Sistema kapitalistaren aferan, bete betean sartuko gara argitalpen honetan zein hurrengoetan 

  1. JATORRIZKO ERLAZIO EKONOMIKOAK
  2.  ALDAKETA BALIOA DIRUA
  3. SOBERAKIN EKONOMIKOA
  4. SOBERAKINEN KUDEAKETA SISTEMA EZBERDINETAN
  5. KAPITALISMO MERKANTILAREN BILAKAERA
  6. SOBERAKINEN APROPIAZIOA SISTEMA KAPITALISTAN
  7. KAPITAL PRODUKTIBOA
  8. BAINA, ZER DA KAPITALA?
  9. KAPITAL AKUMULAZIOA
  10. GAINBALIO ERLATIBOA ETA TEKNOLOGIA
  11. KAPITALISMO INDUSTRIALAREN GAINEKO APUNTE HISTORIKO BATZUK
  12. BATAZBESTEKO IRABAZIA, MERKATUA, KONPETENTZIA ETA EKOIZPEN PREZIOA
  13. KAPITAL INDUSTRIALA, KOMERTZIALA ETA FINANTZIEROA
  14. KONPETENTZIA ETA MONOPOLIOA
  15. AZKEN BI MENDEETAN KONPETENTZIAK EMANDAKO BILAKAERAREN BAINEKO BESTE APUNTE HISTORIKO BATZUK
  16. IRABAZI TASAREN ERORKETA ETA KRISI KAPITALISTA SAIESTEZINA
  17. SISTEMA EZBERDINEN KOEXISTENTZIAREN INGURUAN
  18. SOBERAKINEN APROPIAZIOA SOBIETAR BATASUNEAN
  19. KRISI KAPITALISTA AUKEREN ITURRI

KAPITAL PRODUKTIBOA


Aurreko gaietan, diruak formazio sozial pre-kapitalistetan hartu duen forman ikusi dugu, dirua diru bezala (M-D-M edo Merkantzia-Dirua-Merkantzia). Orain, diruak kapital moduan hartzen duen forma aztertuko dugu (D-M-D edo Dirua-Merkantzia-Dirua). Hemen, diru kopuru bat jartzen du dirudunak, berriro dirua eskuratzeko. Zein da mugimendu honen helburua? hasieran jarritako dirua, diru gehiagotan bilakatzea (hau da balioaren handipen bat gertatzea). Baina nola liteke hori? Langileari denbora extra bat (gain-denbora) lan egin arazita, ordaindu gabe balioa ekoizten jardunda plusbalioa ekoizten da, hasierako balioari (langileak) gehitzen dion balioa. Honela gertatzen da prozesua:


Kapitalaren esentzia determinazio (edo momentu) ezberdinek osatzen dute:

Eskema honek, diruak kapital moduan ematen duen rotazioa adierazten du. Lehenengo rotazio hau amaitzean, jarritakoa baino diru gehiago akumulatzen denez, berriro prozesu berriak (biderkatuz) jarriko ditu martxan kapitalistak, irabaziak biderkatzeko helburuarekin.


Prozesu honen funtsa, lan-prozesua (gainbalioa hor sortzen da), eta bere emaitza irabazia (ganancia) da. Honela doa mugimendua: Diruak (D) existitzeari uzten dio produkzio bitartekoak (Mp) erostean (edo transformatzean) eta soldata (T) ordaintzean. Lan-prozesua, produktuan (P) objetibatzen eta amaitzen da (existitzeari uzten dio). Hemendik aurrera balioa ez da handituko, mantendu egingo da forma ezberdinetan (zirkulazioaren esferara goaz produkzioa utzita). Produktua merkantzian (M´) bilakatzen da merkatuan sartu eta merkantzia horren salmenta burutu ostean, jatorrizko dirua (D) hazita itzultzen da dirua+irabazia (D/g) forman (baina ez da balioa handitu saltzean, lan prozesuan langileak ordaindu gabe objetibizatu duen lanagatik handitu da hasierako balioa).

BAINA, ZER DA KAPITALA?

Determinazio guztiak zeharkatu, mantendu eta hazi egiten den elementua balioa da. Balorizazio prozesu horri (balioari balioa gehitzea edo beste era batera esanda balioa sortzea), mugimendu horri (valorizacion del valor) esaten zaio kapitala (ez diruari, ez merkantziari…) eta bere oinarria, ordaindugabeko lana, lapurreta, da.


Beraz, zer da kapitala? Hazten mantentzen den balioaren mugimendua da (balioaren balorizazioa).


Ez bada balorizatzen, desbalorizazio (edo desegite) prozesua jasaten du segituan. Determinazio batetik besterako jauzia eteten bada, determinazio horren balioa suntsitu daiteke. Diruak (D) ez badu produkzio bitartekorik (Mp) erosteko (irina ogia egiteko) edo ez badu langilerik (T) soldata eskaintzeko (guztiak empleatuta daudelako), diru hau kapitalaren eskuetan geldituko da eta desbalorizatu egingo da. Produktua (P) ezin bada saldu (M´-D/g) desbalorizatu egingo da… Balorizazio prozesua etenik gabe jarraitzeko ezintasunari krisia deitzen zaio. Superprodukzio krisiari buruz hitz egiten da, ez badago nahikoa eskari (hau da nahikoa erosle diruarekin) merkatuan, merkantzia konkretu batentzako. Sobrepoblazio krisia deitzen zaio berriz, ez dagoenean nahiko kapital produktibo lan postuak eskaintzeko. Eten hauek, kapitala kolapso arriskuan jarri ohi dute. Edo zirkulatu eta hazi egiten da (balorizatzen da) ala gutxitu eta suntsitu egiten da (desbalorizatzen da).


Kapitalaren desbalorizazio prozesuak ziklikoki (krisialdi deituak) gertatzen dira, bereziki kapital finkoa (kapitalaren komponente teknologikoa) handitzeko tendentziak bultzatuta, izan ere, horrek irabazi-tasa konstanteki gutxitzea dakar (plusbalio erlatiboa azaltzean garatuko dugu hau).


Apunte bat kapitalari eta sistema kapitalistari buruz: lehenago aipatu dugu, nola kapitala existitzen zen dagoeneko sistema ekonomiko greziarrean komertziorako pitxarrak egiten zirenean, baina ez zen sistema kapitalista, esklabista eta tributarioa baizik. Sistema kapitalista agertzeko, lan asalariatua (esklusiboki edo nagusiki merkaturako ekoitziko dutenak) hegemonikoa izan behar da beste sistemetan agertzen diren lan motekiko.

KAPITAL AKUMULAZIOA

Aberastasun gisa, jabe gutxi batzuen eskutan egiten den kapital akumulazioa, aberastasunaren sortzaileen (langileen) miseriarekin proportzionala da. Irabazi-tasaren hazkundeak kapitala balorizatzen du; gainbalio-tasaren hazkundeak langilearen miseria handitzen du. Ekonomia burgesarentzat garrantzitsua irabazi-tasa da. Langilearentzat garrantzitsuena gainbalio-tasa (esplotazio-tasa) da, non kapitalistak egin dion expropiazio injustuaren zenbatekoa adierazten dion. Irabazi-tasaren erorketa eta krisi kapitalista atalean ikusiko dugu nola kalkulatzen diren bata eta bestea, baina goazen pixkanaka.


Hazten ez den kapitala hil egiten da (bere esentzia balorearen balorizazioa delako), eta beraz, beharrezkoa zaio irabazi guztiaren zenbatekoa konstanteki handitzea baina bereziki bere irabazi-tasa. Kapitalak beraz, definizioz, gainbalioa (irabaziaren iturria baina ez gauza bera) konstanteki handitu behar du; hau da, gainbalio absolutuaren mugaraino iritsita, produktibitatea igo behar du konposizio organikoaren garapenari esker. Goazen azaltzera.

GAINBALIO ERLATIBOA ETA TEKNOLOGIA

Gainbalio absolutuak (langileari ordaindu gabe lana eginarazteak) mugak ditu. Batetik lanaldiaren iraupena (ezin du luzatu mugarik gabe) eta bestetik lan indarra (muga fisikoak ditu, errekuperatu behar da eta soldatak ezin du muga batetik behera jaitsi goseak hilko litzatekelako langilea). Bi muga absolutu hauetatik irteteko zirrikitua, produktuaren kostu totalean soldataren proportzioa jaistean datza. Hau lan prozesua hobeto antolatzen, langileak toki berean biltzen (fabriketan), lanaren banaketa teknikoa handitzen… lortu daiteke. Gainbalioa, soldata (lanaldiaren ordainketa moduan) konstante mantenduta, handitu egingo litzateke soldata horren balioa, erreproduzitzeko beharrezko denbora txikituko litzateken neurrian.


Hala ere, berriro muga berri batetara iristen zen. Beharrezkoa zen ez soilik produktu guztien kantitatea unitatetan handitzea, baizik eta gainbalioa soldatarekiko handitzea lortzea (honi deitzen zaio gainbalio-tasa). Ekoizpen bitartekoen kostuak ezin jaitsita, produktu baten ekoizpen kostu totalean proportzionalki jaitsi daitekeen bakarra soldata da; hau da, kostu totalean soldataren proportzioa jaistea. Honi, beste era batera, lan indarraren produktibitatearen handipena deitzen zaio.


Gainbalioa handitzeko modu berri hau (gainbalio erlatiboa hain justu), edo proportzionalki beharrezko lan denbora soziala jaistea, lanaren produktibitatea handitzea, edo nahiago bada, produktu unitateko balio gutxiago sortzea, ekoizpeneko prozesu materialean teknologia hobe eta berriagoa sartzean datza (ekoizpen moduan iraultza bat eraginez).


Iraultza industrialaren aurretik garatutako produkzio sistema kapitalistak, gainbalioa ekoizten zuen modu tradizionalean. Orain (gainbalio absolutuak bere mugekin jotzean), prozesu horri, prozesu beraren transformazio materiala gehitu behar zaio, non, ekoizpen prozesu kapitalistari gainbalio erlatiboa handitzeko teknologia gehituko zaion. Honela, hasiera batean teknika artesanala zena, teknologia bilakatuko da Iraultza industrialarekin.


Hau gertatzen dela bermatzen duen prozesua kompetentzia da. Ez duenak produktuaren balioa txikitzen merkatutik kanporatua da. Honek egiten du kapitalismoa, ezagutzen dugun sistema ekonomiko bakarra izatea beharrezkoa dituena mediazio moduan zientzia eta teknologia hazi ahal izateko. Edo hazi egiten da edo akabatu egiten da; edo aurkikuntza teknologikoak (eta zientifikoak) barneratzen ditu edo hil egingo da.

KAPITALISMO INDUSTRIALAREN JATORRIAREN GAINEKO APUNTE HISTORIKO BATZUK

Soldata existitzen denetik (orain dela 5.000 urte gutxienez), gainbalioa existitzen da. Gainbalio hau ordea, bigarren mailako soberakin bat da, izan ere, existitu arren, soldatapeko sistema inportantzia gutxiko sistema zen (inoiz ez hegemonikoa). Kapitalismo merkantil europearrak (XVI. Mende amaieratik) eoizpen prozesu artisaua barneratu zuen, eta gainbalioa ekoizten zuen arren, ez zuen aldatu materialki prozesu hau. Aipatu dugun moduan, ekoizpen prozesuan eginiko teknologiaren barnerapenak eraldatuko du sakonki prozesua bera. XV. mende amaieratik XVIII. menderarte beraz, Europa, kapitalismo txinatarraren, kapitalismo orientalaren menpekoa izango da.


Nahiz eta pasarte ezezaguna izan, kapitalismo industriala Txinan sortu zen (Yang-ze bailaran) britaniar uharteetan baino lehen.


VII. mendetik XV.mendera, mundu islamiarra zen zentru ilustratua. Greziar eta Erromatar zibilizazioetan garaturiko filosofia aristotelikoa, zientzia empirikoak, matematikak, astronomia… arabiarrek hartu eta garatu zuten. Baina azkar hartu zuten erreleboa txinatarrek (X. mendetik XIX. mendera). 806. urtean 13.000 tona burdin ekoizten zituzten txinatarrek; 1064. urtean, 125.000 tona burdin; altzairuaren aurkikuntza II. mendean egin zuten, paperarena VI. mendean, inprenta, paperaren mende berean; diru-papera (fei-ch´ien) ere imprimatzen zuten dagoeneko IX. mendean.


Baporezko makinak beraiek ezinezkoak liratezke Ming eta Ching garaiko minetako (2.500 metroko sakonera) esperientziarik gabe, izan ere, urez betetzen zirenean beharrezkoa zen bertatik ura ateratzea fuelle hidraulikozko pompa baten bidez (k.o. 31. urtean asmatua). Watt famatuaren makinak, Wilkinsonena (zigueñala soilik asmatu zuen) hobetu zuen, eta honek, Wang Chen-en makina imitatu zuen (dagoeneko azaldua 1313ko imprimaki batzuetan). Baporezko makinak zilindroekin egiten du lan, txinatarrek asmatuak suzko arma eta kañoientzat (polbora asmatuz IX. mendean). Altzairua ekoiztea lortu zuten II. mendean (Martin eta Siemens baino 1400 urte lehenago) eta labe garaiak eraiki zituzten. XIII. mendean, asmatuta zituzten dagoeneko iruteko makina (maquina de hilar) industrialaren oinarrizko elementu guztiak.

Ez zen geroago Txinaren hazkundean krisirik izan 1800 arte. Munduko merkatuan zeuden oinarrizko merkantzien hegemonia sendoa zuen. Testuinguru honetan, XVI. mendean esaterako, portugaldarrak ez ziren zirkulazioaren bermatzaileak besterik, izan ere, ezin izan zuten merkantzia propiorik sartu dominatzen zituzten ibilbide komertzialetan; soilik erosi egin zezaketen (Espainia eta Europaren moduan) horretarako zilar latinoamerikarra erabiliz.


Esan dezakegu beraz, kapitalismo industriala ez zela Britainia Handian garatu lehenegoz, Txinan baizik. Honek, irakurketa historikoak berrikusi beharrean kokatzen gaitu.