Pasa den ostiralean, martxoaren 29an, Agnès Varda zinemagilea hil zen. Godard bezalako izenen ondoan ez da agian oso ezaguna, neuk ere ez dut bere lana gehiegi ezagutzen. Beraz, ez gara hemen bere lanak zerrendatzen edo bere jardun artistikoaren errepaso bat egiten hasiko. Hala ere oso lan interesgarriak ditu eta hauek gogora ekartzeko eta ezagutarazteko tarte bat hartzeak merezi du.

Dena dela, eta besteak beste, egun hauetan bere heriotzaren inguruan atera diren hainbat eta hainbat artikulu eta albisteetako batean honako hau aurkitu dudalako dakarkit bere izena gogora:

Ante la pregunta del periodista ¿Si tuviera que destacar algo de su carrera que sería? Ella contestó: “Que nunca he rodado historias burguesas. He preferido dedicarme a retratar estibadores, espigadores, pescadores, ocupas, obreros, gente que no tiene poder. Yo veo a un obrero que dice, “mañana me retiro y siento que estoy al borde de un precipicio”, y eso es muy emotivo. Y siento que a lo largo de mi carrera he tratado de decir a las mujeres: “Salid de las cocinas, haceos con las herramientas para cambiar la sociedad”. Estoy contenta. Antonio Gramsci dijo que cuando se mira el mundo solo se puede ser pesimista, pero cuando se pasa a la acción solo se puede ser optimista. Estoy de acuerdo.

Dirudienez Vardak argi zuen kulturak eta arteak ezin zutela munduari begira egon, akzioa beharrezkoa dela ikusten den hura aldatzeko. Baina askotan akzioa zer den zehazterako orduan aurkitzen ditugu arazoak eta mugak.

Kulturak funtzio politikoa izateko eduki politiko zehatzak izan behar ditu? Ez dut uste. Kultura berri bat sortzeaz ari garenean, kontzientziaz ari gara. Norberak bere bizi baldintza eta kondizio materialen kontzientzia erreala izateaz. Hau da, produkzio kulturalak berau egiten eta kontsumitzen duten subjektuen bizi esperientzien espresio izan behar dute. Ez gara ari soilik funtzio ideologiko argi bat betetzen duten produktuez baizik logika horren baitan kokatzen diren hainbat eta hainbat espresio sensible berreskuratu eta erdigunean jarri behar direla uste dugu. Emantzipazio prozesu batean produkzio kulturalak izan behar duen forma zehaztetik oso urrun gaude oraindik. Baina, horrek ez du esan nahi bide horretan dauden gauza batzuk ezin ditzakegunik aldatu, dudan jarri eta beste hainbat berreskuratu.

Horregatik, kulturak prozesu sozial osoan betetzen duen funtzioa kritikatzen ez den bitartean, produkzio kulturalari egiten zaion kritika oro partziala eta sitomatikoa izango da. Joera handia dugu kritikak esparru subjetibora eramateko, eta hauek gustuaren auzian agortzen dira. Baina eztabaida ez dugu forma eta edukian zentratu behar, baizik produkzio kultural horrek ze funtziori erantzuten dion eta mundua ze terminotan espresatzen duen aztertu behar dugulakoan gaude.

Nahi baino zehaztasun gutxiagorekin egindako artikulua da gaurkoa, hurrengoetan jarraituko dugu ideia hauek lantzen eta garatzen.

Hemen bere lan oso interesgarri batzuk: