Sukaldeko Irina

Kolaborazioa: Kalekatu

Jakine deu garai batien gure arbasuek hainbat droga natural ibiltze zituela naturiekin hala nolako lotura espirituala lortze zebelako. Zibilizaziyo bakoitzek bere drogak euki izen ditu; bere drogak, eta aldi berien honi lotutako erabilpen diferentiek, funtziyo sozial ezberdinek euki izen dituna. Handik aurrea esan leike funtziyo sozial hau erabat itxuraz aldatzeala ta gizarte diferentiek onartutako drogak, gehienetan, botere ekonomiko, kultural eta politikuen jabe dienen mesedeta joketzebela, nahizta kontsumitzailiek ez konturau.

Urtero antolatzeitugun festa, kontzertu, ´´´jai eredu alternatibotan “`garbi ikustea gure desfasien kulturie zenbateino sartu zaigun sudurretatik burmuinea eo ahotik tripeta, nola ibiltze gean azken finien geure buruetaz ebaditzeko, askotan inkoszienteki, zeba ite deun jakin gabe alegiye.

Gauzatxo bat, hau ez da drogak bai ala ez, o droga legalak ala ilegalak, bigunek o gogorrak, eztabaida antzuetatik atea ta pixket arazo honen barrenai buruz hitzeiten hasteko intentue baizik. Droga gogorra dijue; gauz batzuk iual gordinegi daude o oso generalizauta baño bueno eztabaidie sortze bada hobe.

Sukaldeko irina, sukaldeko irina dakat, jartzak txartela beltz! On ein!

Lelengo ta behin gure ingurutan hainbeste droga zeba ibiltzean kontun hartu berko genuke. Ez, ez da kasualidadie, magia beltza; lehen esan deten bezela boterien jabe dienen mesedeta dao kontu haure.

Hasteko beste edozein merkantzi bezela, batzun interesan menpe dao, alegiye batzuk hemendik aberasteye ta aldan droga gehiena zabaltzie komeni zaiobe; drogien merkatue guk uste deuna baino askoz botere gehio dauke ta ekonomikue dan heinien baita politikure, noski.

Beste arrazoye ta baitare oso ebidentie: burgesan boterie dudan jarri ta hauei kontra iteyoben mugimendutan drogak sartzie. Ezin aipau gabe utzi 80. hamarkadan hemen Euskal Herriyen ze pasau zan heroiniekin, ez bakarrik beste aldea beitzie o inpunidadie,esan laikeu ta frogauta dao, estatuko aparatuek izugarrizko protagonismue eukin zula kontu hontan. Ta ez pentsa hau dana bukau danik o bean kasaka bukakoebenik, gaur egune pasatzea. Akordatze naiz adibidez, oin dala ez asko (enaiz akordatzen noiz), militarran barko mostruoso hauteko baten ikeragarrizko droga alijue bilau zebela ta argita azaldu ez dien zenbat gehio… Guzti hau gizartie, ta batiz bat klase jakin bat ez artikulau ta antolatzeko, otzan mantentzeko, sumiso, entreteniuta; ke la peña este kontenta!

Esanguratsu da baita, beste behin,zeñ ateatzean hemen galtzen: kartzelan daudenak kamello txikiyek izeteye, ke ni pintxan ni kortan; ta kontsumitzaile mordoxka bat arazo psikologikukin ta batzuk baita psikiatrikotane.

Bueno esango deu GUTXI gora behera badakigula drogie zeba ayeatzean. Baño gero nundik noa holako harrera ona jendin aldetik, zapalduen aldetik?

Hau azaltzeko langilion egunerokotasunei beitzie komeniko zan. Bota astien minimo bost egun realizaue sentitze ezgean lan bat ite deula ta gañea lan espezifiko hori zertako ite deun eztakigula ezteula entenditzen… Horrek eragiteun neke fisikue baño batiz bat frustaziyuei bueltie emateko zer hobeto gau zoro bat baino? Dana libre izengoan gaue, aspaldiko partez adrenalinazo bat, aspaldiko partez dana ondo, arazoik eztaon momentu bat. Lanikpe gauden langiliontzate berdine, diru gutxiyokin baño helburu beakin, ezta ta erreza garai hauetan lanikpe bizitzie, horrek dakarren aurreiritzi txarrakin gañea… Ikasliek mas de lo mismo.

Gure harremantzeko ohiturai bistazo bat botayez berriz, ikusi laike harreman pertsonalak, aurrez aurreko harremanak, nola jun dien desgastatzen. Apenas denboraik eztao lasai sozializatzeko; lanin gaudenin lanin gaudelako; lanetik atea ta etxin bakarrik, o gure ingurun lokalin (betiko lau pelaukin) nekauta gaudelako. A eon, ta ez ahaztu ariketa fisikue in ber deula forman eoteko ta gorputz lirain bat eukitzeko. Lagunek facebook o istagram o twitter o nik eztakit nundik inez, beti zoriontsu gaudela aparentau nahien. En fin… ba ordun lagunek ez galtzeko, o interneten indakuek ezautzeko ta nolabait gure status sozialai eusteko parranda in berko deu; ta nola ahaztu ligatzeko! (zeozertako jarri gea astin zehar pin-pin).

Ta hau ze ondo etortze zaoiben gure biziyen jabe dienei. Bi egun katxondeuen ta dana emanda pasa ta gero… AJIE LATZA! Gogoik ez ezer iteko, nekie, buruko lainue, atzo ze in nun han, ze esan nion honi… burui bueltaka… Eon e, baino lanea jun inber noski!

Honekin bukatzeko kezkagarriyek iruitu zaizkiten datu batzuk; alde batetik españiko estatuen 3500 suizidiyo eoteyela gutxigora behera urtero; ta bestetik, gaixotasun psikologikuen datuek; lo in ezin deben zenbat jende pastiya lasaigarriyek hartu ta hartu, jende lepo depresiyukin… hementxe depresiyuen datuek, (ze pentsau ematebe: krisiyekin nola iyo dan, emakume-gizonan aldie….) 2015ko taulie, %-tan dao:

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Osasun inkesta.

Gizonezkoak  2002  2007  2013
15-24 8,4 7,5 10,0
25-44 10,1 8,9 13,9
45-64 13,5 12,3 16,8
65-74 11,7 9,9 14,9
>=75 18,0 16,8 23,9
Emakumezkoak  2002  2007  2013
15-24 14,4 15,9 18,4
25-44 15,3 16,2 21,5
45-64 18,7 21,7 23,1
65-74 20,2 23,4 29,7
>=75 22,2 27,5 32,7

Hau guztiye XXI. mendeko europar batasunien, lehen munduen, demokrazi aurrerakoyenetan, ongizate blablabla…

Hasi gaitezen ilargilen argiye nundik datorren aztertzen, danan muinea jun ta arazo espezifikuek osotasunin entenditzen.

Hasi gaitezen ingurukuekin hitzeiten, eztabaidatzen, ze ostia pasatzea hemen! Danoke antzea gabiltz.

Hasi gaitezen komodidade antzu, huts hau dudan jartzen; antolau hire baldintza iualetan daonakin, artikulau ta burrukau!

SENTITU PENTSATU EKIN!

Entzun esana eta ezabatu kontraesanak
BIDE BAKARRA GARA, GU!

Eta bitartean… Bizi
Bizitza kontraesanik handiena bada ere…
BIZI… BIZI ZUTIK!!

3 Iritzi

  1. Ikasle bat

    2017-11-25 at 12:40

    Hementxe festa eredu kapitalistan gainien indako hausnarketa potente bat:

    Lo que marijaia esconde; ¿acaso tenemos algo que celebrar?

    https://borrokagaraia.wordpress.com/2016/08/19/lo-que-marijaia-esconde-acaso-tenemos-algo-que-celebrar/

  2. Idatzi hau axkar ta boteprontun idatzita daonez ikasliek proposau dun textuez gain beste bire irakurtzeko moukuk iruitu zaxkit:
    https://www.nodo50.org/ekintza/spip.php?article511
    https://www.nodo50.org/ekintza/spip.php?article436

  3. zuturtzulo

    2017-11-27 at 9:24

    Aurrekuek letutakuen oaindik gosie gelditze zayonai, hemen kale gorrianek atea zi(ñ)an documentala “Narcos la ruta de la impugnidad: del PP al intxaurrondo”: https://www.documaniatv.com/social/narcos-la-ruta-de-la-impunidad-del-pp-a-intxaurrondo-video_2dccc02fa.html

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo