Bigarren idatzi honetan,  soberakin ekonomikoari eta bere apropiazioari buruz arituko gara.

  1.    SARRERA
  2.  JATORRIZKO ERLAZIO EKONOMIKOAK
  3.  ALDAKETA BALIOA
  4.  DIRUA
  5. SOBERAKIN EKONOMIKOA
  6. SOBERAKINEN KUDEAKETA SISTEMA EZBERDINETAN
  7. KAPITALISMO MERKANTILAREN BILAKAERA
  8. SOBERAKINEN APROPIAZIOA SISTEMA KAPITALISTAN
  9. KAPITAL PRODUKTIBOA
  10. BAINA, ZER DA KAPITALA?
  11. KAPITAL AKUMULAZIOA
  12. GAINBALIO ERLATIBOA ETA TEKNOLOGIA
  13. KAPITALISMO INDUSTRIALAREN GAINEKO APUNTE HISTORIKO BATZUK
  14. BATAZBESTEKO IRABAZIA, MERKATUA, KONPETENTZIA ETA EKOIZPEN PREZIOA
  15. KAPITAL INDUSTRIALA, KOMERTZIALA ETA FINANTZIEROA
  16. KONPETENTZIA ETA MONOPOLIOA
  17. AZKEN BI MENDEETAN KONPETENTZIAK EMANDAKO BILAKAERAREN BAINEKO BESTE APUNTE HISTORIKO BATZUK
  18. IRABAZI TASAREN ERORKETA ETA KRISI KAPITALISTA SAIESTEZINA
  19. SISTEMA EZBERDINEN KOEXISTENTZIAREN INGURUAN
  20. SOBERAKINEN APROPIAZIOA SOBIETAR BATASUNEAN
  21. KRISI KAPITALISTA AUKEREN ITURRI

Lehen idatzian (1,2,3 eta 4) ekintza ekonomikoaren inguruko sarreratxo bat egin ostean, jatorrizko erlazio ekonomikoaren gainean jardun ginen. Azkenik, erlazio hauen bilakaerara hurbiltzen hasteko beharrezkoak diren kontzeptu batzuk aipatu genituen, hala nola, aldaketa balioa, merkantzia eta dirua.

Bigarren idatzi honetan,  soberakin ekonomikoari eta bere apropiazioari buruz arituko gara. Sistema ezberdinetan hau nola kudeatu den begiratu ostean, kapitalismo merkantilaren bilakaeraren gaineko Dussell-en apunteak dakartzat, sistema honetan soberakinen apropiazioa nola egikaritzen den hobekiago kokatuz amaituko dugularik gaurko argitaratzea.

SOBERAKIN EKONOMIKOA

Gizakiok, beste animalia espezie guztiek ez bezala, gaitasuna dugu berehalakoan behar ditugunak baino ondasun gehiago ekoizteko. Gainprodukzio hori hasiera batean komunitatearen aberastasun moduan metatzen zen. Zibilizazioen garapenak, antolatzen joan ziren sistema ekonomikoen hazkundea ekarri zuen moduan, komunitateak ekoizten zituen soberakinen (sarri gehiagizko lan kargaren bidez lortuak) kudeaketarako zein metaketarako teknika eta instrumentuen menderatzea ere handitu egin zen.

Jatorrizko herrietako sistema komunitario baten kasuan, lan egin, kontsumitu eta sistema kudeatzen dutenak kide berdinak dira eta beraz berdintasunean oinarrituriko komunitateak dira.

Hau dio K. Marxek soberakina inork bereganatzen ez duen sistema komunitario batzuen harira:

Behin komunitateak munduan zabaltzen joan eta beste komunitateekin (errekurtsoak disputatzen dizkiotenak) topatu ahala, errekurtsoen erauzte intentsiboagoa egiten joan ziren. Biltzaileak (recolectores) nekazari sedentario, ehiztariak ganaduzale eta herrixkak hiri bilakatu ziren.

Berdintasunean oinarrituriko sistemak distortsionatzen joango ziren, ezberdintasunak gero eta handiagoak eginez gaur egunerarte. Gizarte guztiak ekoitzitako soberakinak, gero eta txikiagoa den oligarka multzo batek, propietate pribatu moduan gestionatzen ditu, eta honen bidez, oligarkia horrek gainontzekoen lanarenganako aginte ahalmena eskuratzen du. Goazen hau ikustera.

SOBERAKINEN KUDEAKETA SISTEMA EZBERDINETAN

Langile batek (S2) instrumentu bat (Mp) erabili dezake (a gezia) natura (N) landuz (b), hau lan materia (M) bezala erabiliz. Lan horren fruitua eta erabili den materia (c) produktu bat da (P) non langileak eskuratua, saldua edo kontsumitua (d) izan daitekeen. Gainera, soberakina (X) lortzen da, non, beste sujetuak (S1, kudeatzailea, menperatzailea, jabea…) kudeatu edota apropiatuko duen. S1 sujetuak, erlazio praktikoa (g) du, lan materia zuzenean lantzen duenarekin (S2). Goazen hau praktikan ikustera.

Ahulak (S2) menperatzen (a gezia) dituzten sujetuak (S1), soberakinaren (X) kudeaketa edo apropiazioa (f) egiten dutenak dira. Onuradun hauek (aberatsak deituak), soberakinaren kudeaketa edo apropiazioa egitean, ez dute soilik botere ekonomikoa (aberastasuna handitzeko baliagarria) egikaritzen, baita botere politiko, kultural zein poliziala (edo militar errepresiboa) ere (soberakinaren akumulazioari esker lortutako bitartekoei esker).

Beste era batean adierazita: dena, f geziak adierazitako erlazioan hasten da, hau da, sistema ekonomikoaren soberakinaren apropiaziotik. Soberakinaren kudeaketa edo apropiazioa egiten duten aktoreek (S1) sistema osoaren gobernua dute, izan ere, beraien esku zein buruekin zuzenean lan egiten (a) duten zapalduekiko (S2) zapalkuntza (g) ezeren aurretik burutzen baitute.

Hemen Adam Smith ekonomialari burgesak (“El origen de la riqueza de las naciones” liburuan) egindako irakurketa honi buruz (stock = soberakina):

Sistema zapaltzaile hauek, momentu historiko jakin batean ezartzen dira, Mesopotamian, Egipton eta Mediterraneoaren ekialdeko itsasbazterrean eta baita Indian (Indo errekaren inguruetan) eta Txinan erreka handienen inguru eta itsasadarretan. Ameriketan, Mesoamerika eta Andeetan ezarri zen lehenengoz.

Sistema ekonomiko tributarioak izan ziren orokortuenak. Elkarrekin desberdintasun handiak zituzten (geografikoak, historikoak eta gizarte garapenari dagozkionak), baina antzekoak ziren nekazariei (S2) exijituriko tributuen kudeaketa ankerrari dagokionez, non, beraien bidez, dominazio militar, politiko eta kulturala (g) egikaritzen zuten boterean zeuden bloke historiko desberdinek (S1).

Erromaren kasuan esaterako, soberakina (X) oligarkia batek kudeatzen zuen (Erromako hiritarra, Errepublikan) (f). Nekazariak lurraren jabetza zuen (M/N), baita lanabesena (Mp) eta produktuarena (P) ere. Itsasos bestaldeko kolonietan, tributuaren (X) ordainketa (urre, merkantzia edo esklabu bidezkoa) beste kodigo penal baten bidez arautzen zen. Legioen presentziak, Estatu Imperialaren eta merkatuaren limiteak bermatzen zituen, zeinetan, komertziante komunitateek (juduak bestean beste) eskualde ezberdinetako merkantziak elkartrukatzen zituzten. Irabazi komertziala, kapital moduan egiten zen (D-M-D´), eta kapital finantziero moduko bat (D-D´) ere agertu zen lapurreta horren ondorioz (honetaz aurrerago jarraituko dugu).

Esklabutzan oinarritutako sistema ekonomikoan, esklabua bera (S2), bitarteko produktiboak, lurrak… sistema ekonomikoaren elementu guztiak gizon-askearen (S1) jabetzan daude (g, h, f, i eta j geziak) eta beraz, langilearekiko dominazioa (g) absolutua da.

Sistema ekonomiko feudalean (Europan), jauntxoak (S1) basailuaren (siervo S2) gaineko dominazio berezitua (g) egikaritzen du. Jaun feudalak esaterako, ezin du ez feudoaren, ez bertako basailuaren propietate pribaturik izan, eta ezta patrimonioaren edo feudoaren kudeaketa pribatua egin ere (j M/N). Badu ordea dominaziorako eskubidea, betebehar batzuk betetzen baditu. Gainera, feudoko ondasunen gaineko kontrol osoa du eta soberakina tributu (X) eran jasotzen du, beti ere, bere funtzioak betetzen baditu (komunitatearen defentsa militarra besteak beste). Basailua, osotasun ekonomikotzak funtzionatzen duen feudora (halabeharrez) loturik agertzen da; berak landutako lur zatiaren erabilera eta gozamenerako eskubidea du, tributuak edota diezmoak (X soberakinak) ordaindu ezkero.

Kapitalismo merkantilean, kapitalaren jabeak (S1) langile asalariatuarekiko (S2) dominazioa (g) egikaritzen du, ekoizpen bitartekoen (Mp), lanerako materiaren (M/N), produktuen (P) eta soberakinen (X) jabetzaz baliatuz (h,j,i eta f geziak). Lan egiten duen sujetua, librea da itxuraz (kolonietako esklabuak ezik), baina dituen kondizio objetiboek (propietate ezak, pobreziak) dominazio erlazio baten kokatu eta bere lan indarra mixeria baten truk erauzi dezaten besterik ezin du espero.

 KAPITALISMO MERKANTILAREN BILAKAERA

Kapitalismo merkantilla, XII. mende ingurutik joan zen antolatzen Mongolek desertu (Gobitik Txinako Turquestaneraino) eta estepen (Siria iparralde eta Itsaso Beltzetik Europaraino) artean egin zituzten konexioengatik. Ruta de la seda bezala ezagutzen den ibilbideak loturiko hiri handiek (Constantinopla, Venezia, Samarkanda, Txina…), operazio zentro bezala Bagdad zuten. Beste itsas ibilbide batzuk Txinatik irten, Malaka eta Indostaneko portuetatik pasa eta Persiako Golkora zein Afrika ekialdera iristen ziren. Turkiarrek Bagdad hartu eta Otomandar imperioak Asiako estepa eta Europaren arteko konexioak eten aurretik, zenbait kapital merkantil garatzeko aukera garatu zen eremu geopolitiko honetan.

Txinan (Sian hiriaren bueltan, Huang-ho eta Yang-ze ibaien artean) milioika langilek
jasotzen zuten soldata zetaren (seda) produkzioan. Kapitalismo jaioberriak, lan banaketa prozesu oso konplexua antolatu zuen, masustabe (morera) landaketak, zetazko harren (gusanos de seda) garapena, zeta-kapuluaren haritzea, ehuntzea, telak margotzea, jantziak eta gainerakoak egitea eta baita honen komertzializazioa ere. Komertzializazioa gamelu karabanen edo naoen (mila tona merkantzia garraiatu zezaketen) bidez egiten zuten.

Beste adar produktibo bat, portzelanazko adornuena eta sukaldeko ontziak eta tresnak egitearena zen, non berdin-berdin lanaren banaketa konplexua eta milioika asalariaturen beharra zuten. Merkantziak, Asiako kontinente guztiko, mundu islamiarreko, Afrika ekialdeko eta Mediterraneo inguruko agintari eta handikiei eskaintzen zizkieten. XIV. menderako, Txinak, Ameriketako kostalde osoa (Atlantiko zein pazifikotik), Afrika (Esperantza Oneko lurmuturra kartografiatuz) eta Australia esploratuta zituzten.

Indostan eta Txinan zentraturiko kapital merkantilen sistema hau, musulmanek kontrolatzen zuten komertzializazioari dagokionean (Himalaya iparretik zuten gamelu karabanen hegemoniagatik zein hegoaldeko kostan zuten nabigazioagatik), hasi Mindanao uhartetik eta Marruekoseraino. Europan, Erdi Aroan, sistema feudalean bizi ziren mundu musulman-arabe-otomanoa instrumentu kontableak, kredituak, bankuak… sortzen ari ziren bien bitartean.

Karabela deituriko ontzi txikia 1441. urtean asmatu zuten. 50 tona merkantzia soilik garraiatu baditzazke ere (nao txinatarrek baino 20 aldiz gutxiago), naoek itsas korronteen arabera nabegatu behar zuten eta Karabela ontziak berriz haizearen aurka ere nabegatzen zuen. Honek, Europa hegoaldearen itsas espantzioa ahalbidetu zuen. Lehenengo Portugaldik (hego-atlantikoan Afrikako mendebaldeko kosta eta Afrika ekialdeko kostatik Asia aldera, Sri Lanka eta Japoneraino), eta geroago Espainiatik (mendebalderantza Atlantikoa zeharkatuz Hego Ameriketara, eta Mexikotik Filipinetara, Japoniara eta Txinara). XV. mendetik XVIII. mendearen erdialdera Europa iritsi berriak egingo du kapitalismoa (bere forma primitiboan etapa merkantilean) mundu guztira zabaltzearen zeregina, lehen aldiz historian mundu mailako sistema ekonomiko bat (baina ez bakarra) ezarriz.

SOBERAKINEN APROPIAZIOA SISTEMA KAPITALISTAN

Lehenago ikusi dugu klase batzuek soberakinen apropiaziotik sortu dituzten dominazio sistemak. Gainprodukzio hori sistema kapitalistan plusbalioa deitzen da eta horregatik da sistema kapitalistaren kategoria zentrala.  Plusbalio (gainbalio) horren apropiazioak, burgesiari, lan arrotzaren gaineko aginte ahalmena emango dio (botere burgesa deitzen deitua).

Diruaren jabeak, langilea bere osotasunean erabiltzen du soldataren ordainketaren bidez; baina errealitatean, soilik lan indarra edota lan ahalmena ordaintzen du. Lan ahalmen hau, ekoitzi, erabili edota ezabatu egiten da lan jornadan zehar eta erreproduzitu egin behar da elikagaien bidez, deskantsuaren bidez… Horregatik (ekoitzi egin behar denez) balioa dauka, eta bere prezioa ordaindu daiteke (soldata).

Gainbalioa (plusvalor), gain-denboran (soldataren balioa ekoizteko behar den denbora superatzen duena) burutzen den gain-lanaren bidez ekoizten den balioa da; soldatan ordaindutakoa balioaz gain ekoizten duena. Hau da, gain-denboran, ordaintzen ez zaion lana egitera behartua da langilea. Hortik burutzen da soberakinaren (gainprodukzioaren) apropiazioa. Hurrengo ataletan gertuagotik aztertzen joango gara prozesu hau.

Aurreko gaietan, diruak formazio sozial pre-kapitalistetan hartu duen forman ikusi dugu, dirua diru bezala (M-D-M edo Merkantzia-Dirua-Merkantzia).  Forma honetan, merkantzia bat saltzen da dirua lortuz eta gero diru hori erabili dezakegu faltan ditugun produktuak erosteko (prozesu honetan ez da baliorik handitu edo txikitzen, baizik eta merkantziak eskuz aldatzen dira diruak mediatuta). Diruaren forma hau ez da desagertu, sistema kapitalistan ere existitzen da eta gehiago esanda, gehiengoak dirua forma honetan soilik erabiltzen du eta erabili dezake.  Baina aldi berean, diruaren funtzio berri bat agertzen da momentu jakin batean. Diru kopuru bat jarri eta diru kopuru handiagoa “ateratzea” edo dirua kapital funtzioan.  D-M-D´dirua kapital funtzioan aztertuko dugu beraz, besteak beste hurengo argitalpenean.

Hurrengorarte!