Urratsak

Kafe bat eta dezentez gehiago hartu dituzte azken aldiz Kontu Lepon idatzi zutenetik. Hilabeteotan gutxi ibili dira zerutik urrun, lainoen azpitik, lurrean etzanda izar handiak ikusten saiatzen diren gizagalduen tabernan. Azken boladan ez dituzte ikusi barruan erre egiten duten eta kanpoan beti ongi etorriak ez diren hitzen eszenatokian. Baina Kontu Lepo dituzte esateko eta pentsatzeko, eta ez dira geldirik egoteko sortu.

Historian zehar ereindako borroketatik iraultza noiz loratuko zain daude, baina egunero zaintzen dute etxe barruko lorategia, zain egotea aski ez dela sinetsita. Ez zementu, ez pareta… haientzat mugarik ez da. Sistema kapitalistaren jazarpenak itzalitako argiek sua piztuko dutela diote, eta oroimena eta borroka eskutik doazela pentsatzen dute; oroimena delitua ez dela eta hitzek eta ekintzek elkar behar dutela. Langile boterea elkartasunez eraikitzeko oinarriak jarri dituzte, eta borroka komunitatea altxatu dute sozialismoaren zoruan. Ametsak piztu eta helburuak puztu dituzte, proletargo iraultzailea esnatzea eta hauspotzea xede. Dominazio burgesaren zapalkuntza forma oro gainditzeko grinak elkartu ditu, eta klase batasuna gorpuzteko ekuazio zuzenaren bila dabiltza. Jabetza zaindari zapaltzaileen oldarraldi basatiak utzitako panorama desertiko arrakalatuan ireki dituzte arrakalak, eta hor dabiltza, hari meharretik dindilizka. Aurrean dute sistema kapitalistaren dekadentzia, eta hark sustatutako diru-dependentzia. Baina pixkanaka hedatzen doa harreman komunisten esentzia. Jabetu dira norbanakokeriaren eta lekuan lekukokeriaren gezur huraz, eta hausnartu dute antolakuntza ereduen mugaz. Harreman kolektiboen aldeko hautua egin dute, krisi kapitalistaren kausa ekonomikoa den arren, krisiaren ondorioak sozialak direla jakitun. Horregatik ikusten dute garrantzitsua dela elkartasunean oinarrituko diren harreman kolektiboak eraikitzea eta horiek gorpuzteko espazioak irabaztea. Langileen kontrolpeko txoko izango direnak okupatzea eta zaintzea.

Ezin izan dute haginpean egon, baina itzalpean egoteko aukera hor dute beti, edo bestela, burdin hesiaz babestutako gerizan. Ia-ia gorantz eror daitezke, baina hankak lurrin mantentzen dituzten bitartean. Eztena ere badelako, egurre atera nahi dute, eta dagoeneko hasi dira autodefentsa sareak ehuntzen, borroka garaia dela jakitun. Bestelako harreman ereduak hazteko lanean dihardute, itaiaz baliatu bitartean. Langileen gedarra zabaldu nahi dute, eta ahotsa eman nahi diete krisiaren seme-alabei, bateginez. Mundu berri bat desio dute, eta ez berria erdizka.

Bide onetik dabiltza.

1 Iritzi

  1. Marvin Pontiac

    2019-04-03 at 13:46

    Politte, Zorionak. Aspaldiko partez Kontu Lepo modu hontako aktibitatie izatie, zoragarriye da.

    Testuek, denboran jo muga hortan jarri nau. Alegiye, denborie, orainien kokauta, bai iragana zein etorkizunekin izateun talka hortan. Denboran mitue.

    Denboran mituen bada baitare ametsetan oinarritzean zeozer. Oraine beti iragana eta etorkizunekin burrukan kokatzea, eztulako nahi biyen tartien hil. Hortako erabat garrantzitsue die ametsak, nere ustez.

    Bueno besteik pe, Lorcan poema bat uztie nahi nun hemendik. Badeu ta zer pentsau demborien eta ametsan inguruen. Ez gaitzatela eman garapenan kontzeptualiziyo zirkular batea.

    LA LEYENDA DEL TIEMPO

    El sueño va sobre el tiempo
    flotando como un velero.
    Nadie puede abrir semillas
    en el corazón del sueño.

    ¡Ay, cómo canta el alba, cómo canta!
    ¡Qué témpanos de hielo azul levanta!

    El tiempo va sobre el sueño
    hundido hasta los cabellos.
    Ayer y mañana comen
    oscuras flores de duelo.

    ¡Ay, cómo canta la noche, cómo canta!
    ¡Qué espesura de anémonas levanta!

    Sobre la misma columna,
    abrazados sueño y tiempo,
    cruza el gemido del niño,
    la lengua rota del viejo.

    ¡Ay, cómo canta el alba, cómo canta!
    ¡Qué espesura de anémonas levanta!

    Y si el sueño finge muros
    en la llanura del tiempo,
    el tiempo le hace creer
    que nace en aquel momento.
    ¡Ay, cómo canta la noche, cómo canta!
    ¡Qué témpanos de hielo azul levanta!

    PD: Izen bereko kriston bi temazo daude hortik.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2019 Kontu Lepo