Mugimendu bati atxikitzeak antolatzen diren gertakarien ardura beregain hartzea esan nahi du, gertakarien beraien egile zuzena bihurtzea. Gazte mugimendu sozialistan sartzen den gazte batek independentzia eta askatasun ekintza bat egiten du. Diziplinatzea independente eta libre egitea da. Ura ur purua eta librea da ibai eta erreka ertzetatik isurtzen denean, ez kaotikoki dispertsatuta lurrean edo bakandurik barreiatuta atmosferan dagoenean. Horrela, diziplina politiko bat jarraitzen ez duena gas egoerako edo zikindutako materia da elementu arraroen eraginez: beraz, alferrikakoa eta mingarria da. Diziplina politikoak lizunkeria horiek garbitzen ditu eta arimari bere sendotasunik onena ematen dio, bizitzari helburu bat ematen dio, helburu hori gabe bizitzeak zentzurik ez lukeelako. Klase esklabutzaren zamak pisatzen dion gazte proletario orok askatasunerako lehen ekintza egin behar du, etxetik gertuen geratzen zaion gazte sozialisten talde batean sartuz.

(Antonio Gramsci, La Città Futuran, 1917ko otsailaren 2an)