Zinema klasikoaren apurketa 50. hamarkadan eman zen. Bigarren abangoardia New Yorken gorpuztu zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Testuinguru horretan kokatu behar ditugu hamarkada hartako eskubide zibilen aldeko mugimenduen presentzia, Ikasle Mugimenduaren oldarketa Paris eta New Yorken eta deskolonizazio prozesuak.

Estrukturalismoaren zein Gizarte Zientzien teoriaren laguntza izan zuten zinema klasikoarekin apurtu nahi izan zuten zinemagileek. Kritika zinematografiko berri bat bilatu zuten eta hiru arazo nagusi hautematen zituzten zinema klasikoan; hiru ziren kritika nagusiak:

  • Indar ekonomikoen eragina
  • Ikusle Pasibo eta akritikoen sustapena
  • Egilearen lana ezkutuan geratzea

“Zinema politko” gisa definitu zen garaian sortzen ari zen desobedientzia korronte berria. Zinemagile gazteen artean ukatze sentimendu bat orokortu zen, kolokan jarri zuten jasotako ondarea. Orokorrean autokontzientzia linguistikoa hartu zutela esan daiteke. Egiten zuten zinemak esanahi narratibo/linguistikoa izan behar zuenaren konbentzimendua zeukaten. Horregatik egilearen eskua/ikuskera filmetan agerian geratu beharra zegoela uste zuten. Lehen pertsonan egindako zinema da, egileak hartutako erabaki teorikoari ematen zaio protagonismoa: egilearen politika.

Zinema berriak funtsean zuen jarrera edo sentimenduak izan zuen luzapen praktikoa ere: taldean lan egiten hasi ziren eta manifestuak argitaratu zituzten. Lehena Polonian argitaratu zen 1954. urtean

Zinema berria, “Zinema politikoa”, krisiaren zinea da. Lelotzat ere hartzen da krisia. Izan ere erabateko krisi egoeran sortutako zinea da, eta ziur asko korronte hau ulertzeko ezinbesteko aldagaia.  Lehen aldiz narrazioa negozioaren gainetik jartzen da. Zinemagile hauek produkzio egitura dela eta produkzio industriatik kanpo lan egitea posible zela erakutsi zuten. Aldarri guzti hauek manifestuan ageri ziren zinearen narratiba izango dute aldarri eta horretarako kolektiboki antolatzen hasiko dira.

Testuinguru honetan kokatzen da zinema sozialista deitu zena, estatu komunistetan sortutako fenomeoa da. 2. Mundu Gerraren ondoren  60. hamarkadan loratu zen. Sobiet Batasuneko zineak ez du batasunik izango ekoizpena desentralizatua delako. Hori ulergarria da orokorrean zinema zein kultura estatalizatuta dagoelako. Sobiet Batasuneko estatu bakoitzak bere zine eskola zeukan, Dena den  guztiak ere Instituto Pansovietico de cinematografiak batzen zituen.

1948an ezarri zen errealismo sobietarraren doktina. Doktrinak komunismoaren ideiak artean islatzea izan zuen helburu. Honela, ideologikoki eredugarria zen artea bilatu zen, anbiguetaterik gabea, arte iraultzailea.

Zinema sobietikoaren erronka nagusia estetika eta ideologia nola uztartu izan zen. Kontuan izanda 1934ean idazle sobietarren lehenengo kongresua ospatu zela Moskun, mugarri ezarri zen proletargoak ulertuko zuen artea egin behar zela espresio guztietan, eta disiplina ezberdinetako tematikek ezin zutela elkar kontrajarri. Are eta gehiago arte kontrairaultzailetzat definituko zen arte esperimentala.

Horrez gain Medvekine izenarekin definitutako zinemagileen taldeak eratu ziren. Zine kolektiboa egiteko (baita Alemanian eta Frantzian ere). Pelikula bat egiteko hamaika artistek egiten zuten bat. Fabrikaz fabrika aldatu egiten zen taldearen izaera. Tokiz toki egitura propioa dute.

Medvekineak baina ez ziren zinemagile talde bakarrak izan. 1968an sortu zen Dziga Vertov zinegilearen izen bereko taldea. Garaiko Sobiet batasunari kritika ere egiten zioten euren filmetan, kapitalismorantz gerturatzen ari zen Sobiet Batasuna euren iritziz. Talde itxiagoak izan ziren, eta egitura propioak izan zituen.