Etzion/k Deretxoik!

“Poder es poder matar” Malraux

Iepa berrize! Anonimatue asegurauta daukeula ta, eozer gauza esateko bueltan gea berrize. Oaingo hontan, gure azpeitiar mozolo mattiek eskubidiei ta zuzenbidiei buruz dun perzepziyuekin sartuko naiz. Eskubide zibil ta politikuek ta zuzenbidie destripatzen sayatzea, alegiye.

Azpeiti, 2017: “etzion/k deretxoik Kurkui ein diyoben zigor eskaerie iteko, ezta Erraxkini sartu nahi diyoben marroi hori sartzeko, o Estebani sartu diyoben purue sartzeko. Abuso bat den, desproportzionaue. Eztek justue.

Realidade bat da ordie eztaola deretxoik esanda re, iual iual turnoko agintayek estatu aparatuez baliauta estatuek mantendu ber dun ordenan kontra zeoze iteunai eraso “juridikoki justifikauek” eiteixkola. Zuzenbide estatuen sellue daukebelako derrior bete ta onartuber diteunak. Gure presuek eta erahilek adibide argiyena die horrena. Agur eta ohore. Eztao deretxoik, baino batzuk usteltzen ta bestiek akauta dauzkebe, ta asko mobilizau arren ezin justiziye lortu.

Baino zer die ba eskubidiek? Ta zuzenbidie? Galdera hauek erantzuten sayatziek emangoio gure mozoluei bere iruipenan ta realidadien arteko kontraesana ulertzeko klabie.

Zuzenbidie, eo goitik behera jerarkizautako arau juridiko guztiyen multzue (marko konstituzionala, legiek orokorrien, reglamentuek, udal ordenantzak…), estatu kapitalistien oinarriye dan jabetza pribatue ta hau babesteko sortu dien egiturak bere hortan mantentzie justifikatzeun botere forma bat da. Beraz, estatu kapitalistan bakarrik ematen da, estatu kapitalistiekin bakarrik du zentzue. Estatuek sujeto bat, egitura unitario bat bezela jokatzie ahalbidetzeu.

Guk botue eman o ez, parlamentue aukeratzea. Hortik gobernue. Parlamentu ta gobernun artien CGPJ (beitu hau interneten). Parlamentuek idazteu legie, ta konstituziyue. Artikulue (155 famosue kasu) prozedura egokiye segiuta idatzita daonez, bete ein ber da. Betetze ezpaa, betearazi. Nola? Prozedurie segiuta (“no os importe matar”). Eskue jute bazaigu, eztu inporta, ze proportzionala da, zuzenbide estatue ta ordena bermatzeko beharrezkue, exzepzionala baino justifikaue (“lo nuestro son errores, lo otro son crímenes”), ze exzepziyue re idatzita dao ta delitos de terrorismo, rebelión y sedición, estados de excepción, alarma y sitio izena du. Eztao esanberrik politikakin ze lotura daukeben artikulu hauek.

Idatzi batek mile interpretaziyo eukiditzake; ta boterien daonak idatzitakue politikoki nahi dun bezela interpretatziez gain, boteriek emateion zilegitasun horrekin, nahi dun bezela egikaritu dezake realidadien. Batzuk enrollauo die, bestiek putakume batzuk, baino beti zilegitasun demokratikue o “legitimidad democrática” mantendu berra dao. Bestela dana kaosa, rojos, komunistas, etarras.

Baino klaro, hau nola onartukou ba gure mozolo mattiek? Zuzenbide estatuek ez al ditu ba norbanakuen eskubidiek babesten? Han mamaxa: zer dao lenuo, eskubidiek o zuzenbidie? arrautzie o ollue?

Teoria juridiko-politiko burgesan arabera, estatuek bermatzeitu eskubidiek; o beste era batea esanda, lehenengo zuzenbidie dao ta gero norbanakue. Hortaz, ezaugarri batzuk baldin badazkeu (herritartasune ta adine bereziki) eta idatzita badaude, eskubidiek aitortuko zaxkigu. Goitik behera alegiye. Beti errepikaukoan logika bat. Aldarrikau, ta onartuko deu. Baino guk nahi badeu.

Estatue mantendu ber bada kosta ala kosta, baino guk eskubide zibil ta politikuek badazkeu nola salbatzea kontraesana? Ekuaziyo hontan boterie, indarra sartuta. Esango deu, idatzita dauden eskubidiek, zipaiuek, hazienda, munipak o indarra erabiltzeko gaitasune deben estatu egiturek gure gorputzen o ondasunen gain eiten deben indarran arabera betetzeiela o desagertu. Manifestaziyo eskubidie badao ta maniyen ostiatze bagaitue…garbi ezta? Texto juridiko abstraktuek, realidadien materializatzeko ekintza konkretuek ber ditu, indar ekintzak. Ordurarte, texto hutse da, ez eskubidie.

Bestalde, kapitalismuen funtse dien fenomeno ekonomikuei estuki lotuta dauden eskubidiek  berriz, apenas eragitebe inungo jaleoik. Jabetza pribatuen eskubidie hain dao gure kontzientziyen ta eguneroko moimentuen barnerauta, eztaola eskubide zibil ta politikuen aldarrikapenetan sartu berrik e.

Jakin ber genuke, hala, zuzenbidie eo arau juridikuen multzue eskubide bortxaezin ta sakrosantu honen erabileriek sortu ditun ohitura ta pertzepziyotatik datorrela. Kontratuek, prozesue, iraupen konkretuko kartzela zigorrak, poliziye, parlamentue…Bere eguneroko funtzionamentuen gainien eraikitzeitugula gure aldarrikapen politikuek, gure ideak ta gure ekintzak.

Baino idean mundutik realidadea bajauta, asuntue da jabetza eskubidiek o bere faltiek ite gaitula benetan aske, o preso, o langile, o kapitalista, bortxatzaile ta biktima. Jabetza eskubidiek antolatzeu gizartie, gure kontzientziye, zuzenbidie, aldarrikapen politikuek, ta giza eskubidiek. Baino hori ezteu ikusten, eskutan diteun gauzen (bereziki dirue) jabe bezela portatze gealako eozeinekin erlazionatzen geanien. Ni Ni Ni, Zu Zu Zu. Emaizu kafie ta aiba dirue, nik bat dauket ta zuk bestie, nik hori ber det ta zuk bestie ber dezu.

Giza eskubidiek, eskubide zibil ta politikuek, ta aldarrikapenak, kontzientzi adulterau horren gainien eraiki die; baino funtsien, gure hasarrie normalizatzen deben kontainer hutsek die, gure odolakin betetzeienak. Eskubidien defentsie aldarrikatzie, beraz, langile klasien suizidiyue da estrategikoki. Gure burrukak gelditzeko gure aldarrikapenak onartuko die textu juridiko baten, prozedurien arabera gainea, “con todas las de la ley”; baino eskatzea jundakun prozeeedura luzeeee ta inaguantableeeee batzukin topauko gea , ta seurunez bukaeran bi ostiako epel hartuber. Bestela galdeu Pasaiko Sarraskikun senidiei. Zuekin gaude.

Kontrako aldien, jabetza eskubidie eguneroko ekintzatan guztiz txertauta dao, operatibue da pertsonan artien eite deun eozein transakziyotan ta harremanetan. Eztu inungo indar ekintzaik ber egikaritzeko baino bea da lotze gaitun katie, ze guztiz normala da hola izetie gauzak, “beti hola izen dituk etaetzion besteik”. Hipotekie paatzeunak ondo daki hori, o soldatapeko lana iteunak.

Ordun, gure mozoluek progresista planin jarri ta ulertze bau lehenengo eskubide zibil ta politikuek daudela, ta eskubide hoyen arabera eraiki ta konportau ber dula zuzenbide estatuek, monstuo berdine erakitzeko oinarriyek ai da jartzen, bere aldarrikapenan jatorriye dan oinarriye ez bau ikutzen. Ze gero beak amestutako makina horrek bere zilegitasune ta egiturak mantentzeko, berdin berdine inberkou; aske izetie nahi duna zapaldu. Langile klasie zapaldu. Jabetza pribatuek beti suposatzeulako batek eukitzie ta bestiek ez.

Izen e, esan deun bezela jabetza pribatuen defentsie gauzatzeko moldau zan botere egitura estamentala zuzenbide estatura, o estatu kapitalista. Beraz, montesquieun botere banaketa ameste badeu, leku berdinea allauko gea. Gu, langile klasie, de facto preso gean sistema batea. Askatasune gutxi batzuk gozatzeben egoera batea, bestiek zapaltzien lepotik. Zapalduek lanien, zapalduek kalien, ta topauko ezteun ertenbide bateatik burrukan biziko gea.

Honek erakusteigu zuzenbide ta eskubidien munduen bigarrengo ezaugarriye: deformaziyo ideologikue, gure katiek kanpotik inor etorribe geuk estutzie ahalbidetzeko dun funtziyue. “Hautsi behar deu gure kaiola” esate deun bitartien beste kaiola bat eraikitzie beste bideik eztaola erakusteko propietate mistikue. Jabetza pribatuen sistemie enkubritzie.

Suizidio kolektibue da giza eskubidien defentsie gure helburu bezela aldarrikatzie, giza eskubidiek nundik datozen ta ze ixkutatzeben ulertze ez badeu. Arma erabilgarri izen daitezke taktikoki, ezinbesteko zenbait momentutan, zertako ibili baldin badakigu; baino sekula ez aldarrikapen estrategiko o definitibo bezela. Guk, jabetza pribatuen aboliziyue burrukatze deu ta.

4 Iritzi

  1. Oso ona artikulue! Asko laguntzeu zuzenbide estatuen funtse ulertzen.
    Dana dala, betiko galderiek hor segitzeu… Ze in jabetza pribatuen aboliziyue lortzeko?
    Bide instituzionalak, botere kuota haundiyek lortutare, eskubidien hobekuntzaatik burrukatzea mugatzie dakar, jabetza pribaue langileriyei de facto ezarritako kondena bat baita. Ta instituziyoz kanpoko lanak berriz errepresiyue dakar… Zuzenbide estatuen makineriye lanien hasteanien jarrera baketsu (herri arresi…) nahiz biolentuek (martxoko maniye iual) izan emaitze bea eon da.
    Egoerie deskribatzeko dakeun gaitasune horri buelta emateko dakeun gaitasun faltiekin orekatzie mundiala litzeke!

  2. Pashukanis

    2017-11-09 at 12:40

    Oso galdera ona, gehio esango nuke: oixe da GALDERIE. Sakontzen saiauko gea hortan, baino nere ustez proau berra daukeuna jabetza pribatue beaz jabetzie da. Hau da, jabetza pribatuek emateitun garantian barruen jokau formalki esparru guztiyetan. Forma hutsean erabili ta eduki horizontalakin bete. Sare pribatu potente bat eraiki nun gure era funtzionatze deun. kanpo injerentziatatik e forma horrek estatuen babesa emateigu. Beak ez du ikusten. Ikusteuneako ya modu berri baten funtzionatze deu…pixkat hortik. Eskerrik asko!

  3. Jabetza eskubidiek eo bere faltiek eite gaitu bortxatzaile?
    Beste dana oso garauta daola ikusi det, hau zeatik afirmatzezun azaltzeik bai? Eskerrik asko.

  4. Pashukanis

    2017-11-10 at 9:34

    Egiye esan ondo harrapau dezu exposiziyoko punto ahulena. Hor esan nahi detena ondo azaltzeko denbora gehio ber det, landuko deu. Momentuz atea dituten konklusiyotan dao, baino oinarri soliduo batekin azaldu berko det. Asuntue da gauzen jabetza pribatuek, beaien gain eozer gauza iteko aukerie emateigubela, “pretensiones ilimitadas”, alegiye. Alkilau, saldu, konsumiu, o bota. Azken batien egunero gauzakin tratatze deunez pertsonan arteko harremanetan, idea hori gauzek mediatze ez dituzten pertsonan arteko harremaneta trasladatzen da, adibidez, bikote harremaneta. Ya ke ez daon gauzaik tartien, gauzie pertsona bea bihurtzen da. Gizonezkuok, bereziki tendentzi haundiye daukeu, emakumiek guriek diela pentsatzeko. Beraz, “la mate porque era mia, la viole porque es un objeto de placer…” pixkat hortik zijuen komentayue.
    Eztakit aklarau dizuten. Eskerrik asko parte hartzeatik ta segi galdezka, hau hortakoxe dao ta!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo