(Kolaborazioa: Joxemari Gorria)

Aurreko batean, klaseko lan baterako testu bat irakurtzen ari nintzela pasarte honekin aurkitu nintzen: “La idea fundamental versa en torno a la interdependencia entre los seres humanos. En este sentido, el Estado de bienestar, tiene algo en común con la economía de mercado, porque la economía de mercado también es algo donde el individuo solo no es absolutamente nada. En la economía de mercado las personas dependen unas de otras, y nadie ha explicado esto tan claramente como Adam Smith en “La riqueza de las Naciones”. Toda la base de la economía de mercado gira en torno a la capacidad de interactuar entre sí, de depender unos de otros, de poder hacer cosas para los demás y que ellos hagan cosas por ti.”

Generalean, testuak ez dauka ez hanka eta ez bururik, baino pasarte hau aukera polita iruditu zitzaidan kapitalismoan dugun sozializatzeko eraz ausnartzeko. Alde batera utziko dugu momentuz ongizate estatuari egiten dion apologia. Pasarte honetan, ekonomia kapitalistaren oinarritzat hartzen du gizakien arteko interdependentzia, hau da, giza lanaren izaera soziala. Faktore hau ordea, gizakiaren historian eman diren lan banaketadun sistema ekonomiko guztietan eman da, eta zehazki sistema kapitalista da, sozializazio hau era indirektuan ematen den lanaren antolakuntza eredua, absurdua izanik kapitalismoa faktore honekin definitzen saiatzea.

Gizakia animalia soziala dela ulertzen dugu, zeinak bere potentzialitateak gizartean ematen den lan banaketari, hau da, antolakuntzari esker soilik azalera ditzakeen. Hau da, gizakia ez da bakarrik ezer, pentsalari liberalen abentura Robinsondarrek aurkakoa erakutsi nahi bazuten ere.

Gainontzeko sistema ekonomikoetan (feudalismoa, esklabismoa…) lanak izaera zuzenki soziala du, hau da, gizartean egiten den lan guztia zuzenean gizartearen beharrak asetzera zuzentzen da. Honek ez du esan nahi banaketa justu bat egiten denik eta ez denik zapalkuntzarik ematen gizarte hauetan, soilik esan nahi du, gizartean ematen den lan banaketa organizatuaren bidez, egiten den lan orok aldez aurretik izaera soziala duela, gizartean funtzio bat betetzera bideraturik baitago.

Sistema kapitalistan, ordea, sozializazio hau era indirektuan eta produkzioaren ondoren soilik ematen da, trukearen bidez. Horretarako beharrezkoa da aldez aurretik gizakiak produktore independente moduan agertzea, aurreko sistemetan era generalizatuan gertatzen ez zen bezala, trukearen astapenak komunitate ezberdinen artean agertzen zaizkigularik pertsona indibidualen artean baino gehiago. Kapitalismoan beraz, produktore formalki independenteek merkantziak ekoizten dituzte modu independentean, eta merkantziek balioari esker elkarren artean trukatzeko gaitasuna hartzen dute, balioa giza lanaren kristalizazioa izanik. Beraz, ikusten dugun moduan balioaren bidez soilik jartzen dira kontaktuan elkarren artean produktore independente hauek, beren lanaren izaera soziala lanaren produktuen faktore moduan agertzen zaigularik, behin produkzioaren esferatik atera ondoren.

Marxek aztertu zuen ondoen fenomeno hau, bere Kapitala obrako “El fetitxismo de la mercancía y su secreto” pasartean: “El carácter misterioso de la forma mercancía estriba, por tanto, pura y simplemente, en que proyecta ante los hombres el carácter social del trabajo de éstos como si fuese un caracter material de los propios productos de su trabajo, un don natural social de estos objetos y como si, por tanto, la relación social que media entre los productores y el trabajo colectivo de la sociedad fuese una relación social establecida entre los mismos objetos, al margen de sus productores.”

Hau da, kapitalismoan, lanaren izaera soziala ahalbidetzen duen balioa, merkantzien faktore material moduan agertzen zaigu, lan indibidualek gizartearen lanarekin duten binkulu soziala produktuen arteko erlazio bat bailitzan agertzen zaigularik.

“Como los productores entran en contacto social al cambiar entre sí los productos de su trabajo, es natural que el carácter especificamente social de sus trabajos privados sólo resalte dentro de este intercambio. También podríamos decir que los trabajos privados sólo funcionan como eslabones del trabajo colectivo de la sociedad por medio de las relaciones que el cambio establece entre los productos, y por medio de estos entre los productores. Por eso, ante estos, las relaciones sociales que se establecen entre sus trabajos privados aparecen como lo que son; es decir, no como relaciones deirectamente sociales de las personas en sus trabajos, sino como relaciones materiales entre personas y relaciones sociales entre cosas”.

Produktore independenteak behin produkzioaren esferatik aterata soilik sartzen dira gizartearekin kontaktuan, trukeak beren lanen produktuen artean ezartzen dituen erlazioen bidez. Hori dela eta, beren arteko erlazioak era indirektuan agertzen zaizkigu, gauzen erlazio gisan.

Garrantzitsua deritzot argitzea, fenomeno hau ez dela, askotan interpretatu den moduan, ilusio subjektibo soil bat, hau da, gertatzen dena ez da, gizakien arteko interdependentzia ezkutatu eta itxurazko independentzia baten irudia sortzen digula merkantziaren fetitxismoak. Hori izan balitz arazoa, nahikoa izango litzateke kontzientzia hartze batekin. Arazoa hori baino konplexuagoa da, benetan kapitalismoan gure lanen izaera soziala, balioak, merkantzien ezaugarri gisa, produktuen artean sortarazten dituen erlazio sozialen forman ezartzen dugu. Hona hemen “los mercados” ahalguztidun horien diktaduraren funtsa. Eta honi aurre egiteko, ez da nahikoa kontzientzia hartze bat, lehen pauso bat izan badaiteke ere.

Kontzientzia faltsu bat baino, gizarte kapitalistaren egitura soziala da erasotu behar dena, desjabetuon arteko elkartasunean oinarrituz, balioaren legea eta lan abstraktua suntsitzera bideratuko den iraultza prozesuari ekinez. Animo bidean.