Ezkerkeriaz, Giacomo Marramao abiapuntu gisara izanda (lehenengo atala)

Anton Pannekoek, militante komunista eta astronomo holandarra.

 

Hurrengo zenbait idazkietan XX. mendeko lehen hamarkadetako ezker komunistaren eztabaida nagusietako batzuek mahai gaineratzen saiatuko naiz, Giacomo Marramao filosofo italiarraren testu baten sintesia eginez. XX. mendeko lehenengo hamarkadetan kapitalaren krisi ekonomikoaren gainean existitzen ziren aterabide politiko iraultzailerako hipotesi nagusiak aztertzen ditu pentsalari italiarrak, Cuadernos de Pasado y Presente argentinar aldizkari bikainean itzulitako testu batean. Gustatuko litzaidake testu honen bitartez ezkerkeria deritzogun fenomeno politikoaren gaineko ikuskera desmitifikatzen laguntzea, errealitate politiko anitz honen barruan multzokatzen ziren militante eta pentsalari ezberdinen posizioak argitara emanez. Tira, lan bikaina eskaini zigun Giacomo Marramaok Teoría del derrumbe y capitalismo organizado en las discusiones del “extremismo histórico” testuan, eta ea nik ere ekarpen xume baten bitartez eztabaida historiko mamitsu hau gurera ekartzen laguntzen dudan.

Rudolf Hilferding, Karl Kautsky, Karl Korsch, Paul Mattick, Anton Pannekoek eta batik- bat Henryk Grossmann pentsalari alemaniar eta holandarren posizio teorikoak aztertzen ditu Marramaok, kapitalaren krisi ekonomikoaren ondorio politikoetan sakontzen baitute guztiek. Desberdintasun anitz aurkitu ditzakegu testuan aztertzen diren autore ezberdinen artean, paradoxa dirudien arren hiru multzo handietan banatzen baititu testuaren egileak- barne bereizketa handiak existitzen badira ere: Hilferding, Kautsky, eta Pannekoek sozialdemokrata historiko alemanek marxismoaren gainean eratzen duten ulerkera alde batetik, Karl Korsch filosofoarena bestalde, eta Grossmann zein Paul Mattick-ena azkenik.

Aurrez aipaturiko autoreetatik haratago, testuaren egileak ezkerkeriaren gaineko eztabaida Leninen inperialismoaren kategoriarekin irekitzen du, ondoren konparaketa burutzeko Hilferding, Kautsky, Luxemburg edo Pannekoek sozialdemokrata alemaniarrek zituzten postulatuekin. Leninek Kautskyren “ultrainperialismo” nozioa kritikatzen zuen, hamarkada bateko teoria eta politika konkretuaren arteko bilaketaren emaitza zena, ondorio erabat politikoak bultzatzen zituena ezinbestean. Honela definitzen du Marramaok Leninen inperialismoaren gaineko ulerkera:

“La categoría leninista de imperialismo es legible, en su totalidad, en esta óptica: tiene como presupuesto una interpretación precisa de las tendencias sociales de desarrollo por las cuales las relaciones de fuerza entre proletariado y burguesía se dislocarían rápidamente, en la nueva fase en favor del primero” (p. 11).

Debatearen oinarria Cunow izeneko politikari sozialdemokrataren ulerkeren araberakoa zen ordea, krisi ekonomikoaren alde objektibo eta subjektiboen arteko aldebakarreko saiakera burutzen baitzuen berak, justuki Marxi erabateko aldebakartasun ekonomizista egozten zioten horiei arrazoia emanez, eta pentsalari alemaniarraren ulerkera erabat mekanikoa hedatuz. Kapitalismoaren erortzearen gaineko ulerkera erabat objektibista sustatzen zuen Cunowk, sozialismoa bozka bitartezko prozesu lineal baten ondorioz lortuko zen beraz, langile subjektibitatearen eraikuntza denbora kontua besterik ez baitzen izango. Horrela dio Cunowk, Bernsteinekin polemikan:

“Pero en el caso en cuestión no se habla en absoluto del empleo de tales métodos; se trata solamente de saber si existen o pueden existir las condiciones para un derrumbe. Y al respecto no deciden ciertamente ni nuestras voluntades ni nuestros deseos” (“Zur Zusammenbruchstheorie”, Die Neue Zeit, 1898-1899. p. 17).

Eztabaida honetatik masa- greben eta klase borrokaren antolakuntza ereduen gaineko eztabaida irekitzen da, “derrumbe o revolución”  binomioari hasiera emango diona, hein handi batean ezker komunistaren sorrera historikoaren funtsezko arrazoietako bat dena. Eztabaidan dagoena kapitalaren erortzearen eta iraultzaren arteko teorien konpatibilitatea da, gutxienez 1924 arte iraungo zuena(“Historia y conciencia de clase” eta “Marxismo y filosofía”  liburuen publikazioek hasiera ematen baitiote marxismo mendebaldarra deritzogunari). Puntu honetan eraikitzen dira adostasunak Luxemburg eta Pannekoeken artean Kautskyren “katastrofismoaren” aurka, baina baita euren arteko dibergentziak ere.

Eztabaida honetan Pannekoekek bidegurutze erabat subjektibista bat onartu zuen Marramaoren hitzetan, izan ere “Pannekoek tiende a imprimir a la problemática de la relación crisis- revolución una dirección decididamente subjetivista. Su análisis se concentra totalmente en el proceso de progresiva emancipación de las masas de la tutela pedagógico- iluminadora de las organizaciones políticas y sindicales” (p. 19). Iraultzarako baldintzak prozesu sozial objektiboak eskaintzen ditu Pannekoekentzat, langileriaren forma politikoen- alderdiaren- zeregina langileen artean grina subjektiboa (iraultza- gogoa) eratzean zetzalarik. Honela diosku Pannekoekek, “Acción de masas y revolución” izenpetutako testu batean (1911-1912 urteen artean publikatu zena):

“La peculiaridad de la fase imperialista no debe buscarse tanto en aspectos estructurales, o en una configuración morfológica nueva y específica de las relaciones de producción capitalistas, sino más bien en el hecho de que en ella el proletariado ha conquistado la capacidad de autoorganizarse, habiendo concluido ya el periodo de aprendizaje en el “clásico” capitalismo competitivo, y habiéndose constituido definitivamente como clase autónoma” (p. 20).

Mugimendu sozialdemokrataren- 1911. urteaz mintzo gara, mugimendu komunista oraino ez zen existitzen- zeregina ez zen heziketa politikoa, berau burutua baitzen ordurako, burgesiaren ideologia geldiarazi eta langileriaren borondate politiko iraultzailea eraikitzean zetzan.

Gogoratu beharra dugu ere aurreko hamarkadan “Bernstein-Debatte” esanguratsuak eragin zuen influentzia errebisionismoaren aitaren babesle eta aurkarien artean, “ideia filosofiko burgesak”, Kanten etika ezartzen saiatu baitzen alemaniar alderdi sozialdemokratan. Bernsteinen aurka altxatzen da Pannekoek, bere arrazoiketa testuinguru honetan erabat ulergarria egiten zaigularik. Honela diosku Marramaok:

“Las necesidades de “sacar provecho de la claridad filosófica de Dietzgen en las controversias sobre la táctica” se demuestra ex negativo por la enorme influencia ejercida por las “ideas filosóficas burguesas” sobre la corriente revisionista… Imperialismo significa, por lo tanto, fase terminal del capitalismo, en cuanto actualidad de la revolución y de su manifestación procesal como acción autónoma de masa” (p. 21).

Lenin eta Pannekoeken arteko “corpus teorikoan” desberdintasun nabarmenak aurkitu baditzakegu ere, biak ados zeuden marxismoaren fundamentu teorikoak aldatu beharrean zeudela ekintza politiko iraultzaileak eratu ahal izateko. Honela azaldu dezakegu bien adhesioa lehen mundu gerraren aurka eratzen den mugimendu sozialistari, eta marxismoa Kautsky zein Bernsteinen ulerkera monolitiko eta errebisionistetatik askatzeko saiakera.

 

2 Iritzi

  1. Zalantza bat

    2019-02-10 at 9:27

    Argitu ahalko zenuke nola ulertzen duzun ezkerkeria?

  2. DavidRiazanov

    2019-02-11 at 12:44

    Begira, ikerketa historiko sakonago baten faltan eta presaz idatzita, esango nuke bi adar ezberdin dituela ezker komunistak 1920. hamarkada hasieran, eta ezkerkeria adar horiei egiten zaion kategorizazio negatiboa dela. Bestalde, ezkerkeria 20. hamarkadako esperientzia ezberdinetan mugimendu komunistak “ofizialak” duen nolakotasun taktikoari erreferentzia egiteko erabili genezake, zentzu ezberdin batean.

    Lehengo aipamenean, ezker komunistaren bueltan mugimendu ezberdinak daude, Italiarrak (Bordiga), Alemaniarrak (Rühle) edota Holandarrak (Pannekoek). Hauek dira Leninen liburuan aipatzen diren nagusienak, bestalde zaku berean iraultzaren karakterizazio filosofiko eta boluntarismo politikoko esperientziak ere baditugu (Korsch eta iraultzaren gaurkotasuna edo Lukacs eta putsch-en teoria 1923. urtearen bueltan). Lehenengoei egotzi ahal zaiena baldintza iraultzaileen mekanizazio bat izan daiteke, haustura soilik formala baita neurri batean mugimendu sozialdemokrata zein komunistarekin (krisiari irtenbide iraultzailea eman beharra zaio ezinbestean, baina subjektibitate iraultzailearen baldintzak bitartekaririk gabe gara daitezke; alderdiaren teoria bigarren maila batean jarriz). Korsch-ek Leninen positibismoaren kritika ezartzen du, eta balizko taktizismoaren gainetik iniziatiba politiko iraultzailea lehenesten. Leninek liburua “frente bakarraren” testuinguruan idazten du, prozesu iraultzailearen makaltze bat aurreikusten baitzuen.

    Ezkerkeria 20. hamarkadako zenbait taktika politikoen bidegurutzetan ikus dezakegu mugimendu komunista “ofizialean”, III. internazionalean. Batik bat 28-29 urteetan sozialdemokrazia kolpatzen denean, ondoren eskuinaldera biraketa egiteko. Ezkerkeriaz printzipio politikoen etengabeko biraketak ere kalifikatu daitezke, eta definizio egokia litzateke berau (koherentzia politikorik gabeko “todo o nada” delakoa, ezkerretik eskuinera biraketa etengabean).

    Gomendio gisara, Fernando Claudinen “La Crisis del movimiento comunista” begiratu dezakezu, aurrez aipatu dudan bigarren periodo horretaz sakonki arduratzen baita.

    Ale, ondo ibili!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2019 Kontu Lepo