Interneten ez da asko kostatu zinearen historiako aurrenengo bideo pornoa izan litekeena aurkitzea. 1912ko bideo bat da eta zazpi minutura ez da iristen. Gaur egungoekin konparatuta, aldea ikaragarria da; izan ere, teknikoki asko eboluzionatu dira: kameren kalitatea, soinua, muntaia…
Ezin berdina esan edukiagatik. Bi neska, mutil bati plazerra ematen daude, eta mutilak amaitzen duenean pelikula ere amaitzen da (tipoa ez da zazpi minutura iristen ez…).


100 urte baino gehiago pasa dira eta gidoiaren oinarriak bera izaten jarraitzen du. Gizarte zibilizatuaren garapen faltaren erakusle edo…
Modatik gauzak azkar pasatzen dira gaur egun, baina, ezin esan hori bideo pornoengatik. Sexualitatean aurrerapenak gutxi izan direlako ote? Gizon patriarkatuaren neurrira egindako sexu ereduan estankatuta jarraitzen  al dugu ba? Zergatik ote hori? Patriarkatuagatik?

Erantzutea behar al duzu?
Posible da patriarkatua ez den gizarte bat, eta posible da beste porno mota bat!

Bideoaren web orriaren linka hemen ikusi nahi duenarentzat (web gunea egungo pornoaren erakusle da. Abisatuta zaudete).