Burgesiak ekoizpen bitartekoak eta langileon lan-indarrari ahalik eta zuku handiena aterazten dion une honetan, Azkoitiko langileok ere hortzak erakutsi nahi dizkiogu.

Burgesiak, langileok, bere kapitala metatu ahal izateko gure eguneko zortzi eta zenbaitetan, hamabi ordu haren menpeko lanean edukitzen gaitu. Lehenengoak kapital handia metatu bitartean, bigarrengoak aipatu orduak lan eginda, sistema kapitalistan bizi ahal izateko oinarrizko beharretarako soldata xumea baino ez du jasoko. Gisa horretan burgesiak bi abantaila lortuko ditu: alde batetik, oinarrizko beharrak asetzeak, gu langileok berriro ere bere menpe lan egitera baldintzatzen gaitu, bizi ahal izateko oinarrizko beharrak asetuta, langileak haren lan-indarra lortuko du, berriro ere burgesiaren eskuetan dauden bitarteko ekoizpenetan lan egiteko. Modu horretan, langileok gure lan-indarrarengatik soldata xumea jaso bitartean, burgejsiak guk, langileok, ekoiztutako “produktuengatik” harik eta kapital metaketa handiagoa lortzen dute (gainbalioa).

Burgesia bitarteko ekoizpenen jabe den bitartean, langileok era guztietako errepresioa jasan beharko dugula argi daukagu. Horregatik, bitarteko ekoizpenak langileok geure egiteko hautua egin dugu. Desjabetuok, argi izan behar dugu gune autogestionatuak gure egunerokoan sistema kapitalistari kontrajartzen zaizkien proiektu politikoak direla. Espazio hauen eta burutu edo burutzen diren ekintzek benetako eredu sozialista gauzatu ahal izateko espazio gisan ulertzen ditugu. Horren adibide dugu azken urteetan egindako hausnarketen ostean osatuta gaztetxeen saretzea.

Burgesia jaun eta jabe den sistema kapitalistari eragin dizkiogu lehen arrakalak gure bailaran. Gure babes osoa Krisiaren Seme-alabei, Esklabetako proiektuarengatik. Bai eta azken hilabetean langileok kapitalaren aurkako borroka egituratzeko hartutako espazioei: Zizurkil, Hondarribi… Eta nola ez, gure babesik beroena Galdakaoko langileei, burgesiak haren menpe dituen txakurrak erabilita, arrakala zapuztu nahita ere, lehen arrakala sortuta, horma guztiz pitzatzea lortuko baituzue.

Jo Ta Ke kapitala suntsitu arte!