengoalako. Eutsi gogor!!

 

Krisi urteberri on, burruka urteberri on nere partez ta kontulepon partez (atrebentziz), azken finien kontsumun, argiyen ta bestelako bonboardeo eskizofreniko hontatik haratago oporrak, lagunek, familiye juntatzeko garaie dalako, ondo pasau!  Ta ez ahaztu gauzak bere kasaka eztila aldatzen, eon hai lo ta jangoek mehe, jangoiau mehe.

 

Urte zarrai agurre, urte berriyei egurre!!!