Turismue, turistak…ZERTAKO?

Aberastasune ekartzeko herrira, ekonomiye moitzeko, kultur aniztasune sustatzeko, 3.sektorie indartzeko, munduen ¨batemat¨ ezagune izeteko… Itxurie danez hau da Azpeitiko Udalak turismuei buruz daken iritziye, bestela nola ulertu turismuen alde iten hai dan apusute?

Nola ulertu tren txu-txue azpeitin bueltaka ibiltzie, 2 turismo bulego berri irikitzie, San Inaziyon jaiotetxie berritzie, tren museoko trena turistan beteta ibiltzie, itxuriei ematen hai zakon garrantziye ematie(plazie berritu, izarraizko atea parkie…), loiola 3 tenpluen ibilibiden barruen eotie, ibilbide inazianuen propagandie… Baino hau dana Azpeiti bezelako herri baten oin martxan jartzie ezten kasualidadie. Ze turistai dao zuzenduta hemengo turismue:

1- Loiolako turismo tradizionala ( ola otzeingoyou urte dezente dielako loiola bixitatzea etortzeala jendie).

2- Donostiko masifikaziyotik ihesi dabilen turistie.

Bigarren hontan zentrauko gea ta turismo mota hau hobeto ezautzeko Donostiko egorie aztertuko deu pixket.

DANOK dakigun bezela, ¨2016 kultur hiriburu¨ bezela izendau zeben donosti, baino DANOK EZ dakiguna da horrek benetan ze ixkutatzeun.

Lenengo ta behin ulertu beharrekue da, Donostiko plan estrategikuen buleguek esateun bezela, ¨kultura, izebergaren mutur gisa ulertu behar da¨. Hau da, beste hitz batzukin esanda, kulturie hiriyen ¨garapen¨ ekonomikue sustatzeko aitzakiye baino eztala. Beayen hiri garapen ekonomikue sustatzeko alegiye. Ta beayek esate deunien zeni buruz hai gea? Erantzule politiko zuzenak, Odon Elorza(Psoe) ta Eneko Goya(Pnv) diela esango nuke, Juan Karlos Eizagirren(Eh Bildu) babesakin. Hirurek beayen legislaturan proiektue martxan jarri, aurrea segitzeko berrezkue in eo proeiktue bea burutu baitzeben beayen talde politikuen babesakin. Eta bestalde beayek esate deunien inbertsoriei buruz ai gea, kapital akumulatzaile haundiyei buruz.

1990.urtien Glasgow kultur hiriburu, 1992. Bartzelonako joko olinpikuek, 2004. Lille kultur hiriburu, 2013. Marsella kultur hiriburu, Gasteiz Green kapital, Bilbo Guggenheim, Donosti 2016… Ospakizun hauek danakin billatzeana berdiñe da, naziyoarteko merkatuen ibertsorientzat erakargarri dan lurralde bezela aurkeztie. Berdin da zein dan ospakizunen mamiye, kirola, kultura, teknologia… Marsellako hiribururatzako eta merkataritza ganbarako arduradunek argi esatezun: ¨babesle pribatuek proiektu honetan inbertitzen duten euro bakoitzeko 6 edo 7 jasoko dituzte bueltan¨. Honek argi uzteu hiriye, inbertsore eta kapital akumulatzalle haundiyen eskuetan lagatzie dala asmue, hiri osue zentro komertzial bat balitz bezela manipulau eta bertako guztiye horta biderauz. Molestatzeun dana kanporau ta ahalik eta etekin geyena ateatzeko.

Beayen aberastazune, gure mixeriye.

Ezta kasualidadie kortxoenea gaztetxie bota, ta tabakalera irikitzie(Ze kultura sustau nahi dan argi utziyez). Ezta kasualidadie Donostiko metruen egitasmuek hartu dun inderra, ezta kasulaidadie portuko kofradiye botatzie nahi izetie hotela iteko, ezta kasualidadie alde zaharreko eraikin hutsek hotel billakatzeko dauden planak… Ta ezta kasualidadie 2013en iye milloi bat ostatu gautik, 1.800.000 pasatzie 2016yen.

Baino horrekin eztebe nahikue ta nabarmena da gipuzkuko zenbait lekutan izeten ai dan eragiñe. Adibide garbiyenetako bat Zumaye da, gaur egungo zumaiko jendien jun etorriyek ta oindala 10 urtekuenak eztake zerikusik. Flixek, 8 apellidos vascos ta Juego de tronosekin (ta donosti gertu ukitziekin) herriyen izaerie aldau debe. Pausuek norabide hortan ahi die ematen gipuzkuen, hain masifikauta daon donostitik turistak kanpoa ateayez eta eskualde osue horta moldayez. Turismo molde hau erasotzat ikusi beharrien, bidelagun bezela ulertzeko propagandie sutsu hai die iten, ta kontrako ahotsen bat atea orduko moztea juteie zuzenien, donostin gertau zana adibide ona da.

Logika hortan kokau berko genueke azpeitiko egungo egoerie, gipuzkuen indartzen hai dan turismo sare horren parte baita Azpeiti, ta momentuz iten hai dan apustuek bildurre ematu.

Aberastasune inbertsorien poltxikota, ekonomiye beayen era moitu, maila eta estatuz sozial altukuen arteko kultur aniztasune, 3. sektore prekariyo ta dependientie indartzeko asmue, munduko turismo gidetan azaltzeko naye.

Hau alda gure herriyen nahi deuna?

Kontukomeri

1 Iritzi

  1. Kontulepo egilepo! jajajaja! turist go home! jajajaja!
    Oso ona kontukomeri!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo