REPRODUKZIYO PUTIE

Azkena gure gizartien egunerokotasunien gure lanetik biziber deunak sentitzeitugun mobidan inguruen idatzi nun, bo, inguruen baino geyo, ingurutik. Egiye da zalle dala bere lan postuen realizauta sentitzean peñie billatzie. Bere beharrizan sozialak lanetik kanpoa asetzeitu izate sozial kapitalistien baitan produziutako pertsoniek.  

Ze pertsonie sortu itea aman sabeletik ateatzean momentutik, baino produziure itea inguruekin kontaktuen jartzean momentutik. Produzitzea pentsatzeko era baten baitan, logika formal baten baitan, harremantzeko era baten baitan, ezagutza jakin batzun baitan, alegiye, aurretik daonan reprodukziyo putie besteik ez geala.

Ze ai nitxoan esaten? A bai, zalle dala, alegiye, kurruen gustoa sentitzie.  Nere kasue hori dek, KL (kontu Lepo)-ko blogari naukenetik enauk ni sentitzen. Idazteyatena eztek neretzako, Pedrontzako (JEFIE) dek, ez Pedrok ateatzeulako hamendik dirue (ez horreatik bakarrik  beintzet), nik hamen iteyatenak neretzako utilidadeik eztaukelako baizik.  Zertako baliyozik nei geldiure ingabe etzaiat ze irakurle subnormalentzako etzaiat ze artikulu idaztiek? O zertako baliyo zeok BIELEko langile bati Mejikon berdan etzaiat ze piezakin jardutiek? O Kiruriko sukaldayei ezautze eztun tipo batek jangoun paellie itiek?  Mierda honek etzaukek erabilera baliyoik neretzako. Iteyatena ezin izengoyat ibili gero, alegiye. Eztek nere etxien hainbeste denbora exeita artikuluek idazten eoteatik jodiu ziken sillie arreglatzie bezela. Silla hori arregla diat ta harro sentitzenauk ze oin exeritzie zakeat- gaina oso guapo zeok ze pinta indiat-. Ordun ze ateatzeyat nik hamendik?

A bai, Soldatie.  Nik ateatzeyatena dirue dek. Dirue bizitzeko ber dituten kondiziyo material minimuek eukitzeko: Erropie, janaye, toki batetik bestea moitzeko zeoze (kotxie, lurraldebuseko tarjetie, bizikletie, azpiyen errobera bat dakeben zapatilla raro hoyek…). Baino baitare depresiyuek jota ez hiltzeko ber dituten gutxiyeneko kondiziyuek bermatzeko: Kafie launekin, zerbezie launekin, konbinaue launekin (o launikpe), Pellanbre, Beba ta Enesound ikusteko sarrerie…

Nere beharrizan material ta sozialak minimamente asetzeko dirue ateatzeyat. Ez,  barkau, gaxki esan diat,  nere beharrizan material ta sozialak minimamente hasetzeko ateatzeyat dirue.

Ze dirue nik ateatzeyat, etzik jefiek ematen. De etxo, ni ai nauk hilero jefiei dirue ematen ta nik emate zoaten diruen parte bat ematezik nei hurrungo hilien. Hau dek, nik idatzitako artikuluetatik 3000 pabo ateatzebaxkik (gutxinez, ze, kalidadie hortzeok) ta nei 800 emate bazixkik, beak 2200 pabo hartzexkik beantzat. Ta gastatzexkik bere mobidatan 1000 pabo (langile bakarretik, 15 geanez bakoitzei  1000 ba 15000) ta enpresako mobidatan bestie. Nei pagatze zixkiken 800 euruek barne. Hau dek, nere aurreko hilabeteko lanetik pagau zik hilabete hontako soldatie . Hau dek kapullue!

Gaña jarri zibek programa informatiko bat ikusteko lan orduetan ze ai nauken iten. Ordun hamendik aurrea geyo kurrauberkoyat. Ta aparte windows 10a instalau zibek artikuluek azkarro iyotzeko KL-a. Urrez bildukoek hurrungo hilien gizajue.

Berrize martxa intzik buruek… A bai, esan nahi niana dek, ateatzeyaten diruek bermatze zikela enaukela gosez, hotzez o depresiyoz hilko. Hola Abenduen zentzuik gabeko artikulu geyo idatzi ahalkoxkiat berriz enpresa honentzat.

Baino, ze ingo zoauba, hau dek lana, soldatapeko lana, alegiye, sistema kapitalistan.

6 Iritzi

  1. Pribilegiau bat

    2017-11-21 at 17:46

    Flipaue haiz pa… Nike Pedrontzako iteiat lana ta earki asko bizi nauk…
    Eskerrak Pedroi, beai esker lana zaukeat eta neri gustatze zikena gañea.
    Aparte oso majue dek!

  2. Dear sir or madam

    2017-11-21 at 19:32

    Pedro kapullo bat dek. Ahue txapa zak, “pribilegiau bat”. Jakintasunen arbolatik zintzilikau sagarrak zaukek jakinduriye. Guk horri segiu baiño etzakeau jakinduri izpiyez irradiatzeko. Ze esatek, sagar, boikota Kontu Lepoi? Lan-uztie? Uztarriako jefie makina bat omen dek, aitu diat. Horrea bideraukoiau gure irakurzaletasune/ idazgaitasune? akaso betekoixkiabe Uztarriako idazliek/irakurliek gure jakinmiñ irrikak?

    Looking forward to your response.

    Yours sincerely, (ostia, hau partikularreako huan).

  3. Eztek ba pentzauko hemendiken aurrea Pellanbre ikusteko entradie paau ahalkoekeniken 1.300 euroko jornal batekin Kontu Lepon? jajaja! c’est la classsss!

  4. Nere alabare berdiñ. Kids and asea apuntau nun ta Londresea jutie nahi du Azketa nun dao eztakiyelaik. Ba al laike.

  5. Izarraizko artzaye

    2017-11-22 at 7:51

    Barkau Mirari, zeuk dazkezu kulpa danak alaba horrea apuntatzeatik.
    Mendizaleta apuntau izen bazenu, honezkeo Izarraizko iturri danak jakingo lituzke. Ta argi dao egarri geyo pasaukoula Izarraitzen Londresen baño.
    “Kids and us” herritik fuera!

  6. Pedro García Aguado

    2017-11-22 at 11:06

    Aber tu, aldapETA

    De quince empleados que tengo, ninguno se mete conmigo. Todos hacen sus lecturas del sistema, que porcierto, me gustan hasta a mí. Estando en internet o en papel, la verdad, ME DA IGUAL LO QUE SE ESCRIBA, MIENTRAS QUE NADA DE LO QUE SE ESCRIBA SE HAGA.

    Pero tu, tocapelotas de los cojones, tu vas más allá cabron. Este PUTO ARTICULO ME DEJA EN EVIDENCIA, desgraciao.

    Habrá represalias. Me voy a entxufar que me has puesto de mala hostia

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo