Rapa eta bertsoa

Inguruak egiten gaitu. Eta gustuek. Edo probatu ahala gustatzen zaigu, edo gustatzen zaigulako probatzen dugu. Auskalo. Tira, ez nadin nahastu. Inguruak egien gaituela garbi daukat. Edo ez. Agian guk aukeratzen dugu egin nahi gaituen ingurua. Kontuak kontu, aukeratu eta bilatu gabe etorri zait Rap-a ingurura, eta ari zait gustatzen, probatu ahala, uste dut.

Ez dut Rapa inoiz inguruko izan, baina bertsoa bai. Eta ez nago ziur, baina uste dut bertsoarekiko maitasunak eraman nauela, behin baino gehiagotan, Rapa arbuiatzera. Elkarrengandik gertukoak izanik, baten alde agiteak bestearen aurka egitera eraman izan nauela uste dut. Alabaina, gure burua deseraikitzeko deia egiten digutenei amen egin diet oraingoan, kostata, eta pentsatzen jarri naiz; Raparen eta bertsolaritzaren inguruan pentsatzen.

Bertsolaritzak publiko nahiko jakina dauka, Ezker abertzele inguruko euskaldun jatorrak eta euskaldun modernoak, oro har eta axaletik azalduta. Rapa urbanoagoa da, jende periferikoagoarekin egiten du bat, zapalduagoarekin beharbada, begiratu batera; begiratu bakarra emateko astia eman baitit. Deigarria da Silveira izan zela Rapera urreratu zen lehen bertsolaria. Adibide ona da testu osoan zehar esan nahi dudana adierazteko.

Nahiko ziur nago, euskal munduan behintzat, bertsolaritzaren maila askoz altuagoa dela Raparena baino. Ez da harritzekoa, bertso eskoletan egiten den lana, bertsolaritzari ematen zaion “bonboa”, eta ondorioz dauden bertsolari eta bertsozale kopurua… teknikoki raperoak baino askoz hobeak dira bertsolariak. Alabaina, Rapak baditu bertsolaritzak ez dituen eta eduki beharko lituzkeen hainbat ezaugarri (nire gustu eta nahirako). Bertsolaritza politikoki zuzenegia da; Rapa ez da politikoki batere zuzena. Bertsolaritza oso arautua da, eta ez naiz bertsoaz ari, liturgiaz baizik; sosoa da bertsolaritza, eserita ikustekoa, eta txalo batzuekin eskertzekoa, ia beti. Rapa askeagoa da alde horretatik, entzulea pizteko gaitasun handiagoa du, harritzeko gaitasun handiagoa, espontaneoagoa da zentzu horretan. Ez dakit azaltzen naizen.

Bestela esanda, aspertu egiten naiz Soreasun urtero egiten den bertso saioan. Agian, bertsolarien perfila da, klase soziala, edo bertsolaritzaren mugak berak. Gustatuko litzaidake bertsolaritzak bide errebeldeago bat hartuko balu, arauekin hautsi eta bestelako bertsolaritza bat sortuko balitz. Eta ez dut uste Maialen Lujanbio (asko miresten dudan arren) eta Soreasuko saioaren antolatzaileak asmo horretan dabiltzanik. Aldi berean, gustatuko litzaidake euskarazko Rapa bera hobetuko balitz, kantitatez eta kalitatez. Rapero gehiago sortzea gustatuko litzaidake, teknikoki hobeak.

Bata zein bestea gure esku daudela deritzot. Edo ekarpena egin dezakegula behintzat. Bagara batzuk, eta kontrolatzen ditugu espazio batzuk. Badaukagu gauzak aldatzeko boterea. Iparrorratza ongi afinatuta eduki behar.

PD: Gaiak eskatzen duen hausnarketaren laurdenik ere egin gabe nahiko boteprontoan bota dut dena. Saiatuko naiz gehiago lantzen. Zerbait esan nahi duenarentzat zabalik daude iruzkintzeko aukerak beti bezala.

3 Iritzi

  1. Bertsolaiyen ta raplayen alde nabarmenena euskal herriyetan jornalakin ta jornalaatik kantatzen diÑabela lenenguek ta bestien geyenan biziyen eztiÑabe ikusi xemikoik.
    EzteNK egiye Erdal Herriyen (geyenguek erdaldunek dien “Herriyen” hola otseiñ berko gitxoNake geyengueatik hainbeste hitzeiteko joerie daukeunok) eztala ez rap gutxi eiten ezta-re kalidade txarrekue eiteanik, bai ordie kastellanoz eiteala iye dana.
    Ez modernuek eta ez Ezker Aspertzalekuek (E.A.-i botatzeyobenak E.A.-kuek al die?) ez tien euskaldun mordoxka batek de aitzeiNK bertsue, neuk iye astero ordubetetxo bat urrutira jun gabe ta Silveira izen zala lenengo rapzalie? Igor Elortza ta Unai Iturriagaren aurretik? eta Negu Gorriak-en bueltan eon zien bertsolai-raplai “festan” aurretik?
    Bukatzeko esan rapien ta beste eozeiñ kultur musikaletan ikutze gaituna esateana danez kontue ez dala rapa, punke, jarkorra, kitarrajole bakarlayek, trapa, roka, trikitiye eo kumbia gooratzie. Musika mota hauetan danetan zabor pillie dao (gaur egun: errefusa) baiño baita-re harri bitxiyek (gaur egun: konposta)…

    Pneumacopla, EH3, El Trono de Judas, Momma Swift, Blacbird Raum, No Em Toques, Inner Terrestrials, Ecra ed Otorkse, Apalatxe, Bestiario, La Otra, Liberakzion, Folie a Trois, 2Zio, Managaitz, We the Heathens, Lengua de Trapo, Elfo Negro, Kochise, Fenómenos de la Naturaleza, Lúa, Alferrikako Bizien Jabe, De Espaldas al Patriarcado, Asto Pituak, Silvia Tomas, Rest in Risiko, Days N´Daze, Malasombra, Stone Atmosphere, Mundo Matadero, Necesidad de Luchar, A Flor de Piel, La Fraction, Decisión, Elektroduendes, Viglietti eta Benedetti, Paco Ibañez, Marmol, Negu Gorriak, P.I.B., Fly Shit, Mallacan, Karkaba, Norte Apache, Holy! Holy! Holy!, Accidente, Banditos, Mischief Brew, Bucket Boyz, Black Star Dub Collective, Skainhead, Andrew Jackson Jihad, Regocijo en el Fango, Llorando en el Desierto, Héctor Nenofilus, A.N.A., The Tostones, Anarkia Tropikal, Imanol, Tintamare, Gartxot, Karidadeko Benta, Pan de Capazo, LeViejo, Pantxoa eta Peio, Chicho Sánchez Ferlosio, Elisa Serna, Adelit@s, M.K.T., Duelo, Ezin Izan, Kalashnikov collective, Karkaba, Todo o Nada, Jimmy Muelles-Mantala No, Liberando el Corazón, Paradoxus L, Anari, Beng Beng Cocktail, Les Clebards, Quintin Cabrera, Arrotzak, Patxi Dinamita, Seth Martin, Buterflai, Dubamix, Old Trees, Sangre de Muérdago, Mallory, The Leaky Faces, Chatterbox and the Latter day satanist, H.T.M., Dandelion Junk Queens, …

  2. Gumerzindo

    2019-07-02 at 6:35

    Eunon, botepronton idaztiek olako erantzunek espero dixkin/k bai..
    Baño neure burue justifikatze aldea, ezti(n)at iñungo momentuen esan Euskal Herriyen rapero gutxi daudela ta ezta kalidade txarrekuek e, esan di(n)at euskal munduen (euskeraz hitzeitean komunidade o dana dalakuei referentziye inez, alegiye euskerazkue) bertsuen mallie (kantidadez ta kalidadez) askoz haundiyo dala.
    Ta bestetik, bazaki(n)at bertsue eztebela ezker abertzalekuek bakarrik aitzen, baño esan deten bezela publikuen geyengue (horreatik jarri di(n)at ‘oro har, ta axaletik’ hori) baden/k nik aipautako perfill hortakue (botantie, ez militantie, ezker abertzaliek historikoki euki izen din/k kultura o mundillo propiyo bat, baño bueno hori beste gai bat den/k), ta hori nahiko nabarmena dala esango ni(n)ake eozein sayotako publikuei o antolatzailliei beituta (bestela galdeu euzkitzei o ekaitz goikoetxeai).
    Silveirana, berriz, jarri di(n)at etxien daketelako rap cd bat silveirana (egiye negu gorriakekin ahaztu naizela) baño elortzan ta iturriagan rapik ezten/k allau nere eskuta ta enaki(n)an.
    Ta bukatzeko, noski rapak e errefuxatzeko asko dakela (baita bertsueke) , baño berezkuek ditun zenbait ezaugarri bertsoa ekartzie gustauko zite(n)ala bakarrik esandi(n) at, ta euskeraz rap geyo ta hobie itie.
    Ondo segi!

  3. Euskeraz eindeko lelengo rapa HIL EZAZU AITA da batzun ustez:
    https://www.youtube.com/watch?v=gdP5BApXF6Q
    Kastillanoz, berriz, LOLA FLORES hasi zala esatebe batzuk (ezta txistie):
    https://www.youtube.com/watch?v=AONN1YY5F2k
    Euskeraz atte hiltzie, ta erderaz Alvariñoi “eskue hamen jartzeko”. Zer da zuzena? zer da okerra? Eztao antzematen erreza!

Utzi erantzuna Rapzale ohi bat(r)i Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2019 Kontu Lepo