Iritzi-emaileak, egunkeria politikoan saltsan elkarren artean isekaka eta nor-gehiagoka dabiltzanak, dira gu ikusi bezain pronto batu eta etsai gisan lerrokatzen zaizkigunak. Horiek dira filodoxoak (Platon).

Pazientziaz daramatza norberak bere okerkeria eta ohitura txarrak. Aldiz, txapako mandoa baino hiratuago jartzen da okerkeria horiek uzteko eskatzekotan (Goethe).

Bizi-tokitzeak lotzen ditu gizakia, lekua eta espazioa (Bollnow).

Etsipen garaian, bizi-toki aldaketarik ez bedi (San Inazio).

Eta zuk diozu «gero». Baina nik diot ezen ez gero, baina orai (Axular).

Ezer egin ez baina etengabe prometitzeak ezaugarritzen du gizaki progresista, Nietzsche gizajoak azkar beha bezala. Badakigu, ordea, injustizien eta opresioen salaketa egitera mugatzen gineneko garaia igaro dela. Biktimek ez dute, gaur, inor gupidatzen.

Prometitzen hasita Prometeori sua lapurtu eta sute latza eragingo genuke, A mort la politique! edo Ne travaillez jamais! pintete izugarriz beteko genituzke Azpeitiar Herribilduko oholtzak. Baina ez gara hortan eroriko. Ezin dugulako ihes egin.

Monotonian (mintzaira bakarrean, ideia finkoan), faltsukerian, handikerian, betiereko katamalo-jolasean ezinegona ezin saihest dezakegu. Ez dira garai onak onentzat. Ezkil famatu horien hotsek Eskiloren tragedia bateko protagonista baino ez gaituzte bilakatzen, katarsi eskean. Ez dugu guk horrelakorik profetizatuko.

Baina bagabiltz zerbaitetan. Orain.

Ondo etorri Gaztetxea.