“leno mundue aldau nahi giñian,
ta oain gaztiek aldau nahi dixkiau”
Azpeitiko ez hain gazte bat
Gaur errimatzeko gogoz nator,
azken aldian raperoak bait datoz gogor,
odola bor-bor, mezu antzuei entzun-gor,
Nirea jakin nahi badezu gelditu zaitez hor, jator.
Ulertezin zaizkidan kontuak ulertu nahi,
loa kentzen didaten mila kontu ta gai,
ingurua normalizazioz blai,
lan edo jai, sareetan “alai”.
Izango ote zerbait aldatzeko gai?
Ze ostiye, bai bai….
Amorrua ta maitasuna elkarlotuta,
fuxionatuta, fundituta, bat bihurtuta,
desesperazioan itotzeaz nekatuta, nazkatuta,
ilusioari agurtzen diot eskuak zabalduta,
krisiaren seme alabei besotatik helduta.
Mundu berri bat eraikitzera kondenatuak,
auzo ta herrietako ardi galduak, kontzientzatuak,
ongi antolatuak.
Ikusi baitugu instituzioak daudela limitatuak,
burgesiaren interesei egokituak, burokratizatuak,
kapitalaren logikak bahituak.
Askok mundu berri horretan sinetsi zenuten,
ikasi amorruz eta maitasunez defenditzen,
erretzen, apurtzen,
honen alde bizia ematen….
Oihukatzen edota negoziatzen.
Kontraesanik ez zen.
Eta lagun, gauzak ez dira gehiegi aldatu.
Krisiak jan gaitu, etorkizuna gehiago digute mugatu,
kapitalan hedapenak gainditu gaitu.
Demokratizatu eta asimilatu,
errepresioa dute normalizatu,
txio puta bategatik gaituzte kartzelan sartu,
obedientziak gure kontzientziak bahitu ditu.
Lobotomizazioaren gainetik entzun gazte ameslarien ahotsak,
hauen kolpeen hotsak,
askorentzat mingotsak.
Erritmoak ta epeak ez dira motzak,
zaindu zaintzak ta estutu hortzak,
Mantenduz bero iraultzaile berrien bihotzak,
neguan, beti, etortzen bait dira hotzak.
Barkatu atrebentzia,
kultura ez da zientzia,
eskertzen dut zuen pazientzia,
Artista on baten perka jasotzen badut, ongi merezia.
Argi Beltza
2018-10-28 at 15:05
Gizarte zombie, bakarti, galdu,
Zoro honetan ez pentsa
Korronteari aurre egiten
Izan ahal denik erreza
Sistema honen alienazio
Ta errepresio beltza
Aurkako edozein alternatiba
Bilakatzen da nekeza
Batzuen mihi gaiztoak eta
Besteen ulertu nahi eza
Ustez seguru zainduta dago
Boterearen interesa
Teoriarik zehatzena da
Gure praktiken defentsa
Eta armarik indartsuena
Dugu elkarren babesa
Kontzientzia hartu eta arrazoiz
Ulertu zein den zuztarra
Nola eraitsi daitekeen ta
Zein dugun eginbeharra
Zein bakoitzaren zeregina ta
Zein taldearen iparra
Testuingurutik helbururaino
Zuzen bidearen marra
Ezin zehatzen soluzioa
Da taldearen indarra
Zurien pozoiz ta beltzen porraz
Berotu arren bizkarra
Sinetsi egiten duguna eta
Atera barruko arra
Ametsa egi bihurtu dadin
Gu gara bide bakarra
2018-10-29 at 10:07
Aupa 3, ez hao makala,
Erantzun den ta ez nola ala,
Txoko honek balio dezala
Irekitzeko errimen hegala.
Animo besteoi gu bezala,
Bota rima exkax, edo kabala,
Mehatxatu dezagun kapitala,
Tirokatu barruan dugun bala,
Prestaturik ditugu zuloa ta pala.
2018-10-29 at 10:53
hezi gintuzten bihurtzeko
esklabo ta ESKLABAK
sumendia lehertzean
estaltzen du labak.
sierbak, frantziskanak
ta Olatzko komentue,
gero hoyek okupauko
ta aiuntamentue.
gizon gaixo mordoa
dago basilikan
alde hortik danok
ta egon ixilikan.
hezi gintuzten bihurtzeko
esklabo ta ESKLABAK
bizi bitez krisiaren
seme eta alabak.
2018-10-29 at 13:11
waterpoloan jokatzen zuen nere jabe izan zanak,
jartzen zizkidan soldata truke nere
eta bere lanak.
egun batean nekez gainezka joditu nizkion planak,
eta idazteai ekin nion hamen pasatako danak.
langabeen ilera luzera bidali ninduen jaunak,
hipoteka ezin ordainduta etxea galdu zun amak.
Sistema puta honek ematen baitizkit krixton problemak,
Eduki nuen gogo itzela botatzeko suta denak.
Halere Argi Beltzari esker piztuak ditut antenak
Bizitza zer den ongi baitaki berau aldau nahi duenak.
Oinarrian kapitalismoak sortzen ditu gaitz gehienak,
explotazio zein zapalkuntza forma garatzen dutenak.
Izate hontaz nazkaturikan eta erreta gaudenak,
batu gaitezen eraldatuaz inguru eta barrenak.
Jardun honetan etengabean behar dugu orain mintza,
albokoarekin lan eginez eta konpartitzen hitza.
Ustelak dira eguzkiari kentzen diotenak printza,
Euren negozio ankerretan buru-belarri dabiltza.
Egin ditzagun haien kaltetan hamaika mila ekintza,
elkartasuna berreskuratu berreskuratu bizitza.
2018-10-29 at 15:33
Eh txo! Geheigi itxoiten duk? Ez da nire sena.
Ez dut izan nahi beti azkena
ez dut errimen ahalmena
baina bapatean atera zait kemena.
gure etsaia: kapitala; dena
eta orain etsipena?
Iada ez omen da izan zena…
iada ez omen gara izan ginena…
errua nostalgiarena?
errua asimilazioarena?
Iraganarena ez, orainarena.
Goazen etorkizunera!
Eh txo! gaur dirudi demokraziak utzi haula pott egina,
politikeoa gaurko heroina.
Gaur pegatina, bihar mitina,
bezperan ikurrina:
bizio bakarra kanpaina.
Bitartean ahaztuta kaleko izkina:
menperatuen mina.
Baina zorrotz hagina.
Ezinaren grina,
egin ezean ezina
ezina ekinez egina.
Eh txo! hire begirada herabetiak agertzen dik,
zer egin jakingabetasunak indargetu haula.
eta dirudik ahula, ta ez al da hala?
Arazoa ez da soilik kontzeptuala,
haratago doala.
Herritarra hitza ez da hutsala.
Zapaldurik ez da ala?
Denontzat bidea? Zaila.
Egin errepaso historiala:
klaseen arteko guda materiala.
Ez da gertatuko berehala
baina hortan gabiltz bada ezpada.
Eh txo! Atera hadi kalera ta berreskura hire martxa
itxoiten ezin duk ezer lortu!
Bizitza digute ostu
baina ez gara hoztu.
Buruak eta arimak, berotu, limurtu, xamurtu.
Kontzientziatu, pentsatu ta ez sinestu
Ta batean gara urtu.
Okupatuko ditugu fabrika ta ortu,
Arazoa garela diozu,
soluzio garela zait otu.
Historia ez da bukatu!
Batu ta borrokatu!