Herritik kanpo egonik, ordenagailu eta idazteko denborarik gabe, aspalditik bueltaka izan dudan talde baten berri eman eta bide batez honen inguruko informazioa eskatzeko baliatuko dut huts egin ezin nuen tarte hau. Kasualitatez nire bizitzan gurutzatu zen diska bat da, duela urte asko gainera, baina ez dut sekula inon hauen inguruko beste ezer entzun edo irakurri.

Ni bezain beste gozatuko duzuelakoan, to noizean behin internet bezalako zabortegian aurki dezakegun kaka on bat. Ea norbaitek informazio gehiago aportatu dezakeen. On egin!