Arte garaikidea eta errealismoa

La figura real, exterior, es un obstáculo que tiene que ser superado

para que el realismo no sea propiamente figuración, sino transfiguración.

Transfigurar es poner la figura en estado humano.

Adolfo Sánchez Vázquez

Estetikaren eta artearen loturan edertasunaren figurazioa eman izan da hein handi batean, honek arteak izan behar duenaren ustea sortzeaz gain, arteak izan behar duena inposatu du. Ez gara estetikaren eta artearen harremana historikoki aztertzera sartuko, batetik, ziurrenik hau ez delako horretarako momentua eta bestetik, egun, ez dugulako nahiko jakintzarik azterketa historiko hori behar bezalako zehaztasunaz egiteko. Baina, horrek ez du esan nahi harreman horren ebidentziak islatzeko gai ez garenik, tesitura horretan estetikak eta edertasunaren kontzepzioak izan duen garrantzia garbi baitago.

XX. mende hasieran ordea erlazio honen hausturaren zantzuak somatzen dira. Zantzuak izango dira, inoiz ez delako oso garbi jakin harreman hau erabat suntsitzen den edo ez, baina argi gelditzen da artearen esferan estetizazioaren aurkako planteamenduak edo proposamenak agertzen direla. Batzuen ustez, anestesia planteatzen da, Artea estetikatik askatzeko edo aldentzeko prozesua. Esan dezakegu bi ildo nagusi planteatzen direla, batetik, estetikarekiko emantzipazio prozesua eta bestetik, estetikarekiko askapen prozesua.

Hau da, bi ildoak elkarrekiko bereizgarriak diren hainbat ezaugarri dituzte. Askapen prozesuak inposatutako estetika sentsibilitate guztia albo batera uzteaz gain ekoizpena sentsibilitatetik at, estetikatik at, kokatzen du. Honen aurka, emantzipazioaren ildoak gailentzen den gustu zein estetika horren aurkako jarrera hartzen du, estetikaren edo edertasunaren aurkikuntza alboratuz. Bere kasuan ordea, kontzepzio zein hautu hau ez da garbi ematen, asko dira edertasun ezaren azterketan murgildu baina prozesu horretan, berriro ere edertasun eredu baten bilaketan eroriz. Nahi edo ez, edertasunaren aurkikuntza horretan murgiltzen dira, eta hortik harago, edertasunak emango die zentzua beren ekoizpenei. Honela, arte garaikidean ekoizten diren obra asko literatura hutsean gelditzen dira, ekoizpenak diskurtsoan soilik sostengatzen direlarik.

Diskurtsoan eta literatura hutsean oinarritu direnak, planteamendu Errealista alboratu izan dute, honek, ustez, ez duelako bere sostengu izango den teoriarik. Errealismoak, bere barruan (bereziki estalinismoak) erabat bulgarizatu zuen teoria, eta literatura postmoderno guztiak ondo plazaratu du teoria bulgarizatu hori. Baina oso garrantzitsua da errealismoaren berrikuspen zehatz bat egitea, hau da, gurera ekartzea planteamenduaren nondik norakoak, eta ez erortzea errealismoa = kopia parabola gaiztoan. Arte Errealista errealitate objektibo batetik hasten da,  historikoki eta sozialki baldintzatzen dituen harreman horietatik. Errealitate objektibo horren jakitun, bertatik eraikitzen du guztia, hau da, erlazio horren baitan eraikitzen den gizakiari, errealitate objektibo horretatik harago, errealismoak errealitate berri bat eraikitzen du. Imaginario sozialean errealitate berri bat eraikitzen saiatzen da, gizakia baldintzatzen duten kondizio guztiak azaleratuz eta aldi berean gailentzen duen errealitatea eraikiz.

Noski, honen aurrean garbi izan behar dugu errealismoaren planteamendu teorikoak zailtasun objektiboak eta arrisku ugari dituela. Ondo ondorioztatu den moduan, errealismoak errealismo faltsu asko izan du eta askotan idealismo hutsean oinarritu izan da, errealitate objektibo hori beraien ustez izan behar duena plazaratzeko erabiliz. Bestaldetik, errealismoa ezin da modu hertsian ulertu, artearen baitan kokatzen denaren, edo artea denaren edo ez denaren arteko dikotomian. Errealismoaren ikuspuntutik haratago, surrealismoak, futurismoak, kubismoak zein espresionismoak gizakiaren bestelako espresio bide edo ekoizpen bide desberdinak adierazi izan dituzte, eta bertan ematen diren ekarpenei ere erreparatu egin behar diegu. Gainera, guzti hauek mugimendu baten baitan bildu dira eta nolabait burgesiaren aurkako espresioak izan dira. Eta errealismoak ere teknika berriak behar ditu inguratzen duen guztia adierazi ahal izateko.

Zer esan nahi dugu honekin? Uste dugu, Arte Errealistak teoria sendo bat duela atzetik, nahiz eta kasu batzuetan emandako adibideak ez diren oso Errealistak izan.  Garbi dugu ordea, planteatzen dena filosofia sendo bat dela, eta arte errealistak planteatzen duenak errealitatea ulertzeko modu zehatz bat daukala atzetik: inguratzen deunarekiko erabateko konpromezua. Baina egiazko planteamendua ez da objektuan, errealitate objektiboaren azaleratze hutsean, gelditzen, Arte Errealista objektu eta errealitate objektibo hori eraldatzeko eta gainditzeko espresioan kokatu behar da. Figurazioaren marra gaindituz, figuraziotzat dugun horri (errealitate objektiboari) bizia emanez, transfiguratuz. Bada zer eztabaidatu, ekarriko ditugu Bretch eta bere lagunak. Bitartean, hemen sarrera bat.

2 Iritzi

  1. Angelopoulos

    2019-01-13 at 14:47

    Aupa zuek, ederra artikulua, beti bezala!

    Hiru galdera eztabaidari bide eman asmoz: Zeintzuek izan daitezke egun arte errealista batek adierazi beharko lituzkeen forma sozialak, pasajeak? Nondik abiatu egungo bizi sozialari kritika? Nola garatu zapalduen memoria politiko eta soziala, “berehalakoan” oinarritzen den bizi eredu baten aurrean?

    • (H)iltzeak

      2019-01-14 at 15:52

      Aupa Angelopoulos!

      Lehendabizi eskerrik asko, irakurtzeatik eta gañea eztabaida hau planteatzeatik. Erantzune azpeitiar erdi jatorrien ingoet. Barkau tardantzie baitare. Erantzun azkarra dijue, aber ulertze gean eta zeoze aportatze deun.

      Bueno, hasteko, galdera interesgarriyek die, eta eztakit kapazak gean erantzun zehatz bat emateko, gañea ustet gure hurrengo hausnarketak bide horretan junber debela. Baño saiauko gea. Lelengo galderai erantzuteko, ustet berrezkue dala zehaztie gaur egun Arte Errealistak arte espresiyo desberdiñetan izenber dun funtziyue edo nun kokatzie daon bere rol espresibue. Hau da, ezta berdiñe Arte Errealista literaturan edo pinturan. Biyek garapen desberdiñe emandebe, baño gaur pintura Errealistak ezin du errelebantzi berdiñe izan, sinpleki, argazkiyek edo erreprodukziyuek beste garapen bat izan debelako eta zailtasun asko izango zebelako benetan zeoze sortzeko. Halare, ustet Arte Errealistak adierazi beharko lituzkeen forma soziala eztala aldau gehiegi, gure kokapena aldau dan arren, erantzune nahiko berdintsue da. Horreatik, ustet dudak ditutela Arte Errealistan gaurkotasunen, gaurkotasun hortan sinisteko bere forman edo espresiyuen aldaketa bat eman beher du. Baino, lehen esan bezela, funtziyue erreparau ber diou, nere iritziz literaturan adibidez, Arte Errealistan premisa batzuk txertazie oso garrantzitsuek izangoie. Posmodernidadiek txertau dun literturan aurrien, guk subjektu zehatz baten izenpien hitzein ber deu edo inguratzen gaitun miseri dana adierazteko kapazak izan ber deu. Hori bai, erabat garrantzistsue da subjektu horren askapenan inguruko imaginario soziala sortzie, eta hau ez ematie idealismo hutsetik…

      Memorian inguruen, Mario trontin hitz batzuk:

      “He aquí lo que es una inversión desde un punto de vista, de su propio lado. “Clase vengadora”, la última que es esclava, pero también la primera que debe poseer la fuerza necesaria. Motivación, no ética sino política, porque se está de este lado. Vengar un pasado eterno de opresión soportada. Este pasado es pues el nuevo sujeto de la historia, que solo puede realizar una nueva acción política. El suelo del futuro era esta pasión, sentida y conservada en el cuerpo de las luchas de nuestro propio pasado.”

      Ustet bertan gure memoria, zapalduon historia, ulertzeko klabe asko daudela. Memoria hori orainie txertatzeko kapazak izan ber deu, ez bakarrik inguratze gaituna zalantzan jartzeko baizik eta oraine aldau ahal izateko. Txertau ber deun kritika soziala orainei inber dio erreferentzia. Ointxe bertan garapen hortan kontribuitzeuen espresiyo desberdiñek pillatzen saiau ber gea. Bertan elementu kulturalak erabat garrantzitsuek izangoie, imagenak sortzeko kapazidadie izanber deulako, gure imaginaziyo kolektibue osaukoun hortan erreparau, eta gu bide hortan jarri. Artistikoki imaginario kolektibo hori txertatzen saiauber gea. Sortzeitugun forma berri hoiek berehalakotasun hori gainditzeko gaitasune izangobe, berehalakotasune momentu bati iteyo men, guk aldiz memoria eta eguneroko miseria deu subjektu zehatz bat interpelau ahal izateko.

      Eztakit zeoze erantzun deten e. Baño bueno jungo gea zehazten… Gauza batzuk gehio pentsauberko nitun… nike nere espresiyo bidiek mejoratzen junberkoet.

      Ondo izan Angelo (konfiantzan).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2019 Kontu Lepo