Adagio (Beltza=54)
pianinissimo
Hitzen dantzak, idatzitako hitzak entzutera garamatza, jolas bat bailitzan, doinu eta forma idatzia, hizkuntza berexia, erritmo eta erri(t)ma nahasia, ezizena duen hitza ezitza.
ezitza iz.
ezizena duen hitza, hitz bakarreko atsotitza, hitz berrien sorkuntza, hezitzailentzat gaitza, jolastientzat bizitza.
Crescendo <
barriketak iz.
barruko berriketak kanpora ateratzeko ariketak, barruko bakarrizketak berritzeko ariketak.
etzana iz.
maitatu zana, bilakatu berria zama, gustokoa ez dana elkarren ohean etzanda.
Decrescendo >
ergelduna adj.
norbere hizkuntza besteak baino hobeagotzat duna, tokian tokiko hizkuntzak errespetatzen ez dituna, ergel euskaldun edota erdalduna.
” Idazte saiakera hau eiteakuen, bestelako edukiz eindako idatziyei bidie ein nahi izenda eta era berien irakurlientzat arnaspuntu bat izen. Hitz hutsek, eduki hutsalak baino era berien irakurterrezak, entretenigarriyek eo dana dalakuek…. Esker oneko hitzek hemen idazten ai zeaten danoi eta bloga martxan jarri dezutenoi, barriketa onak ein die. Bereziki animuek irakurlientzat, hoiek gabe zentzu gutxiyo eukiko lukelako guzti honek. JARRAI irakurtzen!! “
Utzi erantzuna