Kolaborazioa: Azpeitiko Gazte Batzuk

Aktibitate politikoaren erlazionatutako bi errepresio kasuren gaineko berriak iritsi zaizkigu aste honetan. Frantziar zein Espainiar estatuko tribunal zein epaileetatik iristen diren berrietatik ezer onik espero ez genezakeela jakinik ere, Josu Urbieta “Pow” Azpeitiarraren zein beste hiru Euskal preso politikoren aurkako auzian berretsi da epailea, Azpeitiarraren aurkako 16 urteko zigor sententzia mantentzen delarik. Zazpi urte daramatza Azpeitiarrak espetxean, eta oraindik ere zigorra bost urte eta erdi pasatxo luzatuko zaio aldaketarik ez bada behintzat. Euskal gatazkari dagokion testuinguru politikoak biraketa nabarmena eman duen honetan sententzia politikoetan aldaketarik ezin nabarmenduta aurkitzen gara, Euskal preso politikoen aurkako zigor kondenak eta dispertsioak abian jarraitzen baitute oraino. Espetxe politikan aldaketa garaiak nabari dira halere, eta bada epe motzean gauzatu daitekeen esperantzarik. Dena den, estatu estruktura errepresiboaren kritika egitea egokituko zaigu urratsak aurrera eman nahi baditugu.

Bestalde, Madrilgo auzitegi nazionaletik iritsi zaizkigu berriak; izan ere, urte honetako martxoaren 11an Iruñeko alde zaharrean buruturiko manifestazio batean Oreretako 4 kide atxilotuak eraman zituzten, astelehen horretan bertan Iruñean horietatik 3 espetxeratuak izan zirelarik (4. adingabea baita). 8 hilabete eta gero baldintzapean askatu zituzten Oreretarrak, eta azken hauetaz gain beste 18 gazteren aurkako epaia ireki zuen Madrilgo estatu auzitegiak, Carmen Lamela epailearen gidaritzan. Harriduraz jaso ditugu aste honetako berriak, izan ere 21 epaituetatik 11ren aurkako kasuaren artxibaketa (absoluzioa) agindu du auzitegiak. Pozarren jaso dugu berria, argi izpi bat balitz bezala, nahiz eta Beasaingo gazte batek, Oreretako 4ak eta adingabekoek epaituta jarraitzen duten. “Exaltazio terrorista” eta autoritateari atentatu delituei aurre egin beharko diete, urteetako espetxe zigor eskaeren eskakizunei.
Besterik gabe, estatu aparatu errepresiboaren aurkakotasun zuzenean berresten gara, elkartasun beroena adierazten diegu POW- ren senide eta gertukoei, eta baita Madrilen epaituak izango diren gazteei ere. Errepresioaren aurrean indarrak batzea dagokigu, keinu txikietatik elkartasun dinamikak bultzatzera bidean.
Besarkada bat errepresaliatu politiko guztiei, amnistia osoa.

*Aipaturiko errepresio kasuen gaineko informazio gehigarria atxikituta hemen:
POW
http://uztarria.eus/aktualitatea/1513195944
http://uztarria.eus/aktualitatea/1513353171
21ak
http://topatu.eus/edukia/21ak-askeko-hainbat-auzipetu-absolbitu-dituzte