“ Behiñ batek hasi zunai jarraipena eman nahien… “
Gaurkoan rapa, plaka plaka bi
zuzenduta zuzen dauden zutabeei Basakabin
etorkizuneko komuniston habian
historiaren tela gorriaren harian
egoera larriak, gose ta egarriak
ikusi nahi ez duzun hori senti dezakegu sarri
legeari harriak, nirea dun hiria
guregana etorriko ez den garaipena ekarriz
Errudunak moral burgesaren epaian
joko ez birtualean igo ditugulako mailak
sortu ditugulako mahaiak, bete ditugulako nahiak
ahizpak garelako anaiak
Itsasontziak ditugulako haien negarrek
sortu duten itsasoaren kaian
geuk jartzen dugulako gaia , kontrolatzeko zailak
hartu diogulako honi maina
Jarraituko dugulako izaten garenaren haina
lehertu arte zainak, segi ematen kaña
Urrian biziberrituz ozen oihu egin zuen Ekaina
bi kaña garenez bikainak !
2019-07-19 at 11:50
Rapari rapa
Zor zaiola-ta
Has dadila beheraka
Iruzkinen aldapa
Lehen plaka plaka
Izan arren aparta
Ea oraingo honek jartzen duen marka
Txorradak lagata
Ez gara Zapata
Ez gara ATA
Ez gara Fidel Castron hirugarrengo hanka
Baina zergatik ez jarraitu haien borrokei tiraka?
Gorriz margotu nahi dugu Euskal Herriko mapa
Errima jolas gehio nahi duenak harrapa
Gaztetxea lekua
Ta data:
Larunbata