Mezu labur honen bitartez, elkartasun osoa adierazi nahi diogu Eneko Ibarguren, “Kurku”, zein gainerako auziperatu guztiei. Kartzeletan zein ihesean diren Euskal militanteekiko elkartasuna antolatzea erreprimitu nahi du oraingoan estatu Espainiarrak, 600 urtetik gorako espetxe zigorrak eskatuz denera.

Tamainiako erasoen aurrean herri presioz eragitea dagokigu herri zein eragile sozial orori, auziperatu guztien absoluzioa galdeginez eta epaiketa honen errora joaz, preso zein iheslari politikoekiko elkartasuna biderkatuz. Gogoratu beharrean gaude oraino ehundaka preso politiko dispertsatuta dauzkagula, ehundaka kilometrotara kartzeletan giltzapetuak zein ihesean.

Euskal preso zein iheslariekiko elkartasunak ez duelako etenik izango,

Gaztetxetik animo bero bat zein gure elkartasun handiena Kurku!