Ahal dunak ahal duna, ta bestela Anaitasuna. Herrikoie

 

Jabetza pribatuei ta zuzenbidiekin honek dauken harremanai azkenengo bi artikuluek dedikau ta gero, oingo hontan, norbanakuen arteko harremanetako gatazkak nere ustez nola abordatzeien esplikau nahiko nuke.

Bi sujeton arteko harremaneta mugauko naiz, saiauez egoera jakin o konkretutatik eskapau ta plano orokorretik azaltzen erreproduzitzeiteun jarrerak, o ibiltzeiteun aitzekiyek, o naezuen bezela otsein.

Gaur egun, diferentziyek ditugun eozein egoeratan arazue ulertzie, ondokuen lekuen jartzie baino nahio deu folloi bat eukitzie. Ta ya arrazoie daukela onartzie baino… Zeba jokatze deu hola ta zeatiken?

  1. Eztakigu aitzen.

Inporta dun bakarra gure posiziyue defenditzie da; posiziyo hori da gure konfort gunie, gure ekintzai koherentziye emateion zutabie. Norbanakue “libre” danez nahi duna iteko ta pentsatzeko, hik nahi baen hori pentsau logikan funtzionatzie nahio deu, aurrien daukeunak esateunan arrazoiek aituta ta bere posturie identifikatzen sayatzie baino. Edukiyetan eman nahi eztan eztabaidan, formatan topatze deu ez aitzen jartzeko eskusie.

  1. Denboraik eztao

Aldamenekuen sentimentuek o pentsaerak ulertziek denborie eskatzeu. Ezta egiye eztaonik denboraik (geyegi re eztaon arren), baizik eta egoera komodo batetik inkomodoa pasatzeko goo putaik ez dakeu. Perezie. Gure egune aurreprogramauta daonien ta danok hain “independiente” bizi gean garai hauetan, “marroi” bat hartzie dala sentiu dezakeu bestien buruen ta bihotzien daona analizatzie ta egoeriek eskau ditzaken ertenbidiek diseñatzien jartzie, puntu komunek bilatzie…

  1. Hori inok ez du iten

Beste era batea esanda, eztaukeu baliabide teoriko ta praktikoik arazuei ertenbidiek ematen jartzie nahi izen ezkeo re, soluziyuek imajinatzeko. Telebisiyoko tertuliatatik, tabernatako txaskarrillotatik eta lanien, o ikastetxien o uniyen emateien egoeratan bizi deuna da pertsonak tratatzeko daukeun modelue. Sinple esplikauta, bizkarretik jardutie kutxilluek sartzen ta arpeira zuri jokatzen espezialistak gea (ze earra dan, esangou batek baino gehiok). Kasuik balientienien, aurrekuei gauzak arpeira esatie erabakita, bea zapaltzen saiauko gea; hori ezten hola, esajeratzen ai haiz. Hori ez huke inber, gaizki ai haiz. Zeatik ordie?…

  1. Nere orgullue ezta ikutzen

Hau da, batzuk eztaukebe inungo problemaik bestiek ze inber dun, nola inber dun ta noiz inber dun esateko. Bestiek, nahiz ta zeoze natuala esateko euki, bai bai bai esatetik harutzo jutiek suposatzeun konfliktue ez bizitzeatik, gauzak pasatzen uzteitube. Bere ustez dana dakinak eztu autokritikako denboraik hartzie planteatzen; ta hartzemau, orgulluek eztiyo uzten atzea eiten. Nayo enkistatzie ta fin del problema. Apaloue danak, zeoze gehio inber zuneko dudaz beteta eukikou burue, baino aurrea pausoik ezin du eman o eztu nahi eman.

  1. Ridikulue iten ibiltzeko ez gaude

Bildurre, oso lotuta dao egoera jakin baten (orokorra zein konkretue) posizionamentu konkretu bat hartzeko ezgaitasunekin, eta hau oso lotuta noraez ideologikuekin. Zein dan, zertan ta zertako ai dan dakinak, ezautzeitu ondo bere posiziyo hartziek dauzken ondoriyo ta inplikaziyuek. Halare egunerokuen, buruen o ahuen daukeun teoria o paja flamante hori praktika pasatzeakuen ein ditzakeun akatsan ondoriyuek preokupaukou gaitu, ta aurreapausue ematien ingoitugun akatsaatik sentiuko du lotsie. Azken finien, kontraeran dijunan gain eroikoa labeldun ardi beltzai dagokiyon etiketie, ta etiketa hori defenditziek sozialki eskatzeun nibela perfekziyotik gertu daonez, oso posible da ixilik gelditzie.

Laburbilduz, komodidadie da gure areriyue, bai pertsonan arteko harremanak ulertzeko ta gatazkan soluziyuek garatzeko orduen,  ta baita gure buruen garapenan bilaketan e. Testuinguru sozialak guztiz baldintzauta gaude: eiteitugun aukerak modu indibidualien einber ditugu, ta ondoriyuek e modu indibidualien jasan.

Horreatiken, autodefentsa mekanismo aurreikasiyek erreproduzitzie besteik ezta eite deuna. Azken finien,  mekanismo hoyek ta harreman eredu hegemonikue ondona repetitzeunak eamateu ta hemen premiyue. Gauzak dauden bezela lagatziek, obedientziyek, indar/botere erakustaldi zapaltzailiek…horrek dauke benetan baliyue gaur egun. Burue altxatzeunai, mallukaie, ta etxando ostias, eztayela geyegi harrotu.

Hori bai, premiyo horren preziyue, oso garestiye da. Edukirik gabeko edukiontziye izetie. Listill@ galanta, kanpoa beira elegantie (bien Ferrando), baino barru barrutik ondo dakina botatzeun iritziye o hartzeun posiziyuek momentuen bea salbatzeko bakarrik baliyo dula. Gero, bakardadien, etxea jun ta raiau ingo dana, beriekin ateatzie besteik eztulako lortu.

Akaso, putakume zikiñen bat bada, benetan gozaukou jokabide horrekin; eztet uste halare geyenok hau sentitze deunik. Arazue da barruen harra euki arren, gaizki sentiu arren, eztaukeula gure ulerkerie bapatien deseraiki ta berreraikitzeko formula magikoik. Indibidualizautako ta atomizautako pertsonan munduen, molekulaik ezin dala goizetik gauea montau. Trantsiziyo bat ezinbestekue da.

Neuri, geyenoi bezelaxe, bi aldetan eotie tokau zait. Etxea jun ta loik ezin hartu gauzak gaizki ein ditutelako, bakarrik naolako, o nerekin pasa ein dielako. Inpotentziye benetakue da hankie sartu dezula onartu ezin dezunien, ta tamainakue o haundiyoue eztabaida baten parte hartzea atrebiu ta hortzakaka bialtze zaituenien.

Denborie pasau hala gero ta garbiyo iruitze zait enpatia dala gaur egun galdu deun harremantzeko kualidade nagusiye. Guztiz normala, norbanakuen exaltaziyuek agintzeun garai hauetan. Izengo eztaba zaile bestien iritzi ta jarrerak ulertzie, eguneroko dinamikak nere burue bestiengandik babestea eamate banabe?

Zer in ordie hori ebitatzeko? Ze ni banaiz inportantiena, harreman komunidade eredu bat eraikitzie indibidualidadien kontra dijue, nere zati bat utzi ber detelako bestiei emateko. Hori hola ulertue dan bitartien, gatazkien soluziyue posturan gertutasune bilatzetik baino, hauek polarizatzetik pasako da. Beraz,

badakigu ze in, guazen gure ingurkuekin dakeun harremana indartzea. Baino indartzea benetan, egunerokuen dazkeun beharrizan materialak elkarrekin eskuratzeko apustu bat inez, mundu ulerkera propiyo bat sortuyez, sozialki dauzkeun gabeziyei aurre batea iñez, maitasune uletzeko modu berriyek sortuyez… ta hau dana hobeto bizi ahal izeteko apustu gisa ulertuta” (Kontukomeri, 2017)

Hurrenarte!

 

PD.: sentitzet atzeapena, arazo pertsonalak (eta ez drogak) tarteko, atzo ezin izen nun artikulue iyo ta.