Eskola vs. militantzia

“Batzuk egun batez borrokatzen dute, jende ona da hori.Urtebetez borrokatzen dutenak ere badaude, eta hauek, hobeak dira. Urte luzez borrokatzen dutenak daude, eta hauek oso onak dira. Baina badira bizitza osoan zehar borrokatzen dutenak, eta hauek ezinbestekoak dira.” Bertolt Brecht

Askotan galdetu diogu geure buruari eskolak zertarako balio ote duen. Kontua da guri ezer askorako balio ez badigu ere, beste batzuei askorako balio diela. Bertan erreproduziarazi izan dizkigute gizartearen funtzionamendua eta baloreak. Hori da hezkuntza, gizartean funtzionatzen ikasteko prozesua. Hezkuntza hainbat eremutan ematen da ordea, edo gauden eremu guztietan, hobeto esanda. Baina, ez da hezkuntza bera jasotzen eremu guztietan.

Sistemak bere gain hartzen ditu eta arautzen ditu eskola edota unibertsitate guztiak. Beste era batera esanda, berak nahi duen hori egingo da eremu hauetan. Beraz, kapitalak agintzen duen sistema honetan, kapitalak nahi gaituen bezala heziko gaituzte. Gure buruari jo eta ke ekin beharko diogu egunerokoan, lana eta lana, orain notak edukitzeko, ondoren matrikulatu ahal izateko, eta gero lan hobea izateko. Baina txiki txikitatik gure bizitzarekin zerbait egin ahal izateko konpetentzian sartuko gaituzte. Horrela funtzionatzen du sistemak azkenean… (Ze erremeyo?)

Etorkizun oparoa nahi badugu borrokatu behar dugunaren ideia sartzen digute, etorkizun oparoaren ideia indibidualizatuz, ordea, eta ez kolektiboaren baitan ulertutako etorkizun oparoa. Horren aurrean, zapalduok argi izan behar dugu gure funtzionatzeko era honelakoa bada, orain agintzen duen horrek markatzen digulako dela, ez duelako zalantzan jarriko duen eta borrokatuko duen kolektiborik nahi, ulertzekoa da hori. Bakandu egin nahi gaituzte.

Hala ere, hezkuntza ez da eskolan soilik ematen. Badugu sistemaren mugetatik irten nahian elkartasun borrokan lanean diharduten kolektiboak ere. Militantzia eremuak dira horiek. Gure bizitzez ulerkera desberdin bat lortzen dugu bertan, ni-tik gu-rako salto bat aurkitzen dugu.

Eremu hauetan lana elkarlana edo auzolana da; lehia bakarra, boterearekikoa da. Boterearekiko lehia horretan egiten dugun guztia, berau erreproduzituko ez duen ideien eta jarreran baitan egiten saiatuz, kritikaz eta autokritikaz. Elkartasunaren eta indibidualismoaren artekoa da gure militantzia hauetako lehia bakarra, eta ez gara partida irabazi arte geldituko. Unibertsitatean jasotzen dugun hezkuntza garestia izan ohi da, baina militantzian jasotzen dugunak ez du preziorik.

Quiero ver, la calle ardiendo, la gente en pie. Pelear por ello y por su futuro codo con codo. Quiero ver, la nueva aurora, el amanecer, en el que a nadie le falte de nada y todo sea de todos. Quiero ver, el viejo mundo caer y caer, echarlo abajo y barrer su legado. Cambiarlo todo. Quiero ver, a sus guardianes bajo nuestros pies, ver el que fue nuestro miedo en sus ojos. Sueño con ello.

8 Iritzi

  1. Gabi Milito

    2017-12-20 at 15:57

    Sentitzet denboraik hartu ez izena euskaratzen, testu originala frantsesez leoke:

    “Una militante lúcida y en absoluto resignada ofrecía recientemente un testimonio bajo pseudónimo:
    «Hoy sé que el militantismo desinteresado no existe. Nuestra educación, nuestra escolarización, nuestra familia, el mundo social en su conjunto, rara vez hacen de nosotros personalidades abiertas y serenas. Cargamos con heridas, con cuestionamientos existenciales, con expectativas relacionales, y entramos con todo este ‘bagaje interior’ en la vida militante. A través de nuestras luchas todos vamos en búsqueda de ‘otra cosa’, de gratificaciones, de reconocimiento, de poder, de relaciones sociales y amistosas, de calor humano, de un sentido que darle a nuestra vida. En la mayoría de los militantes, esta búsqueda de gratificaciones sigue siendo bastante discreta, no ocupa todo el espacio. En algunas personas, hay que decirlo, ocupa un espacio desproporcionado. Todos tenemos en mente ejemplos de militantes que monopolizan sin parar el uso de la palabra o que quieren controlarlo todo, otros que se exhiben o actúan permanentemente en el registro afectivo, otros en fin especialmente susceptibles, muy agresivos o perentorios en su manera de expresarse… (…)

    Según lo veo, multitud de conflictos aparentemente políticos enmascaran conflictos de ego y de personas. Es mi hipótesis y no tiene por qué ser acertada. Pero por mi experiencia tengo el profundo sentimiento de que en las reuniones, las movilizaciones, las organizaciones contestatarias se pone en juego ‘otra cosa’ que no es la lucha propiamente dicha; un verdadero teatro humano con sus comedias, sus tragedias, sus galanteos, que demasiado a menudo hacen que pasen a un segundo plano los objetivos políticos que se supone deben unirnos». Este país es un suplicio para las almas sinceras”.

    Militatzie bizitzetik separautako esfera bat da heiñien, militantziye gezurre da, hots: politikie. Militantiek politiko potentzialak die.

    • Hau kastellanoz, oin dala gutxi CNTko eztabaida ekarpen bat. “‘Contra’ el anarquismo”.

      http://lasoli.cnt.cat/16/11/2017/opinion-contra-anarquismo-aporte-debate-sobre-las-identidades/

      “Esta escisión entre el mundo militante/identitario con la centralidad de la vida y sus necesidades son un obstáculo a superar; debemos operar un desplazamiento necesario hacia otro eje de coordenadas, y basar nuestra organización en lo verdaderamente político, es decir, en construir otras formas de vida junto con las personas que nos rodean. Esta escisión también es lo que permite que muchos militantes puedan abandonar la lucha al mínimo atisbo de duda individual y “retirarse”, ya que su actividad no gira en torno a aspectos centrales de la vida. Tan solo esa exterioridad con respecto a la vida puede permitir que eso sea posible. De lo contrario, no podría retirarse de aquello que vive cada día. No puede haber una esfera militante o identitaria y otra esfera apartada que corresponde a “la vida”; nuestra tarea es disolvernos, pasar desapercibidos, organizarnos en base a las necesidades de nuestras vidas y colectivamente poner en práctica nuestras aspiraciones”.

    • Diego Milito

      2017-12-20 at 17:06

      Batzuek pentsatzen dute mundua 1968an sortu zela (justuki komunismoaren posibilitatearen gainbeheraren garaian), militantzia sindikalista profesionalaren edo politikari liberatuaren zantzuekin soilik ulertzen dutelarik )uste dut justuki gure herrian militantzia erredukzio etiko horren bitartez karakterizatzea errespetu falta dela).

      Dena den, kezka justua delakoan nago, baina Euskal Herriko testuinguruan (historia pixka bat eginez gero) militantziak kontzeptu gisara hartu duen zentzu orokorrak bestelako ulermen etiko bat ezkutatzen duela. Borondatezko konpromezu kolektibo baten zantzuak hartu ditu militantziak Euskal Herrian, bizitzaren osotasuna (eta ez parte aislatua, hortik zure kezka) komunitate politiko baten baitan kokatu delarik. Hutsune nabarmenak izan ditu borroka komunitate honek (ez dut uste koherentzia etikoa denik gure jomuga), baina lurralde honetan aurrera pausu posiblerik badago (komunitatea osotasun baten destituzio gisara ulertu nahi badugu) iraganak eman dizkigun irakaspenak gure egin beharrean gaude. Jendearekin lana egin nahi badugu, historiatik ikasi nahi dugulako da, eta horretarako kalea behar da zapaldu.

      Gainontzekoa, akademizismoa besterik ez, aparientzia erradikala badu ere.

      • 68ye militantziyen, esfera separauen ta kosmobisiyo komunistan jarraipena dala iruitze zait nei (langile klasie-burgesiye dikotomiye hauspotzeulako), ta oso akademizistie; iñundiken ez eredu berritzaille bat militantziyen esferan. Baino ulertzet nundik zuzen. Azaldu dezun zentzuen ados, oso interbentziyo ona iruitu zait zurie.

        Halare, ta beti iñoi iñolako lekziyoik eman nahi gabe, eztait ba ez otean garaiye euskal-militantzi historikue desfetitxizatzeko. Gixa hontako hausnarketak komunien jarri bakoitzien zeñek ditun enkartzelau gehiyo lehiaketa baten bukau izen det. Eztet uste hori danik bidie. Askotan uste izen det, modu hortako eztabaidan ostien, kartzela jun beherko deula jendien aurrien zalantzak planteau ahal iziteko zilegitasune lortzea. Kartzeliek redimiuko naula askotan pentsau izen det, ta zenbatetan amestu barruen naola! eztet nahi konparaziyotan sartu…

        Iruitze bazaigu benetan euskal militantziye holistikue dala, osue, biziye ordezkatzeuna, ba ondo. Ordun militantziye ez litzeke problemie, biziye bea baizik, oso gutxi baitie biziye bea borroka honest bezela planteau debenak. Lakabe bat, ogruek jarri bezela. Loiola bestie, Arrigo bestie eta abar asko eongoie eztakixkitenak.

        Zaille da, danok gaudelako hezurreaiño oparotasun gutxieneko baten nezesidadien. Hortik bildurrek. Hotzan bildurre, bakardadiena, gosiena, familiye euki ta aurrea atea beherrana… Militantziye gazte-esfera murriztie beak erabat bildurtze nau, esan nahi baitu, ya gazte eztanak biziz aldau laikela, militantzi oso hori (zure ustetan) utzi.

        Balorien kritikie lanan kritikie baldin bada ta lanan kritikiek amaitu beherko balu lan-uzte saiakera baten (Lakabe, Loiola, Arrigo), zentzuik eztauke Unibersiade-ikaslien-militante-kuadrilliek eta abarrak. Ta are gutxiyo gazte izaerien ta beai lotutako militantetzan hauspotziek… Gaztetasune bai, hoixe, biziyen separaziyue.

        Planteamentu hauek erabat tristetze nabe. Erabat bildurti ta daonai itsatsita ikuste naizelako, gaixkiyei pegauta. Ta iruitze zait gauza hauek ez baitugu planteatzen kontzeptu fetitxiek alde batea utzita, umill, ez geala gu geu askauko, ta are gutxiyo ingurue hobetu; gezurretan segiu bakarrik ingo genukeela… Ogruek bialitako Lakabeko andriek aitortu bezela.

        • Diego Milito

          2017-12-20 at 19:44

          Nahiko ados gatxaudek, usteiat hire metoduek (fenomeno sozialak aztertzeko moduek, ontologiyek) intiutibotik gehiegi dakela, eta guzti horrek elebazio bat behar dula (zientzira elebaziyue, bestela norbanakuen kontzepzio burgesien erortzeko arriskue ortxe zeok). Guzti hori ikaxita eta sistematizauta zeok, nola objektibizatzean kapital harremana gizarte kapitalistan, ekibalentien arteko erlaziyuen bitartez. Metodo hau ukatzie pena bat dek, horrekin eztiau nahi eraiki “MARX”-en gaineko fetxitxe berri bat, baino gizarte burgesan suntsipeneako armak emate bazixkiguk ba zergatik eztixkiau guretzat hartuko!

          Bestetik, langile klasien inguruen hitzeiteanien bereiztu beharko genituzte indibidualitatien bi kontzeptu, eta hausnartu ere “asociacion de hombre libres” gisara definitzen degunien komunismue zerren inguruen ai gean hitzeiten.
          Langile klasie subjektu konziente gisara ez litzateke izate sozial eta bizi artikulaziyo konkretu baten erreprodukziyue (egun martxan daona), baizik eta horren gaindipen erreala. Klase kontzientziye ezta hainbeste kapital harremanien (bizi artikulaziyuen) ematen dan barne- guda bat, kapitalan tendentziyen barne logikan ikasketa baizik, jakiteko zein izan daiteken agente aktibue nobanakuen arteko eraldaketa integraleako (komunismoako). Eraldaketak totala behar du izan, pertsonan arteko harremanak goitik behera (behetik, horizontalki)aldatuz, destituziyo gisara defini genezake hori (kontzeptu horren gainien nere dudak baldin bazazkeat ere). Anaitasun harremanei elkartasun harremanak gehitu beharko genixkoan nere aburuz, esfera bakoitze zertan datzan ongi aztertuz.

          68ko maiatzana esate nianien esan nahi diatena dek ezin dala data horren aurretiken ematen dan langile mugimenduen histori guztiye Stalinismuen karikatura batea mugatu, are gutxiyo erregimen Stalinistak suposatu zutenaatiken tradizio marxista oro ukatu; kapital sozialaren fenomenue (biopolitakaren hastapen gisara definitue historikoki) iada definitue geratzen da tendentzi orokor gisa Marx-en orrialde ezkutuetan, kapitalan subsuntziyo formaletik errealea pasatzen danien gizartie (fabrica social).

          Nahiko ados gatxaudek, eta usteiat ikertzeituken hainbat kontu behar- beharrezkuek diela subjektibaziyue pentsatzeko, baino hire ikerketie mugatue dala usteiat, intuiziyo utsetik pasatzen ez dalako. Karikaturatatik haratago ekonomia politikuen kritika ikertzie ezinbestekue hiruitze zitek, eta usteiat bateragarriye dekela manejatzen dituken hainbat hipotesikin (ez guztiyekin).

          Ondo ibili!

          • Ikasle bat

            2017-12-20 at 20:01

            Ados Diegok esateunakin.
            Nik ustet balorien kritikiek etsaye ezautzie esan nahi dula, bean esentziye ezautzie, jakin dezagun ze maniobra eta tendentzi euki ditzaken. Metodue intuitibue bada, ezingo ditugu kategorian determinaziyuek modu argi batien bereizi, konfuziyuen eroyez. Etsaye ezautzie, beraz, ez ditzagun gure muturrekuek mamu bati zuzendu (edota gure kontra). Azken helburue etzan izango lana uztie, baizik eta gure lana ez izatie modu zuzenien gure etsayen boterien ekoizpena. Hau da, beste logika sozial bati erantzungo dion lan-sistema bat eratzie.
            Honekin eztet esaten goro aipa dien lan-uzte saikera hoiek baliogabiek dienik, jutxtu kontrakue, ezinbestekue, bñ eztie ematen baldintzak militantzie osuek hortako hautue hartu dezan.
            Beraz, helburu horri beira jarduteun unibertsitate-ikaslien-militate-kuadrilliek zentzue dake. Momentuz, igual, eztie emango espazio hortan azken helburue lortzeko baldintza objektibuek, bñ baldintza subjektibuek (klase kontzientziye: gure klase baldintzaren kontzientziye) eratzeko bai , eta gaurdanik.

            ondo izan

          • Gabi Milito

            2017-12-20 at 20:59

            Klase bakarra dao munu hontan, ta beau da petit-bourgeosie-ye. Bai BEA izen nahi dalako, eo bai BEAK izen nahi dulako. Klaseipeko komunismo batek esan nahi du, ordun, petit-bourgeosiye erauztie. Guk gure burue garbitzie. Etsaiye hi heu haiz. Ta hortaz enteatzeko eztao metodo beherrik. Metodue zea dek, e, “ilimitado limitante” hori, Filolaok esango zian bezela. Jakiñe, ezerreza ta osotasunen artien normala neurkaitzek bildurre ematie. Tarnac, Lakabe eo Loiolan bizitzeko etzeok Marxen linea bat berreskurau beherrik. Nik jakin nahi diatena dek ea goizeko xeiretan zeiñ jaikikoan lurre lantzea ta traktorie arreglatzea. Ea atrebiuko algean. Ta ea rollo ona eongo aldan gure artien ta gustua biziko ote gean emandako pausu bakoitzek sufrimenduik eragin gabe.
            Marx beharrezkue dek merkantziyen autoridadie somatze eztun ziudadeko gazte hasiberriyentzat. Ontologiye orotarikue dek, ta Marxena bat ta zehatza: gizaki komunitaiuena. Ba ondo, bazaudek gehiyo.
            Eongoaituk laiste. Onena opa iat, Diego, anayek gaituk, hi. Ta hirire bai, ikasle.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo