Online nao, facebookeko perfille, youtubeko kanala, instagram, tweeter… Online daude nere etxiene ainbat gailu ordenagailue, telebisiyue, mobillek… (Nahiz eta etxe askotan konexiyo mailie makina geyota edatzean). Online daude herri mailan gero ta geyo ainbat sistema nahiz eta lehen begiratuen ikusteziñek izen (“SCADA” motako gailuek bezela).

Aurretik eon dizen komunikaziyo mota ta euskarri guztiyei beituta ez sinisteko moukue da ain denbora gutxiyen TIC-ek (informaziyun eta komunikaziyun teknologiyek) euki dun edapena, iyiye gure biziko esparru daneta iritsiez, danok daukeu sare sozialen baten (eo askotan) presentziye, ohiko komunikabidetzat artu deu whatsapp eta telegram motako mezulariyek ta berauek ibiltzen hasi gea artaldeko ardiyen mouen bai olako ondo saldu digubelako o gure ondokuen joeri ala izen dalako.

Eztu ematen interesatzen zagunik komunikabide hauek zeñen eskutan daudenik ezta gure informaziyukin ze itean behin iyotze deunin, normala! zein geakoa hizkuntza ulergaitz ortan idatzite dauden kontratu oyek irakurtzen whatsapp bat erabiltzeko bakarrik, eo gmail eko kontu bat iteko eo facebooken gure biziko detalle danak erakusteko, zerbitzue emateigube ta orrekin nahiku deu, iyiye droga bat bezela berdeu konektaute eotie. Nik uste garrantzitsu dala jakitie interneten zerbitzu bat doainik danin geu gealako merkantzi dala, zerbitzu ori erabiltzen asteakuen danok “acepto” eo “onartzen dut” emateiyounin irakurri ezteun kontratu ori onartzen ai geala ta orrek gure informaziyukin iyiye nahi debena iten lagatzeiyoula.

-“Baaa etzako importa… nik eztaket ixkutatzeko argazki edo komentayoik nire sare soziletan”, ta bai ixkutatzekoik eztakeu ez bein iyotakun, baño naiz ta ez importa izen gure informaziyu(iyotaku alegiye) erabiltzie/eraldatzie/bereganatzie, guk ori baino informaziyo baliagarri geyo sortzedeu konektatze geanien, bixitatzeitugun orriyek, erosteitugun produktuk, horri ezberdinetan uzteitugun iritziyek, ikusteitugun bideuk, entzute deun musiki, jasotzeitugun korreuk… Guzti orrekin nolakuk gean ta ze joera ditugun neurtu “omen” leike, informaziyo hau oso interesgarriye da empresayuntzako zer nun, nola ta zeñi saldu jakiteko, empresayuk leno bere kasaka inberreko merkatu ikerketan gaur egun “google”-i eta antzeko beste ainbati eroste dizkobe, lanan zati handi bat gaña geuk inde (iñok eztiyo bere buruei galdeu googlek nolatan dauken boltsan alako baliyo itxuraz doainikeko zerbitzu bat eskañite?) .

Ez hori bakarrik, nolakuk gean jakiti garrantzitsu da baita kontrol sozialan gairako, ze jendekin juntatzea, zeñekin hitzeitedeu whatsapp-ien, zeñen lagunek gea sare sozialetan, lehen poliziyek arrapau inber zizun identifikatzeko eta ainbat baieztapen inber zitun, gaur egun geuk betetzeitugu fitxa polizialak(sare sozialetako perfilek) geure gogoz. Noizbait kontrolauek eo arrapauek izanberko bagenuke herramienta asko uzteitugu beayen eskutan(gogoratu oin dala urte batzuk gizon batek delitu bateatik espaiñitik aldein zuneku eta rumaniyen facebookeko bere perfille beitzie okurriu zikonai), gaur egunien gaiñin damazkigun mobillek GPS/GLONASS/datu konexiyukin ekipauta daude eta denbora errealin munduen kokaute gaude, oso errexak gea beaientzako topatzeko ala nahi badebe behintzet, baino google maps erabiltziere olako earra da…

Arlo politikuen ere hasi die gure informaziyu gure aurka ibiltzen, adibidez Trump-en kanpañan zear “BIG-DATA” erabilita jende mota ezberdiñentzako mezue “pertsonalizau” omen zeben internet bidez zabaltzeakun, pertsona orrek indako billaketa ta ikusitako pelikulan arabera, modu orta indibiduo mota orri ahal dan geien eragiteko asmuen.

Sarien gabiltzenin dana registraute geatzea, baita oin dala urtiek in genuna ere, dudaik badago beitu google-ko “Mi actividad” edo olako apartau bat da bakoitzek bere perfilin. Sortze deun informaziyo multzue geure buruatik or diju pillatzen, seguruna erakunde edo empresan baten ormigoizko eraikin handi baten sotuen daon zerbitzari bateko disko gogor batien…

Oindik “BIG-DATA”-kin enaiz sartu ezta Industria 4.0 (diotenez urrengo iraultza industriala)-kin ezta ere automatizaziyu nola ai dan erabat leku guztiyeta allatzen baño iruitzezat nahiku ta geyegi luza detela idatzi hau ta bukaeri emateko garaye da, olaxe eraiki digube orwell -en mundue!! Bukaeri eman ta google-eko robotai horri hau indezatzen jarrai dezaten lagatzi izengoa onena.