Kolaborazioa: Txabi Etxebarrieta / Zutik 46. ETA (V) 1967

”Zutik munduko langileak…” Itz oiekin asten da ”Internazionala”
kantua. ”Eman da zabal zazu munduan frutua…” esaten du Iparragirrek
”Gernika-ko Arbola” kantuan.

Askok eta askok nazionalismoa eta nazionalista izatea atzerakoia
dela pentsatzen dute, benetako internazionalista ezin dela nazionalista
izanik. Ainbeste aldiz, nazionalismoa gauza tzarra dela entzun dugu eta
azkenean gu ere akonplexatu egin gara. Baina askotan ez gara
konturatzen bi eratako nazionalismoak dagozela: bata, aundikeriazko
nazionalismoa eta bestea erri menperatuena eta zapalduena. Eta bixtan
da, gurea ez da leenatarikoa, bigarrenetarikoa baizik.

Euskalerria eta euskalduna ez gara gure buruaren jabe… Gure erriak
ezin du bere nortasuna bilakatu edo desarrollatu, ez ditu bere eskuetan
indar politikoak, sozio-ekonomikoak eta kulturalak. Beraz, gure
nazionalismoa ez da nolabaitekoa, berezia baizik. Nazionalismoa esaten
dugunean abertzaletasuna adierazi nai dugu, askatasuna.

Orregatik gu, abertzale izanaz, internazionalista agertzen gara.
Opresioaren kontra gudukatzen dugunean, eta euskal-izakeraren alde lan
egiten dugunean, beste erri oprimituen alde eta zapaltzaileen kontra
agertzen gara. Onek esan nai du, abertzale garen neurrian
internazionalistak garela. Zergatik? Gure status quo ukatzen dugulako
gaurko estrukturak onartzen ez ditugulako. Eta ikusi bear da mundu
zabaleen zanpatzaile guztiak oso berdintsuak direla: kolonialismoa eta
inperialismoa kapitalista sistemaren ondorioak dira.

Gure zanpatzaileak España-ko ta Frantziako Estatuak dira. Eta
Estatu oik kapitalista direla guztiok badakigu; beren interesen alde
Euskalerria lotzen dute. Munduko sozialismoaren aldeko borrokan ba
dugu guk zer-egin berezia, arlo bat: España-ko ta Frantziako Estatu
kapitalisten indarra desegitea. Eta bi erresuma oietan euskal-izeneko
zenbait kapitalista sartuta daude.

Ori dela-ta ETA-rentzat Aberri Eguna ta Maiatzaren Leena
berdintsuak dira. Gaurko errealitate osoa ukatzen dugulako, alako
difrentziak ezin ditugu egin, bata Euskadi-ren eguna edo abertzaleena ta
bestea langileena dela esanaz. Ez, gure borroka bakarra da, opresio
(hainbat hitz irakurtezin falta dira).

MAIATZAREN LEENA ETA ERREBOLUZIOA
MAIATZEKO LEENA MUNDUAN
Munduan barna Maiatzaren Leena, explotatu gizonen protestaren
eguna gertatu zen. Leen aldiz antolatu zanean, Europa-ko burgesia
arrituta, lurjota geratu zen, bere esklaboek baatasunaren bidez, langilleklaseak
izan lezaken indarra erakutsi zutelako. Ordurarte, burgesiak,
explotatuak lasaiki explota zitzazkeala pentsatzen zuen… eta explotatuek
beren burua altxatzeko gertutasunik ez zeukatela pentsatzen zzuten.

Baiña langileen esnatzearen eguna etorri zanean, burgesiak
proletargoa egiazko indar berria zela ikasi zuen. Au guztia
burgesiarentzat ”shock” psikologiko bat zen. Iñork ere leenago ez
zezakean suma, Europa guztian erri osoak egun batetan bere lana uts
zezakeala, esklaboek beren esklabotasunaren kontzientzia ar zezaketela
eta bide ontan jarraitzeko geturik ez zirela.

Baiña ala-ta guztz ere, Maiatzaren Leena munduan zear zabaldu, eta
langilleen egun berezia bezala onartua izan da.

Gaur egunea, bi eratara agertzen zaigu au: langille-erriak poterea
artu duen Estatuetan, egun ontan erriak agertzen du bere poza alde
batetik, eta bestetik, munduaren aurrean geroa eta etorkizuna zapalduta,
explotatuta dagozenen eskuetan dagoela aitortzen du. Onela beste
errientzat exemplu bizia eta bidea zein den erakusten da.

Bestalde, kapitalista sistemaren menpean dauden errietan
Maiatzaren Leenean langille-erriak, bere borroka aurrera eramateko prest
dagoela jakinarazten du, bere batasuna agertuaz. Erri oietan Maiatzaren
Leena esperantzaren eguna da.

EUSKALERRIKO LANGILLEEN BORROKA
XIX mendearen azkenaldian, Bizkai-ko burdin-meatzetan langilleen
kondizioa oso zakarra, eta gizonaren duintasunaren kontrakoa zen.
Kondizio oiek ezin jasanezkoak ziren: barraketan ogerik gabe eta lasto
zakuen ganean lo.

Bizkai-ko eta Euskalerriko leen guelga andiak, 1890-an langileen
kontzientzia piztu zuen. Orduan ere Estatua burgesiaren arma bat baizik
ez zela ikusten zen, zeren-eta España-ko gibernuak Bizkaia guduegokeran
ezarri baitzuen langilleen protesta desegiteko. Bizkaiko
gobernadoreak langilleen batzarrak tiroka austu zitzazkeala pentsatu
zuen, eta tropak bialdu zituen langilleak azpiratzeko. Orduan langilleeen
erantzuna barrakeri sua ematea, eta meatzen instalazioak dinamitatzea
izan zan. Azkenean, oporaldi oietan langilleek garaitu zuten.

Ordudanik, Maiatzaren Leena Bizkaian ospatzen da, baita
Euskalerri guztian ere. Euskalerriko proletargoak tradizio au gaurko
egunerarte jarraitu du, eta nila erri-zapaldua den, erri osoaren eguna izan
da. Azkeneko Maiatzaren Leenak or daude froga bezala.

ZER ESAN NAI DU MAIATZAREN LEENAK EUSKALERRIAN
(…) eskubide hoiek guganatzeko durrukatuko dugula.

Gizon bezala eta erri bezala zapalduak gaudelako, ez ditugu
onartzen zanpatzalleek jarritako estrukturak. Kapitalismoa ez da gizonen
etsaia bakarrik, baizik-eta erriena ere. Estatu kapitalistaren opresioa
gizarteko sail guztietan agertzen da, eta ez da soil-soilik ekonomikoa.
Nazionala da, au da: kulturala, soziala, politikoa. Orregaitik España eta
Frantzia-ko Estatuek, euskaldunen deretxoak eta bilakatzea ukatzen
dituzte, Euskalerriaren euskal-langilleen etsaiak dira-ta.

Baiña, zoritxarrez, sozialistatzat beren burua duten askok ere, ez
dute oraindikan –edo ez dute nai ulertu– Euskalerriko errealitatea. Beren
sozialismoa eta internazionalismoa España-n eta Frantzia-n mugatuta
dago. Ez dira konturatzen, sasi-sozialista oiek, Euskalerria zapalduta,
explotatuta dagoela, kapitalismoaren eta inperialismoaren indarra eta
interesak medio direlarik.

”Internazionalista” oiek nazionalismoa burgesiaren gauza dela
pentsatzen dute, eta ez erriarena. Orrela, bestelako borroka bat egin bear
dutela uste dute progesista izateko. Bere unibersalismoak ezin du ulertu
azterketa ori gezurrezkoa dela eta euskaldunen borroka bakarra dela, eta
Askatasun Nazionalaren aldekoa. Au da, Euskalerriaren eta euskalgizonaren
liberatzea eta bilakatze osoa.

Beraz Maiatzaren Leena egun erreboluzionarioa da, kapitalismoaren
eta inperialismoaren estrukturak ukatzen baititu. Maiatzaren Leena ez
doa bada, abertzaletasunaren aurka. Alderantziz, abertzaletasunaen
ezaugarririk argiena eta oberena da.

Oprimituen egunean gu denok biltzen gara geien oprimituak
direnekin: langille euskaldunekin; eta gure etsaien aurrean agertzen dugu
gure asmo bizia: batera jokatzen badugu, indartsuak gareala eta
buruzagituko dugula; burruka aurrera eramateko gerturik gaudela, indar
guztiak gure eskuetan (erriaren eskuetan) artzeko.

Sentidu ontan, Maiatzaren Leena oso inportantea da
Euskalerriarentzat bere askatasunaren aldeko guduan. Baiña iruditzen
zaigu arrisku batzuk ba direla, batez ere gaurko egunean. Eta andiena
”reformismoa”, askotan progresismoaren izenean. Orregaitik nai dugu
ezarri erriaren aurrean oportunisten erriaren köntrako jokoa.

IRAULTZA (erreboluzioa) ETA ERREFORMISMOA
Estatu zanpatzalleak (bereziki kapitalistak), bere bilakatzean,
barneko kontradizioak anditzea baiño beste posibilitaterik ez du.
Orrexegatik proletargoaren eta kapitalisten arteko kontradizioak, euskalerri
zapalduaren eta España eta Frantzia-ko Estatu zapaltzalleen arteko
kontradizioak azkartzerat joan bear dute nai-eta-ez.

Baiña ”reformismoak” beste era batera gauzak ikusten ditu. Gaurko
estruktura kapitalistetan, erreboluzioa egiteko posibilitateak ba direal
pentsatzen du, erreforma erreboluzionario batzuen bidez. Onela gaurko
sistema ez dute ukatzen osoki. Funtsean erreformismoak ez du siñisten
erriaren eta langilleen indarra, Estatu burgesa austeko aski dela.

Ori dela-ta, bide erreformista artzea normala da. Eta elburu
nagusiak aazturik, elburu txikiak lortzen saiatzen dira, kontradizioak
leguntzen eta explotazioa biguntzen. Erreformisten lemak dira:
Sindikalismoa (…) aldakuntzarik egin ezin duela, Estatu burgesak uzten
digun bide estuak iñola eramaten eztuela. Erreboluzionarioak ez ditu
ahaztutzen elburu nagusiak eta kapitalismoaren barneko kontradizioak
erriari bere kondizioa kompreniaratzeko, zanpatu denaren konzientzia
emateko probetxatzen ditu eta gaurko egoera ukatuaz soziatate berri bat
ezarri bear duela erakusteko. Bakarrik Estatuaren funtsezko izatea zer
den ez dakitenek, pentsa lezakete aski direla reformak estrukturen
aldakuntza lortzeko. Estatu bat erreboluzio baten ondorioa da beti. Beraz
Estatua, instrumento bat besterik ez da, nagusitu den klasearen indarra
irau-azteko. Sozietatea klaseetan zatitua denetik, Estatua beti izan da,
”gizarte-klase baten Estatua”: jauntxoena, burgesiarena… Eta bixtan da
Organizazio ori (Estatua) austeko, erreformak gauza ez direla. Estatuaren
indarra andia da eta geienetan libroki uzten ditu erreformistak, azkenean
bere bidean eta estrategian sartzen ditu-ta.

Beraz, erreformista eta erreboluzionarioa ez dira bereizten elburu
BAT lortzeko bide desberdinak artzen dituztelako, baizik eta elburuak
guztiz desberdinak direlako.

Orregaitik ereformismoa langile klasearen eta erriaren etsaiarik
tzarrenetakoa da. Nola ez duen azkarki eta osoki sistema explotatzailea
ukatzen azkenean burgesiaren laguntzailerik oberena gertatzen da,
langile klasea eta erria engañatzen, lilluratzen eta enganatzen duelako.

ERREFORMISMO SOZIALA ETA ERREFORMISMO NAZIONALA
Gure Euskalerrian, batez ere bi erreformismo tipo nabaritzen
zaizkigun nazionala ta soziala. Bata eta bestea erreakzionario bezala
ikusten ditugu eta gizon euskaldunaren etsaiak.

Gorago esan dugu erreformismoak ez dituela osoki sistema
kapitalsita eta bere ondorioak ukatzen. Bakar-bakarrik aurpegi batzuk
eta oiek ere ez funtsean, forman baizik ukatzen ditu.

Esate baterako, erreformista batzuek erreforma sozial batzuen
bitartez sozialismua ezar litekela pentsatzen dute. Ez dira konturatzen
propietate pribatuaren gain egiten diren erreforma guztiek pripietate
pribatua bere funtsean zalantzan jartzen ez dutela. Orrela kapitalista
moduko produkzio finkatu baino besterik ez da egiten.

Beste alde batetik, sozial-erreformismoak eramaten gaitu
ekonomismorat. Au da, estruktura ekonomikoak aldatzea sozialismoa
sartzeko aski dela pentsatzea. Ez dakite gizona ta gizartea zerbait geiago
dela. Gizona ez da soil-soilik ”homo oeconomicus” bat. Orregatik ez da
aski indar ekonomikoa kapitalisten eskuetan ez izatea. Bear da indar
ekonomiko ori erriaren eskuetan jarri eta erriaren bilakatzerako erabili.
Eta denok dakigu gizona abstraktuan desarrollatzen ez dela, erri baten
parte edo zaita bezala baizik. Eta erri onek ba du bere kultura, bere
izkuntza, bere kondizio berezi batzu. Kondizio oiek egiten dute erri baten
bilakatzea desberdina izatea. Erreformismo onek Euskalerrian
erreformismo nazionala ekartzen du, eta agirian dago praktikan etsaia
dela, zeren-eta España-Frantziako Estatuen inperialismoaren alde
jokatzen baitu.

Onelako partiduak (eta experientziak erakusten digu) ”Euzkadi”
izena erabiltzen ba dute, oportunismo utsagaitik izaten, euskaldunak
obeki engañatzeko. Eta ortan naiko logikoak dira, zeren-eta sozial gaietan
oportunistak badira, zergatik koko bera ez dute erabiliko nazional gai
guztietan?

(…) eta bai zanpatzaile kapitalistak nai luketen ”País Vasco” egiteko.
Erreforma sozialak ez dira gauza sozialismoa ezarteko, gizona
askatzeko, langileak alienatzeko baizik, zeren-eta langileri ematen baitie
ideologia bat, eta ez klase-kontzientziarik.

Era berean erreformista nazionalak pentsatzen dute aski direla
alako adabaki batzuk askatasun politikoa lortzeko. Alde batetik
zanpatzaleen indarra ikusten dute eta beste aldetik ez dute konfiantza
erriaren indarretaz. Orduan ez dute beste biderik ikusten zanpatzaile
Estatuaren barna lan egitea baizik.

Onela erreformista hoiek zanpatzaile Estatuaren barrenean
nazionalki zanpatu dagoen erri baten askatasuna lort litekela uste dute.
Eta nola ez! aurkitu dute biderik ”seguruena”: estatutismoa. Onen
kontsekuentzia ezurretaraño legalismoan sartzea da. Gure erreformistek
estrategia euskalduna eta erreboluzionarioa aazten dute zanpatzaileen
bideetan sartzeko. Mementu orretatik erriaren etsaien laguntzailerik
zintzoenak gertatzen dira zeren-eta beren jokoan eginaz sistema
explotatzailea azkartzen baitute, naiz-eta mesede ekonomiko eta kultural
ttiki batzu ardietsi. Or ditugu exemplu bezala ”concierto económico”-en
ondorioak, eta legalitate utsan ezarri diren ”ikastolak”.

Erreboluzionario batentzat soil-soilik medioak direnak egin ditu
erreformistek eien elburuak. Askatasun nazionalaren alde burrukatu
bearren, ”estatutismoa” predikatzen dutenak, ez dira erreakzionarioak
bide lazeagoa eta baketsua artu dutelako, baizkik eta Euskalerriaren
askatasuna beste elburu bat artu dutelako. Beraz, ”estatutismoa”ren
elburua ez da akal askatasuna lortzea, baizik-eta Estatu españolaren edo
frantsesaren aldatzea. Eta denok dakigu, Estatu oiek burgesia zentralista
eta kapitalistaren zerbitzuan daudela.

Eta nola erreformismoa agertzen den gizarte-sail guztietan,
politikan parlamentaristak baitira, sozial gaietan oportunistak erriaren
beldur direlako. Eta beldur dira azkeneko kontsekuentzietaraño erriaren
posturak eraman nai ez dituztelako. Bestelaz ez litzazke oportunistak
izango.

Orrela beren erreformekin sistema explotatzailearen kontradizioak
legunduaz, erriaren asmoak biguntzen dituzte. Eta gauza jakina da,
momeko uzten dituela bide erreboluzionarioak (euskaldunak), etsaien
estrategin sartuaz. Sentidu ortan erriaren kontra jokatzen dute, zeren-eta
erria bere interesak defenditzera eraman bearrean, explotatzaileen
indarra tinkatzeko erabiltzen baitute.

Beraz, ikusten dugu nola erreformismo nazionalak berekin ekartzen
duen erreformismo soziala, bai eta alderantziz ere. Eta egiazki orrela izan
bear du, zeren-eta ezpaitira bi problema, bat baizik, Euskalerria delako,
sufritzen duena eta explotatua dagoen erria bat baita.

MAITZAREN LEENA, ERREFORMISMOA ETA INTERNAZIONALISMOA
ETA-ren borroka asktasunaren aldekoa da, guretzat erreformismo
guztiak funtsean ideologia burgesaren kutsuz bereikoak baitiria. Ba daki
erreformen bidez garaituko ez dugula, baizik-eta gure erreboluzioaren
aurrear eramanaz. Aldakuntza osoaren alde gara, ez adabakiak jartzeko.

Erreboluzionarioa esaten dugunean, euskalduna diogu: Euskalerrian
ezin liteke beste erreboluziorik egin. Beste edozein gauza erreforma (…).

Erreboluzio edo iraultza onen oinarri eta egilea erria dela esaten
dugu, oprimituak eta zampatuak daudenak. Batez ere euskal-langileak
izan bear du bere kondizio objetibua gaitik erria guztiaren gidaria. Beraz,
ez dugu langileez baliatu nai, ez-eta joko oportunista egin ere. Ori
erreformistek egiten dute ederki. Guk euskal populuak bere eskuetan
potere guztian izan ditzan esaten dugu eta aaleginak egiten ditugu, eta au
erriaren, zerbitzuko.

Orregaitik ETA-rentzat Maiatzaren Leena borroka
erreboluzionariaren eguna da, eta ez erreformismoarena. Beraz egun
ontan zapalduek, zanpatzaileen estrukturak desegiteko gudukatzen dute.
Maiatzaren Leena eskualde guztietako langileek bere anaitasunaren
eguna dute, baina naitasun au bakarrik izan aal dezakegu, erri batzuk
beste erri batzuen azpian ez ez ditezenean. Orduan, bai, benetako
internazionalismoa posible izango da; zeren-eta bearrezko anaitasuna
klase eta erri zanpatzaileek eragozten baitute. Errien arteko etsaiak
Estatu zanpatzaileak dira. Orregaitik Estatu burgesak ukatu bear ditugu
Maiatzaren Leenean.

Erreformistentzat, ostera, Maiatzaren leena ez da errien
internazionalismoaren aldeko borroka-eguna, Maiatzaren Leenaren
elburuen ukatzaileak baitira.

Euskalerriak zanpatua delako, zanpatu klasekin bat eginaz, sistema
berri sozialista baten duen fedea proklamatzen du. Ortaz gainera, euskal
erreboluzionaren alde lan eginaz, bereziki sartzen gara munduko iraultza
sozialistaren adeko borrokan.

EUSKADI TA ASKATASUNA

MAIATZAREN LEENA = ABERRI EGUNA = BORROKA

ASKATASUNA EZ DA ETORTZEN BAIZIK ARTZEN

GORA EUSKADI ASKATATUTA

IG formakuntza – (a.z.) Zutik! 46. (1967ko maiatza)