Berriz, astun naiz ohe zorroan.
Noizean behingo egun hasiera ustel horietako bat.
Etsipenaren zamak ilusioaren haizea eteteko gaitasuna duenean.
Jendarte puta, hau etziok aldatzeik!

Burgesiaren aurrean, txapela kentzea besterik gelditzen ez zaigunean.
Lan bikaina, bai hoixe!
Eraman gaituzte ongi hegositako eremu epeletara.
Obedientziaren ongi-izatera. Desintegrazioaren onarpenera.
Eztabaidatzen nahi gaituzten eztabaida antzuetan biraka.

Berriro hauteskundeak.


Noiz hartuko ote dut tarte bat sabaiko armarma sare hori kentzeko.
Bai, gaur oheak harrapatu nau. Insomnioa, ta jaiki ezinik.
Gogoratu nahi ez ditudan pertsonekin garunean biraka.
Harremanen konplexutasuna. Askatasuna ta elkarzaintza.
Ni eta zu, edo gu. Gu….. konplexuegia agian.

Landatutako hazi kapitalisten fruitu indibidualista soilak gara, bai.
Belaualdiz belaunaldi moldatuak. Kartola ekoizpen maxiboa.
Ikusi nahi ez duten aho haundi ta ikusten dutenen mugarri ugari.
Gutxienez pakean utziko baliete….

Momentu batez, begiratzen jarrita, beti ezker hankaz jeikitzen naizela
konturatu naiz.
Ohearen orientazioa errudun.
Lasai hi, ez haiz superstiziosoa, bestela hire katu beltza akabatu beharko huke.
Ta badakik ikeragarri matte dekela “Txuri” txikiye.

Desbarioa. Goiz ustel insomnoen zama.
Altxatzeko heldulekuak hurrunegi gaurkoan.
4 egun jendartetik hurrun eta orain errealitatea.
Bizkarra eman ezin diogun berbera. Alienatua eta basatia.
Krudela bezain bihotzgabea.

Zer ordu ote da dagoeneko? Gaur txerria umeak egitekoa zen.
Hostia, txerria umeak egitekoa zen!
Zer ordu ote da?
Mugikorrean begiratu, ta kide baten mezu bat:
“Enterau al haiz? Hi kanpuen haoan bitartien 4 Gaztetxe Okupa dixkiabe Gipuzkun!”


Ilusioaren haizeak etsipenaren zama eraisten duenean.

Argi Beltza