Berez…

 “Emaitza berriyek bilatze baitun/k, ez in beti gauza bea”  Albert Einstein

Zenbat aldiz, zenbat konbertsaziyotan, arazo ezberdinei buruz eztabaidatzen ai geanien, erabiltze ote deu “berez” hitze? “Berez hori ezin zibek ein”, “Berez hola izenber zinan”, “berez holakuek gaitun/k”. Ez al litzeke “berez”, daonak nolakue izen ber luken pentsatziekin ahaztu, ta arazo konkreto bati ertenbidie emateko arazo hori gertatzie eragiteben arrazoiek identifikatzen jakin ber, arazo berdinek behin ta berriz errepikau ez daitezen? Ia esplikatze naizen.

Egunerokuen bizi ditugun gertakai ezberdinek, eztie kasualidadez gertatzen, danak du arrazoi bat atzetik (o dezentez geyo normalien), batzutan agerikue iteana ta bestetan oso ixkutuen daona. Hor dao gure lana, “berez” bizi gean realidadien gauzak gertatzeien bezela diela, ta eskema berdinen barruen sekula diferente eztiela pasako ulertzeko baliabidiek eskuratzien, kontzientzi hori hartzien ta bizi nahi eztitugun egoerak ez errepikatzie ahalbiderauko deben baldintzak sortzien.

Guretzat (langileriye orokorrien) “berez” ber lukena, otsein justue, injustue, egokiye, desegokiye, ona, txarra… bizitzeko modu jakin honen partaide bezela dauzkeun bizipenetik ateatzen deun idea bat da, guztiz baldintzauta eremu sozialien guk daukeun posiziyueatik. Posiziyo hori zein dan ta horrek objetiboki dauken eragine jakitie, gure lehenengo betebeharra da. Ia honek baliyo dun:

-GLUALek esangou berez bulgaruek baldintza penagarriyetan kontratatzie daola, alegiye, baldintza justutan kontratatzeitula; EROSKIk, bere langiliek kobratzen deben soldatie berez justue dala; EROSKIko langiliek esangou berez bere soldatiek haundiyo izenber zula, ta bulgaruek berez ze esateun eztigu bate inporta.

GLUALek eta EROSKIn “berez”-ak, beaien posibilidade realakin koinzidiu iteu. Enpresa hoyetako langilienak berriz, posibilidade soil baten gelditzeie, amets baten. Ta ojo, ze amets horreatik burruka eindare, ametsa betetziek beti suposauko du beste batek zuzendukoula bere lana, ta harek jarriko diola bere lanai baliyue, preziyue. Alegiye, egoera berdinea bueltauko dala lenuo ezpaa geruo, ta beti eongo dala subordinauta.

Ikustean bezela, batzuk ondo dakibe “berez” nola dijuen hemen mamaxa, ta beste batzuk berriz ezteu usaitu re iten. Gurie hobetu nahi deu, gauza txarrak eztitugu bizi nahi, baino hori nola ein, ni puta idea.

Honen arrazoietako bat, gure garaiko pertsonien ezaugarri nagusiye bestiekin pentsatzeko ta ondokueatik gertutasune sentitzeko gaitasune galtzen ai dala da. Hau da, elkartasunik eza lepo dao baztarretan. Norbeana bai, derrior einberra dao ta etxando ostias. Horrek ondo funtzionatze bau, de puta madre. Gaizki funtzionatzebau, danak porkulo hartzea. Oi putadie, gizajue, gajue.

Pertsona indibidualista isolatue, zintzilikeko marko txikiyenan barrun kabitzean perspektibie baino geyo eztaukena. Dana dakila usteuna ta beste bati arrazoie eman baino puse botatzie nahio duna; ezin duna ikusi iye danok kaka berdinek pasatzen ta bizitzeitugula: hipotekie, parue, lan baldintza penagarriyek, kanon estetiko determinauek, erosi erosi ta erosi berra…alegiye, bere papela aldez aurretik finkauta daola ikusi ezinda bizi dana; agintzeuna izetea allau nahi duna; notizitan o kalien beai gertatze zaion arazo iguala dunaatik gaxki esaka ai dana.

Gaurko pertsonie, “konfort gunetik” atea ezindana. Logika merkantil kapitalistien produktu gorena. Mozol@ konpletue. Bildurtiye. Beak jaso ditun formak reproduziuko dituna etorkizunien; garai baten “berez etzinan hola izenber” pentsatze zuna, ta horreatik burruka re ein zuna. Hauxe da “berezko” pertsonien estandarra 2017ko urriyen 18yen. Ez al zeate pixket baikere holakuek sentitzen? Baah, izen zaitezte zintzuek zeuen burukin, bildurti zikinek.

Daona hola dala ta izengo dala ulertze ez badeu, ta aldaketako klabiek zein dien ezautze ez baiteu, behin ta berriz kaka iualai emangoiou bueltie, frente popular de judeako militante sutsuenak erakutsi ziguben bezelaxe. Guri gertatze zaizkigun gauzak gure realidadien bakarrik pasatzeie. Realidade berriyek, aukera berriyek sortukoituzte ordun, ez? Estatu bat nahi badeu gure burue askatzeko, poliziye berko deu problemak emateitun jendie egurtzeko.

Sekretue baldintza berriyen eraikuntzan dao, ta ez, daona “berez” nolakue izenber litzeken eztabaidatzien, eta eraldaketako praktikan forma zaharrak erabiltzen. Ariketa eraldatzailiek, blogeko nere zenbait kidek hobeto azalduko deben bezela, bizi gean sistemien oinarri objetibuek ezautu gabe eiten badie, behin ta berriz igualea eamango gaitue.

Hemendik jungoie ba tiruek; balak eskibau o gelditzie, norbean aukerie.  Ongi etorri Kontu Lepoa!

3 Iritzi

  1. Pertsonifikaziyo bat

    2017-10-20 at 12:10

    Ondo BEP. Egiyei begiyeta beitzie goorra izatek, ze gure posizyuei eragite zeok zuzenien. Askotan ahazte diau, bñ ezagutza prozesuek bezela, gure ekintzak eta jarduteko moduek e egitura bat aurre-suposatze diabe. Hau da, erlaziyo sozialak inposatze diñabe pertsonan jokaeran logikie, eta ez alderantziz. Norbanakuen jokaeren aurretik edo oinarriyen beti zeon estrukturaziyo sozial bat (pertsonak erlaziyo sozialen pertsonifikaziyo bezela…).
    Beraz, alde batetik, inportantie dek borondate indibidualan kritikie itie, ta bestetik, erlaziyo sozial hoyen expresiyo zientifikue izangoeken kategoria ekonomikuen edukiye zehaztie. Hortako metodo egokiye ber den ordie… Bazeon lana.
    Animo

  2. Berez bereziki bereziye eztan morroi bat

    2017-10-23 at 11:42

    Gustau zaiek azpeitianoz iñ izena. Mundu osuek induziu ahal dik, hartara, munduekin ez ezik, euskeriekin e nahiko harreman okerra daramaula. Lehenengue (munduekiko lerrokatze ezeztailie: “Azpeitik nazkie emateik”) interesantie dek ta ezinbestekue, hortik aurrea irudikau ahal diaulako zerbait hobie gure indar guztiyekin.

    Aldiz, hizkuntzie beste eozein manifestaziyo fenomeniko hutsal bezela hartziek, hari garrantziye ebastiek ta hark dun sarbide ontologikue aintzat ez hartziek, “(fonema ezberdinek darabiltzan) MUNDUKO HIRITAR” bilakau ez ezik, nun ta nola gauden ez jakitea kondenau gaitzake. Are gehiyo Euskeraz, sustantibo bakoitze preposiziyo ta aditzondoz josita daonien!!!

    Euskaraz ikastie, ariketa filologiko bat izatetik haratao, saiakera primitibista bat dek gaur, garai moderno (kartesiano, hots, subjetibista, hots, indibidualista) hontako subjektu-separaziyue-objektu paradigma ontologikue suntsitu ta gizakiye naturiekin bat huan garaira bueltau-arazteiguna.

    Ia ba zer dan az-peiti-ar izitie ta ez azpeitiano! Etumetan ebakitako piñuek izarraitzpeko eukaliptuek bezaiñ ondo ezautzeitukanien izengoek bat azpeitiar.

    Portzierto I:

    Materialki komune danak ez bazakek korrespondentzi existentzial bat, komunismo gezurti batez bakarrik aiko gaituk: izate indibidualistan oinarritutako banatze fortzoso baten. Komunismo armoniotsu batek oinarri ontologikuek beixkik; ta horrek metafisika kritiko bat eskatzeik.

    Portzierto II:
    “Berezkue”, “hasiera batekue”, espekulaziyo hipotetiko bat dek, zeina iusnaturalistak bakarrik ibiltzeiaben Lege Natural Berezko hori deszifrau ta deskribatzeko ta, hala, ordena konkretu bat justifikatzeko. Anarkistantzat ta XX.mendeko bigarren erdiko mugimendu utopiko ta askatzailientzat etzeok halako lege natural berezkoik, eskubide inalienableik, ez eta betebeharrik e (Estatue = herriye justifikapen danak dituk gisa hortakuek).
    Beharrak zaudek, nahiyek, ta justiziyen zentzue. Ta hori plano ETIKO batetik bakarrik landu ahal dek, politikeriye utzita.

    Besteik pe, earra dek Gaztetxien muimentu intelektuala daola ikustie. Oso pozik natxeok. Hola segi dezaun!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo