Tok-tok

Baita gaztiek! Gaurkuen zorotasunen inguruen hitzeingoizuet. Hau definiukoet analisi zientifiko batek euki berko luken zehaztasunik gabe ( Eztalako nere intentziyue hori ) baño intentziyo osoz.

Zorotasune anomalia moduen ezautzea, normalidade egoera bat zalantzan jartzeko gai dan izaera ( O jarrera errepikakor ) bezela definiu leike. Zorotasune persona bati atxikitzeiou normalea, pertsona partikular bat da zorue. Zorotasunek, anomaliye danez, ingurunien rekonozidue izeteko baliyo du. Artalde txuriyen ardi beltza errez antzematea.

  Ardi beltza diferentie da ta gaur egun diferentie izetie “guay”-e da. Bakoitzek diferentie izen nahi  du artaldetik distingiu ahal izeteko ta iraultzailetasun kontzepziyo abstraktu, erromantiko, zein indibidualistien bidez boteriei nolabait aurre iteiola pentsau ahal izeteko.

  Honen adibide die astero pertsona diferente batekin liatzeienak ( Konpromisue nolabaiteko kate moduen ulertuta ) , iye egunero mozkortzeana rutiniekin hausteko ( Hau re nolabaiteko kate moduen ulertuta ) o esateuna pertsona danak nazkie emateiobela.

    Guzti hauek badakebe boterien kontzepziyo abstraktu ta borroso bat (katien bidez irudika nahi izen detena ) ta  honen kontra iten saiatzeie nolabait, bizitza diferente baten aldeko hautue iñez.

  Eztaket intentziyoik esateko Iñoi ze in ber dun bean biziyekin, bakarrik azaldu naet jarrera o izaera hauek eztakebela orden soziala iraultzeko iñongo asmoik ta ezta  efektibidadeik e. Eztie konturatzen normaletik urruntzeko nahi hortan danak desbedin bilaka diela , asi ke, zentzu baten, berdiñ. Kapaz gea horreatik, gu, kategori baten azpiyen kokatzeko guzti hauek, “zorotasun inidibidualista” kategoriyen azpiyen, por ejemplo.

  Jarrera hauek langileriyen atomizaziyue dakebe ondoriyo. Kapitalai zenbat komeni zakon hau ebidentie da. Ardi beltz bakar bat ezta kapaz artzaiei kontra in ahal izeteko, ezta beste ardiyen liberaziyue lortu ahal izeteko re. Ardi belltzak ezpau liberaziyo horrekin amesten kapazidade hori oaindik eta ahulo da.

  Eraiki dezagun, beraz, zorotasun kolektibo bat, kapitalismuek inposautako harremantzeko eredue konbatitzeuna elkartasunen bidez. Traszendiu dezagun zorotasune harremantzeko eredu hauek hegemoniko bihurtuiez, bihurtu gaitezen patología kolektibo!

   Ugaldu daitezela langilion kontrolpeko guniek zein gure arteko sariek, ikutu dezagun eskuekin iraultzie, materiyen autorrealizaziyuen parte baño askoz gehio ez gea ta, dana lortu nahi deunak aldi berien!

3 Iritzi

  1. Aupa! Ulertu det esan naezuna eta guztiz ados patolojiyek kolektibizau eta azaleratziekin baño adibideta alleau zeanin lelengo adibidie astero pertsona diferentiekin liatzeienana izetie rarue eintzat eta nere dudak sortze zaizkit (nahiz eta parentesi artien zehaztezun konpromisue nolabaiteko kate moduen ulertzebenaatik esatezun). Oinarte eman dan harreman eredu hegemoniko eta zapaltzailiek (kapitalismuen erroberie martxan era efikaz batien jarraitzeko berrezkuek oain arte, hemendik aurrea eztakit) irauli eta sexualitatie bizitzeko eta beste eredu sanuo batzuk bilatzeko saiakerien erantzuntzat e ulertu laiket nik praktika hori. Edo baita nahi dulako eta esperimentatzeko gogue daukelako pertsona batek eiteun praktika bezela. Ustet asko dakeula desikasteko eta ikasteko eta nahiz eta zure sarrerikin ados ados naon hein handi baten ustet kontuz ibili berdala adibidik jartzikin ze hitzek eztie ausaz aukeratzen, indar haundiye daukebe eta neri duda bat sortu dibe hitz hoiek.. Marra mehe bat daola ustet jendiei bere kabuz pentsau dezan herramientak eman edo nola jokaberdun gidatzien artien, tema interesante bat e ustet badala hitzeiteko!
    Gainontzin bihurtu gaitezen ba patologia kolektibo eta jabetu gaitezen gure gorputzetaz eta ez diezagula beldurrik eman gure sentsualitatien eta indarrak!
    Ondo izen!

  2. Iepaa! Mertzi aportaziyueatik.

    Hasteko, jarriet testuen ziher eztaketela intentziyoik iñoi esateko ze in ber dun bean biziyekin

    Enitzen patologiyek kolektibizatzieatik ai iñongo momentutan ( Nahiz ta berrezkue iruitze zaten bakoitzen arazuek kolektiboki lantzie ), geu patologia kolektibo izetiez ai nitzen . Horrekin esan nahi detena da sistemie iraultzeko burrukiek talde izaerie euki ber dula ta ez indibiduala, zentzu hortan esan det testuen azaltzeien adibidiek eztiela efektibuek, eztiela benetako patologia.

    3 adibide hauek jarri ditut iruitze zatelako badaola boteriekiko kontzepziyo difuminau bat hiruretan, Hau da, hola jokatzeunak eztula ausnartzen hola joka aurretik ea nola konfigurauta daon botere hori ta ea nola in dakiokegun aurre.

    Ustet jarrera hauek patroi jakin batzui jarraitzeiobela orokorrien ( Exzepziyuek eongoie ), mozkorra rutinien bildurrez mozkortzeala ta astero diferentiekin liatzeanak badakela beldur bat jendiekin benetako konpromisuek hartzeko. Bean plazerak asetziei begiratzeiola ta zentzu hortan egoistie dala. Hau da, jarrera hori hartzeunak eztula iten kolektibo baten interesai beira hau, interes pertsonalai beira baizik.

    Gure espaziyotan jende konprometidue ta ez egoistie nahi deun heinien, jarrera sozial hau etzat iraultziekiko aportaziyo bat iruitzen, nahiz ta esan bezela, bakoitzek nahi duna ingoun. Enitzen ai harreman sexual hegemonikuen apologia bat iten ezta, ( Eztet uste bikote bat iraultziekiko aportaziyo bat iten ai dala bikote izete hutseatik). Simplemente esan nahi nun jarrera indibidual hauek etzaixkitela iruitzen sektore sozial baten o langileri osuen askapen erreal bat lortzeko tresna.

    Bukatzeko, kapitalismuen heziyek izen gean heñien ustet danok geala era batea o bestea egoistak ta ez konprometiduek. Elkartasunien oinarriutako harremanak sortzeko oztopo bat da hori.

    • Beste alde batetik, bakoitzek nahi duna ingoula esan detenien enitun nahi esparru pertsonala ta esparru militantie zurrunki banau. Ustet koherentzi batek existiu ber dula egunerokuen hartzeitugun erabakiyen ta militantzi eremuen babesteien jarreran artien. Esan nahi nuna zan bakoitzek autonomia maila bat e euki ber dula erabaki hoiek hartzeako orduen.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2019 Kontu Lepo