Estatua eta iraultza. 3.0 Botere burgesa eta herria

”La conciencia unitaria del proletariado se ha formado o se está formando a través de la crítica de la civilización capitalista, y crítica quiere decir cultura, y no ya evolución espontánea y naturalista. Crítica quiere decir precisamente esa consciencia del yo que Novalis ponía como finalidad de la cultura. Yo que se opone a los demás, que se diferencia y, tras crearse una meta, juzga los hechos y los acontecimientos, además de en sí y por sí mismos, como valores de propulsión o de repulsión. Conocerse a sí mismos quiere decir ser lo que se es, quiere decir ser dueños de sí mismos, distinguirse, salir fuera del caso, ser elemento de orden, pero del orden propio y de la propia disciplina a un ideal. Y eso no se puede obtener si no se conoce también a los demás, su historia, el decurso de los esfuerzos que han hecho los demás para ser lo que son, para crear la civilización que han creado y que queremos sustituir por la nuestra.”

Antonio Gramsci

 

Orotariko bonbardaketa bat jasaten dihardugu, pentsamenduak nahaspilatzen zaizkigu eta zaila zaigu buruan nahasirik dabiltzan ideiak errealitate markoarekin egokituz ordenatzea, ikusgarria denak ezkutuan den oro itsutzen baitigu. Jakina dugu blog honetako irakurleok ordena sozial zehatz batean aurkitzen dugula gure existentzia, eta ongi ordenatzen ezin ditugun arrazoiak direla medio guztiz desorekatua den errealitatea dela berau. Arrazoi ezberdinak aurkitu ditzakegu horretarako, pertsonen oinarrizko ongizaterako baliabideak eskuratuta eduki ditzakegunontzat miserablea da sistema pertsonen arteko harremanetan eragiten duen eredu hiper- indibidualizatu eta berekoia dela eta, eta galde iezaiezue epai moral zein etikoen inguruan miseria gordina bizitzetik- eta bizitzera datozen etorkinei (munduaren zati handienari).

Politikaren lehen definizioa egin ahal izateko guk osatzen dugun kolektibitatearen interesak zerrendatu beharra ditugu, gure burua ezagutzea ezinbestekoa baitzaigu aurkariaren armak identifikatu ahal izateko. Iraunkorra den guda- zibil egoera batean murgilduak gara harreman kapitalistek osoki dominaturiko lurraldeetako kideok, hiper- ideologizatua zein politizatua den errealitate bat pairatzen, norbanako gisara gure bizipenetatik abstraituak diren kategoria gisara hausnartzen baditugu ere. Berekoikeriaren hauspotze basatia formulatzen da gizarte kapitalistan, norbanakoa jabetza eskubideaz determinatua, gainontzeko norbanakoetatik banatua, gizartearen mediazio orokorrerako elementuen bitartez konektatua soilik (diruaren bitartez). Ekintza politikorako marko burgesak ere indibidualitate kontzepzio zehatz honen mistifikazioan besterik ez du laguntzen, berdintasunaren fartsa espektakulo bidezko ariketa soziologikoen bitartez eraikitzen delarik, parlamentuetatik hasi eta udal administrazioetaraino. Antolakuntza politikoa gizartea harremantzeko kodifikazio forma berdinak martxan jarria; diruak eta bere atzetik ezkutatzen den jabetza pribatuaren sistemak.

Honela, politika errealean (instituzionalean, formalean…) murgilduta dauden agente politikoak gaitasun administratiboen errebisioa borrokatzen dute, ezkerreko instituziogintza (herrigilea) edota zuzenean neoliberalak diren erreformak borrokatuz. Demokraziaren joko- arauetan murgiltzen da borroka instituzionala, mailaketa soziala existitzen den gizarte batean soilik forma hartzen duten kontzeptuen arteko borroka mediatikoa burutuz.  Ezker mugimenduak hegemonia gisara izendatu du esanahi burgesen azpi- esanahiaren inguruko borroka, dirudienez Italiar komunista bati lapurtutako esanahi politikorik aberatsena balitz bezala. Kontzeptu osoki burgesen legitimazioa (adibidez; demokrazia, erabakitzeko eskubidea, giza eskubideak eta abar luze bat) ez zen Gramsciren jokamolde politikoa inondik- inora, azken honen helburua pentsamendu burgesa gainditzen zituzten kontzeptuen legitimazioa eskuratzea baitzen, kultura Komunista bat eraikitzea.

 

Herri kontzeptuaren atzean ezkutatzen dena berriz interes errealen arteko talka ikaragarri bat da, kapital harremana epe ertaineko optika batekin ikusteko gaitasuna badugu behintzat (tendentzia gisara). Erroko eraldaketa soziala aurrera eraman zezakeen subjektu historikotzat (Alemaniar filosofia klasikoaren jarraipen gisara) langile klasea definitzea ez zen duela 150 urteko asmakuntza kasual bat izan, gizarte harremanek forma kapitalistan hartzen duten konplexutasuna aztertzearen ondorioa zen; gizarte honetatik materialki kaltetuak zirenak soilik identifikatzen baitziren iraultza soziala (ez demokratikoa) burutzeko eragile posible gisara. Herri kontzepzioaren atzean nekazariak zein indigenak ere kokatu ditzakegu, XX. mende hasieran mundu mailako (eta baita Europako hainbat lurraldetan ere, Errusian adibidez) biztanleriaren zati handi bat betetzen zutenak, baina zenbat nekazari ditugu Euskal Herrian XXI. mendean? Zuzenean edo zeharka kapital harremanak posizio sozial pribilegiatuetan kokatzen duen oro ez da interesatua izango logika sozial kapitalistarekin haustera, denbora pasatu arren (eta kontrakoa esanda ere) errealitate hau etengabe objektibizatzen zaigularik.

Pesimismotik urrun, eta egia teorikoa praktikan frogatzen dela jakinik (honela soilik bilakatu baitaiteke zientzia), badugu hainbat esperientzia historikoetatik zer ikasia. Egolatria orokortua den eta banaketa zibernetiko baten momentu historikoan aurkitzen dugu gure burua, baina arazoak latzak izanik ere elkar aurkitzeko formak sortzen dihardugu etengabe. Ikuspegi mugatua dugu oro har, karaktere fetitxistak gainditzeko ahalmenik ez baitugu nolanahi eskuratzen, antolakuntza bitartez ez bada behintzat. Dispertsatuak diren potentziak konektatzea da garaiko erronka, komunitatearen kontzepzio berriak eraikiaz (nazio- estatutik haratago, baita estatu forma Sobietarretik urrun), botere bilakatuko direnak soilik kapital harremana ez erreproduzitzeko gaitasuna badugu. Komunitatea bere momentu ezberdinetan, humanoa den komunitatea identifikatzera iristen garen momentura arte (komunismoa), konexioan kapital harremanaren pean bizi garen ororekin. Ekoizpen forma berriak eraikitzea bada erronka, baina baita politikoki gailentzeko gaitasuna izatea ere. Etsaiaren joko zelaia erabiltzea egokituko zaigu agian, baina enesmitatean sakontzeko bada soilik, gure autonomia operatiboa (eskala guztietan; sozialki, ekonomikoki, politikoki) indartzea baita erronka, inor bidean utzi gabe.

 

 

Maquiavelok zioen (XV. mendearen amaieran, XVI. mende hasieran) printzea soilik iraunarazi eta indartu zitekeela baldin eta herriaren parte bazen, bere interesak eta herriarenak konexioan bazeuden. Atera ditzala bakoitza bere kontuak.

 

“No querria (…) que se me imputase la presunción de que siendo bajo y de condición inferior, ose, sin embargo, discurrir del gobierno de los Príncipes y dar reglas sobre ello: porque como aquellos que dibujan los paisajes se colocan en la parte inferior de la llanura para contemplar el aspecto de las montañas y de los lugares elevados, y se encaraman sobre éstos para contemplar los lugares situados en lo bajo, del mismo modo para conocer la naturaleza de los pueblos conviene ser Príncipe, y para conocer bien la de los Príncipes, conviene ser del pueblo”

 

Nicolas Maquiavelo

 

3 Iritzi

  1. blog jatorra

    2017-12-14 at 12:14

    (Hauxe zan iruzkin osoa, ordenatuta)
    BOTERE BURGESA ETA POTENTZIA HISTORIKOA

    ”Si hubieseis advertido los designios y procedimientos de este católico rey, no os maravillaríais tanto de esta tregua. Este rey, como sabéis, desde poca y débil fortuna, ha llegado a esta grandeza, y ha tenido siempre que combatir con Estados nuevos y súbditos dudosos, y uno de los modos como los Estados nuevos se sostienen y los ánimos vacilantes se afirman o se mantienen suspensos o irresolutos, è dare di sè grande spettazione, teniendo siempre a las gentes con el ánimo arrebatado por la consideración del fin que alcanzarán las resoluciones y las empresas nuevas. Esa necesidad ha sido conocida y bien usada por este rey: de aquí han nacido los asaltos de África, la 35división del Reino y todas estas variadas empresas, y sin atender a la finalidad de ellas, perchè il fine suo non è tanto quello o questo, o quella vittoria, quanto è darsi reputazione ne’popoli y tenerlos suspensos con la multiplicidad de las hazañas. Y por esto fu sempre animoso datore di principii, fue un gran iniciador de empresa a las cuales da el fin que la suerte le permite y la necesidad le muestra” (Maquiavelo a Vettori, 1513”)

    Horrela dio maquiavelok Fernando Catolico-aren gainean idatziz. Ez al da hau, burgesiaren boterearen oinarri berdina? 1513an… La burguesía, esa gran ‘iniciadora de empresas, a las cuales da el fin que la suerte le permite y la necesidad le muestra.’ Qué importa el fin? Teleología abierta y contingente, pero dinámica de potencia ampliada necesaria. Zergatik? La burguesía, ‘ha tenido siempre que combatir con Estados nuevos y súbditos dudosos, y uno de los modos como los Estados nuevos se sostienen y los ánimos vacilantes se afirman o se mantienen suspensos o irresolutos, è dare di sè grande spettazione, teniendo siempre a las gentes con el ánimo arrebatado por la consideración y el fin que alcanzarán las resoluciones y las empresas nuevas.’ Lo que vale para los ‘estados nuevos’ vale para su contenido: ‘Las nuevas clases’.
    Burgesia: berrikuntzaren klasea. Ekoizpen kapitalista: berriztapenaren motore, dominazioaren giltza. Berrikuntza: burgesiaren arma politiko zentrala. Fernando katolikoa: errege de facto modernoa, il principe moderno, teknologia politiko modernoaren jakitun. Amerikaren konkista hasita, nekazal iraultza garatuta, eta komertzio orientala martxan: ekoizpen indarrak, eta ekoizpen erlazioak, alegia.
    Ekoizpen erlazioak, ekoizpen indarren bultzadak eraturik. EKOIZPEN ERLAZIOEN MAMI POLITIKOA: berrikuntza: kolonizazio masiboak; teknologia aurrerapena; medikuntzaren garapena; indar militarraren hazkundea; zientziaren, filosofiaren eta arte ederren garapena; estatuaren eta fiskalitatearen eraikuntza…
    Horrelako mundu batetan, nolatan pentsatu subordinazio sinkronikoarengan? Nola norabideta energia soziala iraultza estrukturalerantz, eta ez hazkunderantz? Soilik krisialdi momentuan baina, berehala: nueva empresa, nuevo suspense, nuevas expectativas. Ekoizpen indarren garapen potentzialak ekoizpen erlazio modernoak, komertzioaren legeak, balioaren formak zaharkitu arte, barne mugekin topo egin arte. Eta horretan gaude; klase zapalkuntza sinkronikoa potentzia masibo diakronikoak estalia.

    Modernitatea, tenporalitate historikoaren bizipen burges gisa, teknologia politiko burgesa da, ekoizpen indarren garapen burges materialak eraturiko teknologia politikoa. Estatu burgesa, bere partetik, dominazio teknologia ekonomiko-historiko horren islada politikoa baino ez da. Baina potentzia politikoa ez dauka burgesiak estatuaren baitan. Ekoizpen erlazioen potentzia ekonomikoaren baitan baizik. Ekoizpen indarren garapena bere eskuetan duelako, areriorik gabe.

    Partida martxan da.

    • DavidRiazanov

      2017-12-14 at 14:58

      Berpizkundea modernitate kapitalistaren hastapen forma gisara ulertzen dut, pentsamendu filosofiko berriarekin batera, dagokion arrazoiaren forma eratzen duelarik. Maquiavelo garaiko politikari garrantzitsuenetako bat dugu, harreman eredu burgesa politikoki antolatzeaz arduratu zena. Estatu forma berria antolatzearen erronka zuen, baita berau iraunaraztearena ere. Printzipe modernoaz aritu zitzaigun 1920-30 eko hamarkadan Gramsci, kapital harremana gainditzea izpide zuen politika eraketaren inguruan, garaiko erronka kultural zein politikoen aurrean komunismoa berretsiaz. Burgesia “berriaren” bizkortasunaren espresioa dugu Maquiavelo, politika artelan gisara definituta (ekoizpen harreman zehatz batzuen bitartez martxan jarria, noski).

      Bestetik, zerri egiten diozu erreferentzia teknologia-ekonomiko-historikoaz diharduzunean? Gehiegi entzun gabe dudan hiztegia baita niretzako pentsamendu historikoari erreferentzia egiteko.

      • Bai, arazo teknologikoak izan ditut blogarekin.

        Nire asmoa zan, makiabeloren eskutitz horren iruzkin baten bitartez, burgesiaren botere politikoaren iturri historikoa ikustaraztea, estatuaz haratago doana. Noski, erlazio ekonomikoetan dago bere botere sozialaren iturria. Baina burgesiaren boterearen mekanismo historikoa, ordea, makiabelok ‘intuizio’ gisa antzematen du eskutitz honetan, Fernando katolikoaren jokabideaz mintzatzen. Berrikuntza, ekoizpen indarren garapenaren promesa, eta gauzatzeko gaitasuna, alegia.

        Potentzia politiko diakronikoa, historikoa, da burgesiarena: ekoizpen erlazio kapitalistek ekoizpen indarrak garatzeko daukaten potentzia da burgesiaren botere esentziala, las cartas marcadas para el juego, a edo b, beti birsortzen dira erlazio ekonomiko berdinak, soldatapeko lana, kapitala, libre enpresa, estatu burgesa, euren potentzialtasun historikoa agortu arte. Potentzia politiko sinkronikoa de fakto, (estatua eta zuzenbidea, kasu), dinamika historikoaren ondorio dira.
        Botere politiko historikoak sortzen ditu botere politiko estatal zehatza eta zuzenbidearen forma. Modernitatearen tenporalitate ereduak (eredu ekonomikoak) determinatzen ditu, funtzio gisa, estatuaren eta zuzenbidearen esfera.

        Plusbalioaren ekoizpenak berrikuntza eta garapena sortzen diharduen bitartean, estatuak zein zuzenbideak esfera instrumentalak izango dira, gaindiezinak. Estatuaren eta zuzenbide burgesaren kontrako talkek ezingo diote heldu benetako dinamika politikoari: berrikuntza eta garapenaren gauzapenari. Garapena, hau da: merkatu mundialaren dilatazioa, biztanleriaren hazkunde etengabea, teknoligiaren garapena, indar militarraren hazkundea, espazioaren kantzelazioa eta distantzien murrizketa, etab. Estatua suntsitu eta berehala birsortuko da han, edo hemen. dinamika ekonomiko historiko kapitalistak berak birsortzen ditu bere momentu politikoak.

        Horregatik makiabelok Fernando katolikoaren azpian dagoen klase komertzial eta konkistatzaile berriaren botere historikoa ‘intuitzen’ du eskutitzean. Fernandoren botereak ez datza garaipenean, edo erabaki egokian, edo indar militarrean: garapenaren eta enpresa berriaren suspensean baizik. Eredu historiko horrek barne gatazka guztiak latente mantentzeko gaitasuna frogatu du 1513rako. Noski, eskutitz honetan Fernando katolikoaren gaitasun pertsonal gisa ulertzen du makiabelok baina…sinez, klase komertzial berriaren eskuarteko boterea zen. Euren barkuetan berrikuntza eta garapenaren itxaropena zakarren klase komertizal berria, kanpaina militar kolonizatzaile prometigarriak aurrera zeraman monarkia berria, komertzioak bultzatuta.
        Dakizunez, zientzia lehendabiziz intuizio gisa azaltzen da, gero kontzeptu nahasi gisa, eta azkenik kategoria kritiko gisa. Makiabelok izugarrizko gaitasun intuitiboa zeukan modernitatearen esfera politikoaren esentziari heltzeko.

        zaindu zaitez!

Iritziak itxita daude.

© 2018 Kontu Lepo