Udaltzaingoei gutuna

Munipa horri:

Iruipena daket gure blog hau Azpeitiko muga geografikuek gainditzen ai dala aspaldiyen, eta hankak lurrea ekartzie ta ingurura beitzeko ariketa bat itie eskatzeit biyotzak. Hori dala ta, gaur zureana zuzentzen naiz; Azpeitiko kalietan ziher herriye patrullatzen zabiltzen munizipal horrengana.

Gaxtetan autoridade baño kasi jostaillu bezela geyo ikuste zintuztegun Azpeitiko Udaltzainek (ordurako munipa hitze kontajiau zigun batematek). Zuei urrutira zerbait esan edo bota ta ihes itie adrenalinaz jositako jolasa zan. Eta harrapau ta fitxatze bagintuzuen dozenerdi bat suspensokin baño nahigabe haundiyoue sortzen zitzaigun tripatan. Jolasan funtse arau-haustie bea danien asko dao jokuen; bai transmititzeizun emoziyo-mailan, bai eragin ditzaken ondoriyo kaltegarriyetan. Beti gustau izantzaigu gauzak limitie ematie. Etzazu gaixki hartu, umiek giñen.

Geroa utzi geniyon “munipan” figurie jostaillu moduen ikustiei. Nahiz ta, egiye esan, iñoiz ez dezuen galdu komikotasun puntu bat gure baitan. Herri eragilletan parte hartzen hasi giñen gutako asko, ta horrek zuekin elkarlanien jardutea kondenatzen gaitu. Ta ojo, eztet zentzu negatibuen esaten. Askorentzat gaixki aparkautako kotxiei multak jartzea bakarrik dedikatze zeaten arren, batzuk ohartze gea gauza askotan laguntza zeatela, ta beste gauza askotan nahi deuna lortzeko ezinbesteko bitarteko. Hango eo hemengo giltzie uzteko, hartako baimena eskatzeko, hontako aparkamentuek reserbatzeko eo beste hortako bidie ixteko. Batzuk adeitasun ta aurpei hobiekin eiteituzue zeuen lanak, beste batzuk eskasouekin. Tokau zait festatako basuen kajak deskargatzen lagundu ditenik e.

Zoritxarrez ordie, duela gutxi pasau zan gertakai baten harira, batek esandakue daket goguen: “Guk askotan gauza batzutako laguntzalle, o beste batzutako pertsonai komikotzat hartzeixki(ñ)au munipak. Baño ez ahaztu: munipak poliziye ditun/k!”. Ta egiye da askotan ahaztu ite zaigula Udaltzaingue poliziye dala. Ta gaur jator askoik kiosko azpiko atie irikitzeko giltzie emateigun andrie/gizona estatuek ezarri nahi ditun errepresiyo bidiek gauzatzeko bitarteko bat dala. Kataluñan aldeko ekintza bateatik mozal legiekin mehatxauko gaituna bihar, edo presuen aldeko pintada batzuk iteatik identifikau ta epaitegita eaman nahiko gaituna etzi.

Munipa, ohartu ber dezu herri eragille moduen silla batzuk hartzeko giltzie hartzea guezenien eo enkapuntxauta pareta baten “kapitalismoa suntsitu” jartze deunien, logika berdiñen baitan ai geala lanien, ta ezin diguzu lan baten lagundu ta bestien oztopau. Azpeitin elkarbizitza sano bat lortu nahi badeu alkarrekin, munipa jator, gure lana errespetau ta hori iten pakien utzi ber gaituzue. Bestela danok ertengo gea galtzen; bai gu, ta bai zuek.
Nik badakit biyotz onekuek zeatela geyenok; gure hala gea geyenok. In dezagun ba ahalegintxo bat danok.

Agur bero bat, kalien ikusiko gea.

Gumerzindo

Azpeitin, 2017ko azaruek 17yen.

2 Iritzi

  1. Ondo dao txikitako batallitak kontatzie, herri mugimenduen konpartiutako bizipenak azaltzie, azken fiñien munipa bihotz onekuek daudela azaltzeko ta dana eztebela txarra iten esateko… Baño horrekin ez guez urrutira, tamalez.

    SEKULA ezin deu ahaztu estatu kapitalistan beste errepresiyo mekanismo bat dala munipie, segurata, kamara o beste hainbat gauza bezela. Ta gure lan politikue iteakuen (basuek jaso, pintadak in…) segun zertan, lagundukoiguela… baño kapitalanganako izaera konfrontatibue haunditzen ta zorrozten jutegean heiñien, munipak e, beste eozein estatu aparatu bezela, gu reprimitzeko hor eongoie beti prest (definiziyoz hortako baitaude).
    Beraz, elkarbizitza sanuena eta errespetuena ez pretendiu betirako izatie, ze gauzak ondo iten baitugu laxte etorriko zaixkigu gu reprimiu nahien.

    Azkenik, garbi dao, dudaik eztet iten, jende jatorra ta jende gaiztue existitzeala, baño baita jende kontzientziaue ta inkontzientziauere, eta baita beaien ustez gauzak ondo iten aidienak ta baita gaxki iten aidienak. Beraz, “biyotz onekuek” dien hoiei lagundu diezaiegun klase kontzientziye berreskuratzen, ordun ikusiko baiteu benetan al dien zintzuek, eta benetan aldauden prest zapalduta gaudenokin lana iteko, ta enaiz ai basuek jasotziei buruz.

    Kalien ikusiko gea.

  2. Téstuekin erabát adós. Osó oná. Ondó haritúta. Òndó, Gumér.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo