Bada denbora pixka bat hitz hau gure herrian entzun ere ez dugula egin, Fracking. Baina ez gure herrian soilik, E.A.E osoan ere nahikoa isilik ibili da, gasteiz inguruan zeresana eman duen harren…  Baina kantu batek zioen moduan, barearen ostean dator ekaitza. Eusko jaurlaritzan boterean dagoen PNV-ek ohiko duen moduan SHESA (Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi) enpresa publikoaren bitartez, eta enpresa handiei men eginez berauen eskuetan jarri nahi du gipuzkoako lur zoruaren %40, bertan ezarri dituen bi fracking proiektu berrirekin. Landarre eta Sustrai dira bi baimen hauen izenak. Hauekin batera Lore deituriko baimena esleitu du Bizkaiako bihotzean. Beheko mapan ikusi ahal dugun moduan Arabako lurraldearen %80a, Bizkaiako %60a eta Gipuzkoako %40a gas ez konbentzionalak ustiatzeko arriskupean ditugu, fracking-a egiteko arriskupean ditugu. Nafarroan ere ez dira libratu ereasotik eta baimen 1 dute indarrean bertan, beste 2 eskatuta baina oraindik esleitu gabe dituzte.

 

 

Baina zer dela eta orain berriro petrolio eta gasen mamuen zarata gure lurrotan? Ez dezagun ahaztu 60. Hamarkadan jada araban saiatu zirela petrolioa ustiatzen, baina bertan behera utzi zuten. Baina zer dela eta ekin diote berriro hauts zaharrak arrotzeari? Zergatik daude prest horrelako arrisku ekologiko naiz politikoak hartzeko? Jarraian hau denaren muinean dagoena azaltzen saiatuko naiz.

 

Energiaz ari gara, energía garesti ordaitzen da eta garestiago ordainduko da aurrerantzean. Energia, edozein materialen transformazio industrialerako nahitaezko baldintza da, garraiorako, elikagaien ustiapen masiborako… Munduko populazioa 7 aldiz biderkatu bada ere, energiaren beharrizana 24 aldiz biderkatu da XIX. mendetik. Hau ulertzeko beharrezkoa da datu hau bera sistema kapilalistaren bilakaeran isladatzea, energia hauen(ikatza, petrolioa, gasa) erabilpen masiboarekin eta funtzionatzeko modu kapitalista itxu honekin solik uler bait daiteke horren hazkuntza despropotzionatua. Finean estatutaka antolatutako mundu honetan B.P.G aren hazkuntza iraunkor eta handiena izateko gai den estatu nahiz estatu aliantzak (A.E.B, EB…) izango du botere gehien, bertan dauden enpresen irabaziak igo direla esan nahiko bait du. Finean kapital gehien akumulatzeko gaitasuna duen estatu nahiz enpresek izango baitute boterea. Eta ekuazioa sinplea da B.P.G ak gora egiteko, energía inbertsioak ere gora egin behar du.

 

Asko erabiltzen den hitza dugu energia, baina benetan nondik eta nola ateatzen da? Ba hemen behean jarri dugun gazta honetan argi eta garbi ikusten da gaur egungo energia iturrien jatorria. Argi dago hidrokaburoak direla oinarri. Petrolio, gas eta ikatz forman dauden hidrokarburoak uztiatu, eta ondoren berauek erretzean askatzen duten energia hori aprobetxatuz lortu da orain arte erabili den energia ia guztia. Hidrokaburoen jatorria orain dela milaka urte hildako landareen prozesu baten ondorioa dela kontua hartuz gero, hidrokarburoak berriztagarriak ez direla ikusiko dugu, ondorioz noiz bait bukatu egingo direla esan nahi du horrek.

Gaur egun, politikoen ahotan energia hitzak ia beti abizen bera du, berriztagarria. Baina goian argi ikusi ahal dugu energia produzio ikuspegitik duten garrantzia oso txikia dela. Nuklearrak berriz zenbat aldiz saldu dizkigute etorkizuneko salbazio modura? Zentral nuklear bat egiten behar den energia guztia kontuan hartuz gero, zentral nuklearrak bizitza osoa beharko du energia inbertsio horri buelta emateko. Argi dago pertolioa, gasa eta ikatza izan direla eta  gaur egun ere energia iturrien oinarriak izaten jarraitzen dutela.

 

Gas eta petrolioaren uztiapena batibat modu konbentzionalaren bitartez lortu da gaur arte.  Beheko grafiko honetan gas eta petrolio putzu nagusien aurkikuntzak eta produkzioak kokatzen ditu kronologikoki.

Irudian argi ikusi ahal dugun moduan hemendik aurrerako perspektibak ez du itxura onik. Horren jakitun dira mundu mailako enpresa indartsuenak, eta ondorioz horren errentagarriak ez diren eta konbentzionalak ez diren moduetan hidrokarburoak ustiatzeko hautua egin dute.

 

Horren errentagarriak ez diren metodoez ari garenean zertar ari gara??

Energia eta etekin kantitate bera ateratzeko, inbertitu beharreko energia eta kapital kantitatea handiagoa denean. Adibidez: 10barril petrolio ateratzeko 1 barril inbertitzea. 10 barril petrolio ateratzeko 4 barril inbertitzea.

 

Horren adibide dira Artikoko ustiapenak, Itsaso sakonekoak, ondar bituminosoetakoak, bioerregaiak… eta nola ez, Fracking-a!! Aipamen txiki bat egin nahi diet bioerregaiei; europan garraiorako behar dugun energia kantitarearen %10 a lortzeko, europako landa eremuen %70 a erabili beharko genuke horretarako. Kontu hau arazo handiak ari da sortzen munduko zenbati tokitan, janaria landatzeko erabiltzen ziren lurrak edota baso ziren lurrak bioerregaietara bideratu baitira. Adibide ona Paraguai dugu, bertan basoaren %78 a galdu baita azken 14 urtean nekazaritza industrialaren ondorioz.

 

Zertaz ari gara hizketan ustiaketa konbentzionalaz ari garenean? Eta ez konbentzionalaz ari garenean? Irudi hau erabiliko dugu errazago azaldu ahal izateko.

Goian ikusi ahal dugun moduan, bi ustiapen dorre ditugu:

1goa ezkerrekoa, konbentzionala: Lurrean egiten den zuloaren sakonera 1000 metrokoa izan ohi da gehienez. Honen ezaugarri nagusi eta garrantzitsuena gasa edota petrolioa zigilu arroka azpian dagoen areharrian dagoela pillatuta eta honen porotasunaren ondorioz zigilu arroka zulatzea nahikoa da bertako presioaren bidez dagoen hidrokarburo (gas/petrolioa) gehiena ateratzeko.

 

  1. eskuinekoa, ez konbentzionala: Lurrean egiten den zuloak 5000m rainoko sakonera izan dezake. Zulo honen bitartez arbel geruzara iristea da helburua. Behin geruza horretara iritsita zulo horizontal bat, bi, hiru edo gehiago egingo dira ahalik eta azalera gehien harrapatu asmoz. Horren ezaugarri nagusia gasa nahiz petrolioa, arbel geruzan poltsa txietan harrapatuta dagoela da, arberl geruzak ez du iragaskortasunik eta ondorioz gasa naiz petrolioa atera ahal izteko harrapatuta dagoen burbuila bakoitza hautsi behar da. Fracking edo Fraktura hidrauliko da orain arteko teknika erabiliena.

 

Jarraian Fracking teknika azaltzen saiatuko naiz ahalik eta modu laburrenean:

1- Zulo bertikalak(5000m) eta zulo horizontalak(2000m) egingo dira.

2- Zuloak zimentatuko dira.

3- Zulo horizontaletan leherketak egingo dira arrakalak sortzeko.

4- Ur, hondar eta kimikoak presio handian sartuko dira hobietatik, aurretik eginik  arrakalak handitu asmoz.

5- Egin diren arrakaletatik atera den gasa nahiz petrolioa jaso.

Ze arrisku ditu teknika honek?

Europako ingurumen kontseiluak 2012an eginiko txostenak honakoa dio:

  • Lur azpiko nahiz lur azaleko uren kutsadura arrisku altua.
  • Atmosferara egiten diren metano nahiz CO2 isurien arrisku altua.
  • Biodibertsitatearentzat arrisku altua.
  • Soinu kutsadurari dagokionez arrisku altua.
  • Begi bistako inpaktuari dagokionez arrisku ertaina(zulo bat bakarrik kontuan hartuz gero).
  • Landa okupazioari dagokionez arrisku altua.
  • Baliabide hidrikoentzat arrisku altua.
  • Trafikoarentzat arrisku altua.
  • Lurrikarentzat arrisku txikia (Hau gezurtatzen duten frogak daude).

 

Esan beharra dago goian aipatutako guztia frogatuta dagoela fracking-ak bilakaerarik handiena izan duen lurretan, estatu batuetan. Hau estatu batuetan izatea ez da kasualitatea, bertoko enpresa petroliferoen presio eta beren ordezkari zen Bush presidentearen laguntzaz jarri zuetan matxan fracking-a estatu batuetan. Bush-ek 2005 ean horretarako jarritako erraztasunak argi usten ditu praktikaren arriskuak, hauetako bat betebehar ekologikoak bete beharrik ez izatean datza eta bigarrena berriz finantzazio erraztazunak ematean. Ondoren Obama etorri zen eta Bushen jarduna berretsi zuen. Fracking-aren burbuila finantzieroa 2005ean hasi eta 2014-15 ean lehertu zen, hidrokarburoen prezioen beherakadarekin batera. Urte hauetan Shell-en moduko enpresa handiek fracking-aren negozioan sartzea akats bat izan zela aitortu zuten. Beraz ekonomikoki duen arrisku faktorea ere gehitu behar genioke, zeren erraztazun finatzieroak izanda ere ez da gai egonkortasun ekonomikoa bermatzeko.

 

Atlantikoaren beste aldera etorrita zein da egoera?

Frantziak fracking-a debekatu zuen. Eta espainian berriz atea parez pare ireki zaio fracking-ari. Baimen asko eman dira estatu mailan. Batibat ebro Ibarra da baimen gehienak eman diren ingurua. Horren aurrean debeku autonomikoak ezarri zituzten kataluinia, errioxa, nafarroa, kantabria eta E.A.E-n. Baina bertan behera gelditu ziren debeku hauek hidrokarburuen ustiaketa estatuaren eskumena zela argudiatuz. Burgosek herrien Herri ekimen legegilea jarri zuen martxan, baina PP-ek bertan behera bota zuen.

 

E.A.Eko egoeran sakonduko dut jarraian. Hemen Patxi lopezek 2011. urtean ahoa irekitzean ohartu ginen zenbat lan zuten egina ezkutuan. 2006 rako jada baimenak emanak zituen PNV ek gu guztion bizkarrera. 2006 eta 2013 artean eman zituzten ia baimen guztiak. Horren aurrean fracking-aren aurkako mugimendu indartsu bat jarri zen martxan eta ondorengo urteetan mugimendu asko izan genuen manifa, bizimartxa, hitzaldi, prentsaurreko, frackanpada…etab luze batekin. Herrialde osoa koordinatuta funtzionatuko zuen mugimendu bat izan zen. Bi lanketa nagusi eman ziren, alde batetik kalekoa orain arte aipatu dudan guztiarekin eta bestaldetik istituzioetakoa. Istituzioetara begira eginiko gauzarik garrantzitsuenak bi izan ziren. Bat, kaleko presioa, jendea kontzientziatzea. Eta bi, HEL(Herri ekimen legegilea) martxan jartzea. HEL 103.000 firma lortzearekin eta aurreko kaleko lanketa guztiarekin bi gauza lortu ziren, alde batetik PNV bera posizionatzea fracking-a etzuela egingo esanez eta bestetik legea aldatuz fracking-a etzela egingo bermatzea. Baina bigarren puntu hau auzitegi kostituzionalak bertan behera bota zuen, hidrokarburoak bere eskumenak zirela argudiatuz.

 

Hau guztia gertatu eta bi urtera, fracking-a egin ahal izateko eskatu ziren hiru lur zatitan baimena eman du eusko jaurlaritzak, berriro ere PNVren eskutik. Azken bi urte hauetan bertsioa aldatu eta naiz eta fracking-ik ez duela egingo dion, fracking-aren beste ezaugarri guztiak mantetzen dituen teknika bat jarri du mahai gainean, honekin putzu bakoitzaren produktibitatea asko txikituz. PNVek planteatzen duena martxan jarriko balu, orain artean gure lurrotan izan dugun desastre ekologiko haundienaren aurrean egongo ginateke. Honekin batera esan beharra dago PNVren hitza ez dela sinesgarria fracking-ik ez duela egingo dionean, orain arte dena ezkutuan egiten saiatu da eta orain ere horretan darrai.

 

Gure eskaera argia da, utzi ditzala behin betiko fracking-a egiteko asmoak eta hori bermatzeko desegin dezala SHESA (Hidrocarburos de Euskadi) enpresa publikoa.

 

Informazio asko sartu dut idatzi honetan, baina puntu asko oso gainetik azaldu ditut gehiegi ez luzatzeagatik. Norbaitek informazio gehiago nahiko balu ez egin zalatzarik eta jarri nirekin harremanetan.

 

Fracking ez!!

 

Kontukomeri